Erabakitzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandeko giza katea 'mugarri' izatea espero du Gure Esku Dagok

Angel Oiarbide eta Jone Amonarriz Gure Esku Dago plataformako ordezkariak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bildu dira.
18:00 - 20:00
Gure Esku Dagok igandeko giza katea 'mugarri' izatea espero du

Datorren igandeko mobilizazioa "erabakitzeko eskubidea aitortzeko" bidean eta proiektu politiko guztiak "modu baketsuan eta demokratikoan" gauzatzeko bidean "mugarri" izango dela espero du Gure Esku Dagok.

Angel Oiarbide eta Jone Amonarriz herri-mugimendu horretako bozeramaileak Bakartxo Ruiz Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bildu dira gaur goizean, Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuko dituen giza katearen helburuak azaltzeko.

Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutu politiko berria eztabaidatzen ari direla kontuan hartuta, herritarrek debate horretan eragitea "ezinbestekoa" dela esan du Oiarbidek, egitasmoak erabakitzeko eskubidea aitortu dezan.

Eusko Ikaskuntza fundazioaren bidez herritarrek Estatutu politiko berriari buruzko eztabaidan parte hartzeko aukera dute.

Datorren igandeko mobilizazioak izaera "eraikitzailea" duela azpimarratu du, eta onartu du Gure Esku Dagorentzat "erronka" handia dela, 202 kilometro giza katea osatzeak eskatzen duen azpiegitura eta ahaleginagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X