Hauteskundeak Frantzia 2024
2024/06/15 - 00:14
Parisko Auzitegiak bertan behera utzi du Ciottiren kanporatzea, eta LRko buruzagi izaten jarraitzen du
Eric Ciotti kanporatua izan zen, Marine Le Penen ultraeskuindarrekin ekainaren 30ko eta uztailaren 7ko hauteskundeeetarako aliantza bat egiteko asmoa zuelako.
2024/06/14 - 20:12
Fronte Popularra eskuin muturra boterera ez iristeko alternatiba bakarra bezala aurkeztu da
"Oso harro gaude ezker osoarekin eta ekologistekin egotearekin", esan du Olivier Faure Alderdi Sozialistako buruak. "Funtsezkoa jokoan dagoenean, hor gaude, beti hor", azpimarratu du.
2024/06/14 - 18:35
Larralde: ''Egoeraren larritasunaren aurrean, gure militantziak Fronte Popularrera batzea berretsi du''
EH Bai ezker abertzaleko koalizioak bat egin du Fronte Popularrarekin. Xabi Larralde EH Baiko kidearen ustez, "egoeraren larritasuna" kontuan hartuta hartu dute erabakia: "Lehenetsi behar ditugu ezkerreko sentibilitate ezberdinen artean bateratzen gaituzten elementuak, desadostasunen gainetik".
2024/06/14 - 18:31
EH Baik ezkerreko Fronte Popularrarekin bat egin du eta hautagaiak izango ditu
Alderdi abertzaleko kideak, alderdi sozialistako kideak eta gizarte zibilekoak aurkeztuko dira hautagaitza horretan Ipar Euskal Herriko barrutietan.
2024/06/14 - 09:48
Albiste izango dira: Interinoei buruzko epaia, Frantziako alderdien aliantzak eta G7 goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/13 - 23:22
Frantziako ezkerreko alderdiek "Fronte Popular berri bat" osatzeko akordioa itxi dute
Frantzia Intsumisoak, Alderdi Sozialistak, ekologistek eta Alderdi Komunistak jarrerak hurbiltzea lortu dute denbora errekorrean. EH Bai prest agertu zen iragan astelehenean "historikotzat" jo duen fronte horretan parte hartzeko.
2024/06/12 - 20:04
Frantziako LR alderdiak Ciotti kargutik kendu du, Le Penen ultraeskuinarekin ituna egiten saiatzeagatik
Erabakia "aho batez" onartu dute LR alderdiko zuzendaritzako kideek. Hala ere, Eric Ciottik ukatu egin du batzar horrek legezko ondoriorik duenik: "Gure alderdiko presidentea izaten jarraitzen dut".
2024/06/12 - 15:42
Macronek dio bere alderdia "aukera moderatu bakarra" izango dela Frantziako bozetan
Igandeko emaitzen ondoren hauteskundeak aurreratu izana defendatu du Frantziako presidenteak: "egin izan ez banu, arduragabekeria litzateke".
2024/06/12 - 00:47
Le Penen ultraeskuinak akordioa itxi du Ciottiren errepublikarrekin hauteskundeei begira
Eric Ciotti errepublikarren presidenteak, ordu batzuk lehenago, atea ireki dio RNrekin aliantza bat egiteko aukerari, eta barne-krisia eragin du alderdian, izan ere, eskuin muturrarekin akordio bat ixtearen aurka zeuden alderdikide asko.
2024/06/11 - 17:12
Frantziako alderdiak akordioak bilatzen ari dira, hauteskundeetan indar gehiago izateko asmoz
Eric Ciotti Errepublikanoak (LR) alderdi kontserbadoreko presidenteak "aliantza" sendoa osatzea proposatu dio Marine Le Penen Bilgune Nazionala (RN) eskuin-muturreko alderdiari.
2024/06/09 - 23:38
Macronek Asanblea Nazionala desegin du eta hauteskundeak aurreratu ditu
Europako hauteskundeetan porrota egin ostean, Frantziako presidenteak hauteskundeak deitu ditu ekainaren 30erako eta uztailaren 7rako.
2024/06/09 - 23:30
Macronek iragarri du hauteskundeak ekainaren 30era aurreratuko dituela
Europako hauteskundeetan porrot egin ostean, Asanblea Nazionala desegin du eta hauteskundeak deitu ditu ekainaren 30erako eta uztailaren 7rako.

2023/09/24 - 14:09
Senatuaren erdia berrituko du Frantziak, eskuina faborito den zeharkako hauteskundeetan
Besteak beste, Parisko euskal senatarien karguak berrituko dituzte. Iparraldean eta Bearnon 1.800 hautesle handi inguru dira, eta hiru ordezkari hautatu beharko dituzte.
2023/07/29 - 20:44
Puigdemont: "Uste duenak xantaia egitearen truke etekina aterako duela, ahalegina aurreztu dezake"
"Giltza izatea zirkunstantziala da. Egun batean izan dezakezu eta, hurrengoan, ez, eta hori ezin dugu inoiz ahaztu. Horrek ezin du eragin presaka ibiltzea (giltza) galtzearen beldur, eta ezin da gaineragin ere, ezinbestean, iragankorra den boterearen aurrean", gaineratu du.

2022/12/14 - 19:22
Macronen alderdiaren egoitza miatu dute, kanpaina legez kanpo finantzatu ote zuen ikertzeko
Gainera, 2017ko presidentetzarako kanpainan lan egin zuen McKinsey aholkularitza enpresaren egoitza ere miatu dute, REk legez kanpoko finantzaketa izan ote zuen argitzeko.