Halloween
Munduko kaleak izaki beldurgarrienez bete dira
Gaur gauean, iluntasunak hartuko ditu munduko kaleak. Dagoeneko izaki beldurgarriak dabiltza han eta hemen, itzal eta argi artean. Gurean, Gau Beltza; munduan, Halloween. Urriaren 31n, milaka lagun mozorrotuta aterako dira kalera, beldurraren eta dibertimenduaren artean dantza egitera. Uztaren amaieraren ospakizuna urruti dago askorentzat, baina gauak berak emango du uzta emankorra gaurkoan: irria, oihuak eta misterio apur bat.
Gau Beltza: Non gozatu urteko gau iluneneko jarduera beldurgarrienez?
Halloween baino zaharragoa den euskal tradizioarekin bat egiten dute Euskal Herriko herri askok: uztaren amaiera eta neguaren hasiera ospatzeko eta hildakoak oroitzeko festa zen Gau Beltza edo Arimen Gaua deiturikoa, eta azken urteetan indarrez itzuli da gurera.
Nola bizi dute Hildakoen Eguna Euskal Herrian bizi diren mexikarrek? “Mexikon heriotza alaitasunez ospatzen dugu”
Tapachula jatetxeko Kattyk, Mexikotik urrun, Hildakoen Eguna nola bizi duen kontatu digu: “Bertan ez daudenak alaitasunez gogoratzeko ospakizuna da”.