Gure Esku
2019/10/19 - 10:38
'Larrialdi demokratikoari' erantzun bateratua emateko deia egin du Gure Eskuk
Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik, 'Erreferenduma ez da delitua' lelopean. Besteak beste, EAJk, EH Bilduk, Podemosek, ELAk eta LABek egin dute bat deialdiarekin.
2019/10/17 - 22:13
EAJk, EH Bilduk eta Podemosek konponbide politikoa eskatu dute Kataluniarentzat
Alderdi politikoek eta eragile sozialek Gure Eskuren adierazpena sinatu dute. Kataluniako prozesu subiranistaren aurkako epaiketa bidegabea izan zela eta bozkatzea delitua ez dela azpimarratu dute.
2019/10/16 - 11:54
Gure Eskuk manifestazioa deitu du larunbaterako Donostian, epaiaren aurka
Gaur egungo "larrialdi demokratikoari erantzun bateratua" emateko manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik, 'Erreferenduma ez da delitua' lelopean.
2019/10/14 - 23:17
'Proces' epaiaren aurkako protesta zaratatsuak, Euskal Herriko hiri eta herrietan
Gure Eskuk deituta, sententziaren aurkako kontzentrazioak egin dira 200 bat euskal hiri eta herritan. Epaia onartezina eta larria dela azpimarratu du Gure Eskuk.
2019/10/14 - 12:10
Gure Eskuren eta sindikatuen elkarretaratzeak 'larrialdi demokratikoari' erantzuteko
“Erreferenduma ez da delitua” lelopean protesta zaratatsuak egin dituzte herri eta auzoetako plazetan, eta, larunbaterako, manifestazioa deitu dute Donostian.
2019/09/24 - 14:50
'Tripontzia' komiki digital berriarekin 94.000 euroko zozketa abiatu du Gure Eskuk
Txartelen aurreko aldean kokatzen da komiki digitala eskuratzeko kodea; eta, aldiz, atzealdean zozketan parte hartzeko zenbakia eta seriea. Urtarrilaren 20an egingo da zozketa.
2019/09/03 - 16:42
Gure Eskuk Diadan parte hartuko du, preso katalanei elkartasuna adierazteko asmoz
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak “preso politiko katalanei elkartasuna adierazi" eta "autoderminazioaren aldeko jardunaren zilegitasuna aldarrikatzeko" asmoa dauka.
2019/06/29 - 19:21
'Epaiketa honen amaiera bakarra preso politiko katalanen erabateko absoluzioa da'
Preso politiko katalanen aldeko elkartasuna eta konpromisoa adierazi dute gaur goizean Arantzazutik Urbiara egindako mendi martxan. Hona hemen adierazpen batzuk.
2019/06/29 - 17:23
Gure Eskuk preso kataluniarrekiko elkartasuna irudikatu du Urbian
Lazo hori baten mosaikoa osatu dute mendi martxa batean, eta Altsasuko gazteen eta 11/13 makroepaiketan auzipetutako 47 lagunen eskubideak ere aldarrikatu dituzte.
2019/06/19 - 16:47
Eskubideen aldeko mendi martxa antolatu du Gure Eskuk ekainaren 29rako
Arantzazutik abiatu eta Urbia zelaigunean amaituko da. Jantzi edota konplementu horiak eramateko deia egin dute plataformatik.
2019/06/04 - 23:07
Gure Esku Dagok gonbidatuta, Roger Torrentek hitzaldi bat eman du Gasteizen
Roger Torrent Euskal Herrian da atzotik bisita ofizialean. Legebiltzarrean eta Ajuria Enean egon ostean, hitzaldia eman du Gasteizko Europa Jauregian. Elkarrizketaren bidea aldarrikatu du.
2019/06/04 - 08:47
Roger Torrent Iñigo Urkullurekin elkartuko da gaur Gasteizen
Eguerdian, Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bilduko da, eta arratsaldean, Urkullu lehendakariarekin. Iluntzean, erreferendumari buruzko hitzaldia eskainiko du Gasteizen.
2019/05/07 - 14:01
Gure Eskuk erreferendumaren aldeko ekimena herriz herri aurkeztuko du
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak herritarren 'konplizitatea eta konpromisoa' bilatuko du aurkezpen bira horrekin. Horrez gain, bazkidetza kanpaina bat ere jarriko du abian.
2019/03/31 - 17:15
Aro berriari ekin dio Gure Esku Dago-k
Bilbon egindako ekitaldi batean, erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak iragarri duenez, ekimen bat bultzatuko du etorkizuna erreferendum bidez erabakitzeko.
2019/03/31 - 17:00
Gure Esku Dagok ekimen bat bultzatuko du etorkizuna erreferendum bidez erabakitzeko
Horixe da Josu Etxaburuk eta Amalur Alvarezek aldarrikatu dutena: erabakitzeko eskubidea lege bihurtu nahi dutela, oztopoen aurrean ez dutela amore emango eta harresiak gainditzeko gogoz daudela.
2019/03/31 - 16:08
GEDk Bilbon abiatutako ziklo berrian erreferendumak izango dira helburu
Erronka berriekin batera, Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak aurkeztu dituzte, hala nola, Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu.
2019/03/31 - 15:02
Jordi Cuixartek idatzitako gutuna irakurri du Kike Amonarrizek
2017az geroztik espetxeratuta dago Omnium Culturaleko presidentea. Askatasunaren alde Euskal Herriak eta Kataluniak borrokan jarraituko dutela azpimarratu du.
2019/03/31 - 14:47
Oiarbide: 'Herri bezala zer egitera iritsi gintezkeen sentitzen hasteko momentua da'
Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas GEDren bozeramaile ohiak etorkizunerako erronken inguruan mintzatu dira Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian.
2019/03/30 - 11:34
'Etorkizuneko erronkak' abiapuntu, Gure Esku Dagok aro berri bati ekingo dio gaur
Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du aurkezpen ekitaldia, 12:00etatik aurrera. Amalur Alvarez ikertzailea eta Josu Etxaburu irakaslea izango dira plataformaren bozeramaile berriak.
2019/03/29 - 11:38
Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu izango dira Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bilboko Euskalduna jauregian ekitaldia egingo du igandean 'etorkizuneko erronkak' azaltzeko.