Gure Esku
2018/06/11 - 15:55
Giza katearen balorazio positibo egin du Josu Erkorekak
Erkorekak esan du antolatzaileek arrakasta handiz lortu dituztela euren helburuak eta nabarmendu du giza katea Legebiltzarrean amaitu izana.
2018/06/11 - 15:00
Erkoreka: 'Legebiltzarra ezinbestekoa izango da GEDren aldarrikapena bideratzeko'
"Ezer gutxi esan daiteke -Gure Esku Dagoren ekimenaren- kontra", adierazi du. Gainera, adierazgarria izan da Legebiltzarrean bukatu izana, "horrek erakusten duelako gizartean badagoela eskari bat".
2018/06/10 - 19:02
Altsasuko gazteei eta haien senideei elkartasuna adierazi diete giza katean
193. kilometroan, Arabako Etxabarri-Ibiña herria zeharkatu dute; nafarrez osatutako kilometro gorria: Sakana, Lizarra eta Iruñetik etorritakoak izan dira bertan, baita Altsasuko gazteen senideak ere.
2018/06/10 - 17:00
Giza kate historikoa, erabakitzeko eskubidearen alde
175.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Gure Esku Dagoren giza katean, antolatzaileen arabera. Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotu dituzte.
2018/06/10 - 16:30
Goiz-goizetik irten dira autobusak Euskal Herriko bazter guztietatik
Giza-katean lehen aldiz parte hartu dutenak zein errepikatu dutenak izan dira gaurko ekimenean, denak poz-pozik.
2018/06/10 - 16:22
Politikari ugarik bat egin dute Gure Esku Dagoren giza-katearekin
Maddalen Iriarte (EH Bildu), Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea), Joseba Egibar jeltzalea... Besteak beste, izan dira GEDk bultzatutako ekimenean.
2018/06/10 - 16:14
'Erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizaziorik handiena egin dugu'
Angel Oiarbide GEDren bozeramailea pozik agertu da giza-katearen emaitzarekin.
2018/06/10 - 16:09
Euskal Herriko kaleak, errepideak eta bide-bazterrak jendez bete dira
Jendea ugarik parte hartu dute erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katean, batez ere hiriburuetan. Kostaldetik barrualdera, Gipuzkoa eta Bizkaia kateatuta gelditu dira.
2018/06/10 - 15:52
'Europako 100 telebista-katetik gora zabaldu dituzte giza-katearen irudiak'
Andoni Mikelarena GEDren antolatzaileetako bat oso pozik azaldu da giza-kateak lortutako ikusmina eta interesagatik.
2018/06/10 - 15:39
Jone Amonarrizek eta Anjel Oiarbidek irakurri dute manifestua
Giza-katearen amaieran, Eusko Legebiltzarraren aurrean irakurri dute manifestua. Hona hemen Amonarrizek irakurritako euskarazko bertsioa.
2018/06/10 - 15:32
Bakartxo Tejeria: 'Honek adierazten du herri bizirik bat dagoela'
Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katean izan da Eusko Legebiltzarreko presidentea, eta horren gainean mintzatu da.
2018/06/10 - 15:28
Gorka Urtaran: 'Herri bezala, eskubidea dugu gure etorkizuna erabakitzeko'
Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katean parte hartu du Gasteizko alkateak eta han egin ditu adierazpen hauek.
2018/06/10 - 15:25
Maddalen Iriarte: 'Giza-kate honen beste kate-begi bat da EH Bildu'
Erabakitzeko eskubidearen alde, igande honetan Euskal Herriko lurraldeak lotu dituen giza-kateanizan da EH Bilduren bozeramailea.
2018/06/10 - 15:21
Egibar: 'Pausoz pauso, eskutik helduta, autoestimu ariketa egiten ari gara'
Igande honetan Euskal Herriko lurraldeak lotu dituen giza-katean parte hartu du Joseba Egibar jeltzaleak.
2018/06/10 - 13:43
Gure Esku Dagoren giza katea
100.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako mobilizazioan parte hartzeko. Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotuko ditu giza kateak.
2018/06/10 - 13:37
Jai giroan ospatzen ari dira Gure Esku Dagoren giza katea, Amurrion
Eguraldia lagun, musika eta dantza dira nagusi ekainaren 10ean gauzatzen ari diren giza katean.
2018/06/09 - 15:12
100.000 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte Gure Esku Dagoren giza katean
Erabakitzeko eskubidearen aldeko 2.019 arrazoi bildu dituen 'Herritarron ituna' entregatu dute katearen amaieran Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean.
2018/06/08 - 15:11
Gure Esku Dago: 'Giza katea mugarria izango da erabakirako bidean'
GEDk esan duenez, ez du 'idatzitako etorkizuna' nahi, baizik eta etorkizuna 'idatzi' eta 'eraiki'. Igandean 'duintasunean, elkarbizitzan eta demokrazian oinarritutako' herria ikusiko da.
2018/06/08 - 12:44
'Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida osasuntsuagoa da orain'
Anjel Oiarbide 'Egun on Euskadi' saioan izan da gaur. Euskal gizartean erabakitzeko eskubidearen inguruan sortzen ari den amankomuneko espazioaren garrantzia azpimarratu du.
2018/06/07 - 18:49
84.000 herritarrek eman dute izena igandeko giza katean parte hartzeko
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak 100.000 lagun biltzea espero du. Halaber, 5.000 boluntario eta 1.000 autobus mobilizatuko ditu.