Hautagaiak
2024/04/22 - 01:16
Eneko Andueza: ''Egonkortasuna bermatuko dugu; gure hitza hor dago, eta ez dugu aldatuko''
PSE-EEk 12 legebiltzarkide lortu ditu (+2). Horrela, EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari; izan ere, jeltzaleek eta sozialistek 39 legebiltzarkide batuko lituzkete, eta 38 behar dira gehiengo osoa izateko. Entzun itzazu Eneko Andueza hautagaiaren hitzak.
2024/04/22 - 00:42
Pradales: ''Pilota gure teilatuan dago, herri honen etorkizunaren giltza eman digute herritarrek''
Imanol Pradalesek hauteskundeetan jasotako babesa eskertu du, eta EAJk etorkizuneko giltza duela ziurtatu du.
2024/04/21 - 22:00
Berdinketa EAJren eta EH Bilduren artean 26-28 eserlekurekin, eta alderdi jeltzalea izango da bozkatuena
Tentsio handiko zenbaketa aurreikusten du EITBren inkestak. EAJ izango da lehen indarra botoetan, koalizio subiranistak izango du hazkunde handiena, PSE-EEk eta PPk ere gora egingo dute eta, ezker konfederalean, Elkarrekin Podemosek baino ez du ziurtatuta ordezkaritza.
2024/04/21 - 19:20
Mojak eta adinekoak, goiztiarrenak, hauteskunde-hitzordu guztietan bezala
Ezustekorik gabeko hauteskunde-egun honek irudi bitxiren bat ere utzi digu, hala nola oinetakorik gabe bozkatzera joan dena edo lehen aldiz bozkatu duena, gutxigatik, gaur bertan bete dituelako urteak.
2024/04/21 - 16:12
Lehendakarigaiak, hauteslekuetan
Lehendakarigaiek hauteskunde-hitzorduarekin bat egin dute, eta goizean joan dira botoa ematera hauteslekura. Oro har, botoa ematera joateko deia egin diete herritarrei.
2024/04/21 - 15:25
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen lehendakarigaia Durangoko hautesleku batean izan da
Botoa eman ostean, gazteei bereziki zuzendu zaie bozkatzera joateko animatuz.
2024/04/21 - 15:10
Arnaldo Otegi, Elgoibarren botoa ematen
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, gaurko hauteskunde-emaitzek "berretsiko dute berriro ezker subiranistaren hazkundea estrukturala" dela.
2024/04/21 - 14:55
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia, Gasteizen bozkatzen
Botoa eman ostean, Martinezek esan du "boto ausart eta patriotiko ugari" espero dituztela.
2024/04/21 - 14:45
Andoni Ortuzarrek Abantoko hautesleku batean bozkatu du
EAJren EBBko presidentearen esanetan, "gaurko hauteskundeak oso garrantzitsuak izango dira, gure herriaren etorkizun luzea baldintzatuko baitute".
2024/04/21 - 14:26
Eneko Andueza lehendakarigai sozialistak Portugaleten eman du botoa
Hautetsontzietako emaitzek euskal gizartearen "aniztasuna" islatuko dutela azpimarratu du PSE-EEren lehendakarigaiak.
2024/04/21 - 14:11
Alba Garcia Sumarren lehendakarigaia Bilbon izan da botoa ematen
Botoa ematera deitu ditu herritarrak, "gaurkoa egun garrantzitsua delako eta Euskadin ezkerrerako bira izan daitekeelako".
2024/04/21 - 13:44
Imanol Pradales lehendakarigai jeltzalea, bere hauteskunde-hitzorduan
Portugaleteko Santa Klara Kulturtegian bozkatu du EAJren lehendakarigaiak. Parte-hartze zabalaren alde egin du, bozkatu osteko adierazpenetan.
2024/04/21 - 13:33
Pilar Garridok Donostian bozkatu du
Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusiak bozkatzeko deia egin du, "boto bakoitzak demokrazia sendotzen duelako".
2024/04/21 - 13:24
Lehendakarigaiek botoa eman dute
Goizean eman dute botoa lehendakarikagaiek.
2024/04/21 - 12:59
Iñigo Urkullu lehendakariak Durangon eman du botoa
Lehendakaria goiztiarrenetarikoa izan da, eta 09:00ak pasata igaro da bere hauteslekutik. Parte hartzeko deia egin du, "Euskadiren ongizatea handiagoa izan dadin".
2024/04/21 - 12:51
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak Otxandion bozkatu du
10:00ak pasata eman du botoa EH Bilduren zerrendaburuak. Otxandianoren iritzian, "politika zaharkituak atzean utziko dituen aldaketarako aukera baten aurrean gaude".
2024/04/21 - 12:36
Javier de Andres PPren lehendakarigaia, Gasteizen bozkatzen
Eusko Legebiltzarrean PP "erabakigarria" izango dela iragarri du PPren lehendakarigaiak.
2024/04/21 - 12:14
2.695 hauteskunde-mahaiak ''ezustekorik gabe'' osatu dira, Erkorekaren arabera
Araban, 428 mahai osatu dira; Bizkaian, 1.409, eta Gipuzkoan, 858. Hauteskunde-egunaren hasieraren berri eman du 10:00etan Josu Erkoreka lehendakariordeak.
2024/04/21 - 11:12
Hauteslekuak, irekita
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
2024/04/20 - 16:13
Hautagaiek kanpainatik deskonektatzeko aprobetxatu dute eguna
Hautagaitza nagusietako buruek erosketak egin dituzte azokan, ibilalditxoa egin dute, alderdikideekin egon dira edota abesbatza batean kantatu dute.