Gure Esku
2018/06/07 - 17:14
84.000 herritarrek eman dute izena igandeko giza katean parte hartzeko
Erabakitzeko eskubidea da aldarrikapen nagusia, baina horrekin batera beste helburu batzuk ere badira: Altsasukoak aske uzteko eskaera eta Kataluniari elkartasuna adieraztea.
2018/06/06 - 22:38
Gure Esku Dagok igandeko giza katea 'mugarri' izatea espero du
Datorren igandeko mobilizazioa "erabakitzeko eskubidea aitortzeko" bidean eta proiektu politiko guztiak "modu baketsuan eta demokratikoan" gauzatzeko bidean "mugarri" izango dela espero dute.
2018/06/06 - 21:07
Hainbat politikari izango dira Gure Esku Dagoren giza katean, tartean Kataluniakoak
Gabriel Rufian, Arnaldo Otegi, Pili Zabala eta Andoni Ortuzar izango dira, besteak beste, erabakitzeko eskubidearen alde datorren igandean egingo den mobilizazio handian.
2018/06/06 - 17:56
Gure Esku Dagok kilometro solidario bat eskainiko die Altsasuko gazteei giza katean
Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko kilometroa 193.a izango da, Zigoitian.
2018/06/06 - 17:10
Igandeko giza katea 'mugarri' izatea espero du Gure Esku Dagok
Angel Oiarbide eta Jone Amonarriz Gure Esku Dago plataformako ordezkariak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bildu dira.
2018/05/27 - 15:57
Ekainaren 10eko giza-katea babestu dute 200 bat alkatek eta hautetsik
Gure Esku Dagok ekainaren 10ean antolatuko duen giza katean parte hartzera deitu dute alkate eta hautetsi horiek.
2018/05/27 - 15:31
Gure Esku Dagoren giza katean parte hartzeko deia egin dute 200 bat alkatek
Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria "inoizko babesik handiena" izatea eskatu dute Hegoaldeko lau lurraldeetako udal hautetsiek, Gernikan.
2018/05/24 - 18:46
Gure Esku Dagok kilometro solidario bat eskainiko dio giza katean Kataluniari
Ekainaren 10erako antolatu duen giza kateko 122. kilometroa, Bilbo erdigunean, "Kataluniako herriari, preso politikoei eta erbesteratuei" eskainiko die, eta 600 zapi hori salduko ditu bost euroan.
2018/05/24 - 11:19
'Gure Esku Dago'k ekainaren 10eko giza-katearen spota aurkeztu du
Plataformak 100.000 pertsona baino gehiago bildu nahi ditu, eskuz esku, arrazoiez betetako zapiekin. Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko legebiltzarraren atarian amaituko da mobilizazioa.
2018/05/19 - 16:16
Nafarroako armarria irudikatu dute Iruñeko Gaztelu Plazan
Hiru helburu nagusi izan ditu ekitaldi horrek: erabakitzeko eskubidea nafarren esku ere badagoela esatea; datorren hileko giza kateko partaidetza bultzatzea; eta herritarren indarrak biltzea.
2018/05/19 - 14:54
Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza armarria osatu dute Iruñean
Ehunka herritar bildu dira eguerdian Iruñeko Gaztelu plazan Gure Esku Dagok deituta, Nafarroako etorkizuna nafarrek erabaki behar dutela aldarrikatzeko.
2018/05/13 - 19:20
Datorren larunbatean Iruñeko giza armarrian parte hartzeko deia egin du GEDk
135 pertsonak hartu dute parte, Oteitzan, erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak antolatutako bozketan. Parte-hartzea % 18,62koa izan da.
2018/05/06 - 22:42
Milaka lagunek parte hartu dute Gure Esku Dagok sustatutako galdeketetan
2 herritako 93.000 lagun inguru zeuden deituta boza ematera erabakitzeko eskubideen inguruko galdeketa horietan.
2018/05/06 - 16:12
22 herritako 93.000 lagunek dute GEDren galdeketetan botoa emateko aukera
Portugalete da udalerri handiena, 40.000 biztanlerekin, eta txikiena, aldiz, Arakaldo, 125ekin.
2018/05/06 - 15:46
13.667 herritarrek bozkatu dute Gure Esku Dagoren galdeketetan
Bozkatzera deitutako pertsonen % 14,81ek eman dute botoa, eta horietatik % 97,22 erabakitzeko eskubidearen eta euskal estatu independentearen alde agertu dira.
2018/05/06 - 14:34
Ibarretxe: 'Hau lehen pausoa besterik ez da'
Lehendakariak haren jaioterrian, Laudion, antolatutako galdeketan eman du botoa gaur goizean.
2018/05/06 - 13:49
Gure Esku Dagok 22 udalerritan egindako galdeketen emaitzak, herriz herri
Partaidetza % 14,81ekoa izan da, beraz, guztira, 13.667 pertsonak hartu dute parte.
2018/05/06 - 13:45
Ibarretxe: 'Hau lehenengo pausoa besterik ez da'
Erabakitzeko eskubidearen inguruan Laudion egiten ari diren kontsultan eman du botoa Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. 23 herritan ari dira gaur etorkizun politikoaz galdetzen.
2018/05/06 - 11:30
Gure Esku Dagoren herri-galdeketak
Araba, Bizkaia eta Nafarroako 23 udalerritako ia 93.000 lagunek izango dute aukera igande honetan erabakitzeko eskubideari buruz Gure Esku Dago plataformak antolatutako galdeketetan parte hartzeko.
2018/05/06 - 11:24
Erabakitzeko eskubideaz galdeketak egiten ari dira 22 udalerritan
Araba, Bizkaia eta Nafarroako 23 herritan atera dituzte hautestontziak kalera. Gaurkoekin, 203 izango dira etorkizun politikoaren inguruan kontsultak egin dituzten herriak Euskal Herri osoan.