Hauteskundeak Frantzia 2024
2022/06/18 - 17:07
Buruz buruko estua espero da Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian
Asanblea Nazionala berritzeko hauteskundeak egingo dituzte igandean Frantzian. Legislatiboen lehen itzulian bezala, lehia estua espero da bigarren buelta honetan ere Macronen koalizioaren eta Melenchonen ezkerreko aliantzaren artean. Abstentzio handia espero da baita ere.
2022/06/18 - 12:46
Zalantzaz jositako agertokia du aurrean Macronek, Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian
Melenchon buru den ezkerreko blokea orpoz orpo doa. Kezketako bat abstentzioa izango da, lehenengo itzulian historikoa izan baitzen (% 52koa).
2022/06/17 - 22:55
Laugarren hautesbarrutian espero da lehiarik estuena Ipar Euskal Herrian, gaurko hauteskundeetan
Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian, liberalen eta NUPES ezkerreko koalizioaren arteko lehia espero da. Iparraldeko hautesbarruti guztietan, hautagai horien artean dago zalantza, hain zuzen. Beste alderdietako boto-emaileek izan dezakete giltza.
2022/06/17 - 17:17
Laugarren hautes-barrutian espero da lehiarik estuena igandeko hauteskundeetan
Bi puntuko aldea atera zion Macronen hautagaiak NUPESekoari. Horregatik beste alderdietako boto-emaileek izan dezakete giltza.
2022/06/17 - 14:30
Macronek Asanblea Nazionalean duen gehiengo osoa gal dezake igandeko hauteskundeetan
Frantziako Asanblea Nazionalak 577 eserleku ditu eta, beraz, gehiengo osoa izateko 289 behar dira. Inkesten arabera, Ensemble aliantzak 255 eta 295 artean lortuko ditu. Nupes ezkerreko koalizioari goranzko joera aurreikusten diote.
2022/06/13 - 16:46
Macronistak garaile Iparraldean diren hiru barrutietan; NUPESeko hautagaiak izango dituzte lehiakide
4. barrutian lehia estua dago: 1.000 bozen aldea besterik ez dago bi hautagaien artean. Ezkerrak izan dezake aukerik 5. barrutian; Macronen aurka dauden orori dei egiten diote, indarrak biltzeko. 6 barrutian, aldiz, Vicent Bru hautagai macronistak bide samurragoa izan lezake.
2022/06/13 - 16:40
Lehen itzulian garaipen estua lortu duen arren, aurreikuspen onak dira Macronentzat
Frantziako hauteskunde legislatiboen biharamunean macronen alderdia gehiengo zabala lortzeko bidean dela uste dute aditu gehienek.
2022/06/13 - 15:18
Kartak berriro banatu dira Frantzian atzoko lehen itzuliko emaitzen ondoren
Prozesua berriro hasiko da atzoko bozketaren ondoren. Zenbaitek kritikatu egin dute Barne Ministerioaren zenbaketa, hautagai batzuk kanpoan utzi dituela uste baitute.
2022/06/13 - 02:03
Ezkerraren gorakadak kolokan jar lezake Macronen gehiengo osoa
Berdinketa teknikoa izan dute presidentearen aldeko blokeak eta koalizio ezkertiarrak Frantziako legegintzarako hauteskundeen lehen itzulian. Abstentzioa historikoa izan da, % 52,8koa.
2022/06/13 - 00:29
Macronen aldeko hautagaiak, bozkatuenak Ipar Euskal Herrian
Bigarren itzulian, Nupes koalizio ezkertiarreko hautagaiekin lehiatuko dira.
2022/06/12 - 20:33
Hasi da botoen kontaketa Ipar Euskal Herrian
18:00etan itxi dituzte hautesontziak Iparraldean. 32 hautagai lehiatu dira guztira igande honetan, Asanblada Nazionaleko hiru eserlekutarako.
2022/06/12 - 19:17
Parte-hartzea % 39,42an kokatu da 17:00etan Frantziako hauteskunde legislatiboetan
Bozketak abian dira Frantzian. Macron presidentearen blokea eta Melenchon buru duen ezkerreko koalizioa aurrez aurre izango dira, Asanblada Nazionalean boterea bereganatzeko. Lehia handiko kanpainaren ostean, aliantza posible bat aurreikusten dute orain inkestek.
2022/06/12 - 16:47
Ipar Euskal Herrian hiru diputatu hautatuko dituzte
Iparraldean 3 hautesbarruti daude, eta lehen itzuli honetan 32 hautagai egongo dira. Boto gehien lortzen dituztenak pasako dira datorren igandeko bigarren itzulira. Azken zenbaketak % 21,59an kokatu du goizeko parte-hartzea.
2022/06/12 - 16:36
Ezkerreko koalizioa eta Macronen taldea, parez pare Frantziako hauteskunde legislatiboetan
Lehia Macron presidentearen blokearen eta Melenchon buru duen ezkerreko koalizioaren artean dago. Zalantza nagusia da Macronek gehiengo absolutua eskuratuko duen, ala datozen 5 urteetan aliantzak bilatu beharko dituen bere hauteskunde programa aurrera eramateko. Parte-hartzea apala izan da goizean.
2022/06/12 - 10:52
Frantziako hauteskunde legegileetako hautagaiak Ipar Euskal Herrian: 32 hautagai hiru eserlekutarako
32 hautagai lehiatuko dira Asanblea Nazionala osatuko duten diputatuak aukeratzeko lehen itzulian. Botoen % 12,5 baino gehiago eskuratzen dutenak bigarren itzulira igaroko dira.
2022/06/11 - 19:23
Infografia: Hau da Asanblea Nazionala berritzeko hauteskunde sistema
Ekainaren 12an, Frantziako Asanblea Nazionalerako hauteskundeen lehen itzulia egingo dute eta bigarren itzulia ekainaren 19an izango da. 577 diputatu aukeratuko dituzte bost urterako.
2022/06/11 - 17:47
Ipar Euskal Herriko hautagaien soslaiak
Hiru diputatu joango dira Iparraldetik Frantziako Asanblada Nazionalera. Orain arte Macronen aldeko bat eta independiente bat izan dira. EH Baik eta NUPES koalizioak hautagai bat eraman nahi dute, lehen aldiz, Parisera.
2022/06/10 - 19:56
Ezkerreko koalizioa eta Macronen aliantza, parez pare hauteskundeen atarian
Azken inkesten arabera, Ensamble aliantzak botoen % 27 lortuko lituzke, eta Nupeseko ezkertiarrek, berriz, % 26,5. Hauteskunde legegileen lehen itzulia ekainaren 13an izango da.
2022/06/10 - 16:36
Iparraldeko hiru hautesbarrutietan guztira 32 hautagai aurkeztuko dira igandeko hauteskundeetan
Hauteskunde legislatiboen lehen itzulia asteburu honetan izango da Ipar Euskal Herrian. Etxebizitza, lurraldea, euskara eta etorkinak izan dituzte, besteak beste, hizpide hautagai guztiek.
2022/06/05 - 23:10
Dena prest Frantzian hauteskunde legegileetarako
Frantzian, Asanblea Nazionalerako hauteskundeen lehen itzulia egingo dute datorren igandean, eta kanpainan bete-betean sartuta daude barruti guztietako hautagaiak eta euren alderdietako buruzagiak. Parte-hartze txikia aurreikusten dute inkestek eta ezkerreko alderdiak batera aurkeztuko dira.