Gurutze Gorria
2014/12/17 - 14:54
Ehunka haurrek oparia izango dute Gurutze Gorriaren ekimenari esker
Abian da jostailuak biltzeko urteroko kanpaina, baina aurten motelako doala nabaritzen dute. Jostailu berriak eskatzen dituzte, hezitzaileak, gero beharrean dauden familien haurrei emateko.
2014/08/17 - 17:40
Ukrainak errusiarren auto militarren sartu-irten berriak salatu ditu
Beste aldetik, Moskuk eta Kievek batzar bat egingo dute Alemaniako gobernuak eginiko gonbita onartu ostean. Modu horretan, Ukrainan izaten ari den biolentziari amaiera ematen saiatuko dira.
2014/08/16 - 18:46
Gurutze Gorria: 'Ez dago akordiorik laguntza humanitarioren inguruan'
"Ukraina eta Errusia akordio batera iritsi beharko dira. Zehaztutako hitzarmen bat izan arte, Gurutze Gorriak ez du zamaren eskumena onartuko", adierazi du Gurutze Gorriko goi kargu batek.
2014/08/13 - 00:19
Ukrainak Errusiaren konboi humanitarioa onartu duela esan du Moskuk
Serguei Lavrov Atzerri ministroak azaldu duenez, Ukrainako Gobernuaren, Gurutze Gorriaren eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako erakundearen ordezkariak kamioietan joatea onartu du Moskuk.
2014/08/11 - 23:07
Ukrainara konboi humanitario bat bidaliko du Putinek
Konboia bidali behar duela iragarri du Errusiako presidenteak, nahiz eta AEB eta Europar Batasuna mesfidati agertu; izan ere, esku-hartze armatua aurrera eramateko aitzakia izan daitekeela uste dute.
2014/04/30 - 19:58
Gurutze Gorriak itsas erreskate baten simulakroa egin du Getarian
Gurutze Gorriko baseen bilera dela eta simulakroa egin dute, eta bertan Ertzaintzaren helikoptero batek ere parte hartu du.
2014/03/18 - 13:03
Gurutze Gorriak jaurtiko du 2014ko txupina, Bilduren ordez
Alderdi politikoetako ordezkariek txandaka botatzeko ohiturari jarraituz, aurten Bilduri zegokion botatzea, baina alkateak tradizioari ez jarraitzea erabaki du.
2013/11/11 - 10:55
1.200 hildakotik gora Filipinetan, Gurutze Gorriaren arabera
'Yolanda' tifoiaren ondorioz, gutxienez 138 pertsona hil direla adierazi du Gobernuak. Ehunka pertsona zauritu ditu Filipinen historiako tifoirik indartsuenetakoak.
2013/10/14 - 18:07
Sirian bahitutako Gurutze Gorriko hiru langile aske utzi dituzte
Gurutze Gorriko sei langile eta Siriako Ilargi Erdi Gorriko kide bat bahitu zituzten atzo. Aske geratu diren lagunak "egoera onean" daude.
2013/10/13 - 20:31
Gurutze Gorriko hainbat langile bahitu dituzte Sirian
Ez da zabaldu bahituen jatorriari buruzko informaziorik. Antza, armatuta zeuden hainbat lagunek errepide erdian Gurutze Gorriko autoa geldiarazi dute eta bertan zihoazenak eraman egin dituzte.