Kohabitazio arriskua Frantziako hauteskundeetan
Ez litzateke lehen aldia izango presidentearen alderdia eta parlamentuan gehiengoa lortutakoa berbera ez direla. Hiru aldiz gertatu da hori Frantziako historia berrian, eta bakoitzean kohabitazioaren praktika ezberdina izan da.
Lehen kohabitazioa (1986-1988): Errepublikako presidentea François Mitterand sozialista eta lehen ministroa Jacques Chirac kontserbadorea zirelarik gertatu zen. Orduko kohabitazioa agintari bien arteko gorabehera nabarmenekin gertatu zen.
Lehen aldiz, botere exekutibo gehiena lehen ministroaren eskuetan geratu zen. Baina presidenteak Damoklesen espata zeukan eskuetan, edozein momentutan dimititu zezakeelako edo parlamentua desegin.
Bigarren kohabitazioa (1993-1995): Mitterrand presidentea Edouard Balladour kontserbadorea lehen ministro izendatzera behartuta zegoen, honen alderdiak Asanblea Nazionalean gehiengo nagusia lortu baitzuen. Orduan, Alderdi Sozialistak sekulako jipoia hartu zuen, botoen %17 baino ez baitzituen lortu. Horrek eta osasun arazoek estatuburua politika zuhurra egitera behartu zuten. Hala ere, hori ez zen presidentearentzat oztopo izan Gobernuarekiko ezadostasunak agerian jartzeko, giza eskubideak arriskuan ikusten zituenean.
Hirugarren kohabitazioa (1997-2002): Dagoeneko Errepublikako presidentea Jacques Chirac zelarik, Lionel Jospin sozialista lehen ministro izendatu zuen. Kasu honetan, egoera zaila gertatu zen presidentearentzat. Hauteskunde porrota parlamentua desegin eta gero gertatu zenez, urtebeteko epean ezin zuen berriz parlamentua desegin. Edonola ere, Mitterrandek egin zuen bezala, denen interes orokorren zaindari moduan jarri zuen bere burua, epaile papera hartuz, eta Gobernuarekin bat ez zetorrenean, iritzi publikoaren aurrean bere desadostasunak erakutsiz.
Kohabitazioa dagoenean, lehen ministroak Gobernuaren ia botere guztiak bereganatzen ditu. Presidenteak, ostera, oso mugatuak ditu bere eskumenak. Defentsan eta atzerri politikan soilik dauka benetako boterea. Hala ere, estatuburua Ministro Kontseiluko burua ere badenez, bere sinadura beharrezkoa da Gobernuaren dekretuetan. Bere sinadura ukatuz, presidenteak dekretuen onarpena oztopatu dezake, lehen kohabitazioan gertatu zen bezala. Edonola ere, presidentearen boterea oso mugatuta geratzen da kohabitazioan. Egoera hori da, hain zuzen ere, Macron presidenteak saihestu nahi duena igande honetako hauteskundeetan.
FELIPE ETXEBARRIA
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.