Halloween
2021/10/31 - 22:00
Mozorroak eta jaiak nagusi, Halloween gauean
Nazioartean azken hamarkadan hedatu den festa, gurera ere etorri da eta askok mozorrotuta ospatuko dute. Askotariko jaiak ere nagusi dira Domu Santu Egunaren bezpera honetan.
2021/10/31 - 20:59
Kalabazek argiztatzen zuten Euskal Herria ere
Puzten eta hazten ari den festa da Halloween. Egun, gurean ere, nonahi ikus ditzakegu eredu estatubatuarra oinarri duten ospakizunak. Euskal Herrian baina, bazen garai batean Arimen Gaua ospatzeko beste modu bat. Hainbat elkarte lanean ari dira, euskal tradizio zaharra berreskuratzeko.
2021/10/31 - 16:45
Sleepy Hollow, Halloween jaiaren hiriburua
Bururik gabeko zaldunaren kondaira dela eta, turismoa erakartzeko aitzakia paregabea bilakatu da Halloween. Milaka eta milaka pertsona hurbiltzen dira egunotan New Yorkeko herri txiki honetara.
2021/10/29 - 16:42
Halloween edo Gau Beltza ospatzea gero eta arruntago bilakatu da Euskal Herrian azken urteetan
Ate joka daukagu Gau Beltza, Arimen Gaua edo munduko leku gehienetan Halloween bezela ezagutzen dena. Urte batzuetatik hona, kanpoko jai hau gero eta errotuagoa dago gurean eta mozorro dendetan igartzen dute hori.
2020/10/30 - 21:55
Ikus-entzunezko hologramekin apaindu dute Getxoko eraikin bat Halloween bezperarako
Eskeletoak dantzan, abesbatza mamua, kuia magikoak, eszena beldurgarri dibertigarriak eta sorpresa ugari ditu Getxoko etxe sorginduak.
2019/11/01 - 12:45
Halloweeneko mozorrorik ikusgarrienak
Milaka lagun atera dira bart kalera mozorro beldugarriak jantzita mundu osoan zehar.
2019/10/31 - 22:07
Arimen Gaua: Euskal Herriak badu bere Halloween propioa
Azken urteetan indar handia hartzen ari da AEBko Halloween ospakizuna, baina geurean betidanik gogoratu izan da hildakoen arimak bizidunen mundura itzultzen diren gaua.
2018/11/01 - 18:05
Halloween desfile ikusgarria, New Yorken
Ehundaka lagunek hartu dute parte Greenwich Villagen egiten den Halloween desfile ospetsuan.
2018/10/31 - 15:19
Arimen gauaren ohiturak, gero eta toki gehiagotan
Halloween agertu baino lehen, arimen gaua, heriotzaren inguruko ausnarketak, txantxak eta sustoak gurean baziren.
2018/10/29 - 19:16
Halloweenerako haurrentzako mozorro batzuen salmenta eten dute Euskadin
Haurren mozorroei dagokienez, araudiak jostailutzat hartzen ditu, eta segurtasun-eskakizun zorrotzagoak bete behar dituzte. Bestalde, Halloween jaia antolatuko duten sei lokal ikuskatu dituzte.
2017/10/28 - 22:25
Halloweenerako makillaje-tailerra egin dute Donostiako Boulevardean
Gurasoek ere tailerretan parte hartu dute. Ondo pasatzeaz gain, etxeko txikienak beldurrezko astean murgiltzea dute helburu.
2016/10/13 - 12:43
I. Ozaita: ''EH-n ospatzen zen arimen gaua eta hori ikertu nahi dugu''
Iosu Ozaita eta Jaime Altunak irabazi zuten Juan San Martin beka, arimen gaua ikertzeko egitasmoagatik. Halloween gauza modernotzat hartzen badugu ere, gurean badu tradizioa eta hori argitu nahi dute.
2015/11/01 - 10:09
Terroristaz mozorrotutako soldaduak kaosa eragin du AEBko base batean
Ipar Karolinako Fort Bragg base militarrean larrialdietako protokoloa aktibatu dute.
2014/11/01 - 18:52
Kuia beldurgarrien ohitura Domu Santu bezperan
Hainbatek esaten dute Halloween kanpotik ekarritako ohitura dela, beste batzuek aldiz, bertokoa ere badela. Hemen ere aspaldi husten ziren kalabazak, Domu Santu bezperan.
2014/11/01 - 12:32
Urduñako kaleak sorginez eta kalabazaz bete dira
Domu Santu bezperan, Urduñako kaleak hiltzeko moduko sustoz bete dira. Urduñarrek etxean dituzten arropa beldurgarrienak jantzi, eta auzokideak beldurtzeari ekin diote.