frantziako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laugarren hautesbarrutian espero da lehiarik estuena Ipar Euskal Herrian, gaurko hauteskundeetan

Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian, liberalen eta NUPES ezkerreko koalizioaren arteko lehia espero da. Iparraldeko hautesbarruti guztietan, hautagai horien artean dago zalantza, hain zuzen. Beste alderdietako boto-emaileek izan dezakete giltza.
Hauteskundeak Ipar Euskal Herrian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Laugarren hautes-barrutian espero da lehiarik estuena igandeko hauteskundeetan

Frantziak hauteskunde legislatiboen bigarren itzulia egingo du igande honetan eta, Ipar Euskal Herrian, laugarren hautesbarrutian espero da lehiarik estuena. Izan ere, bi puntuko aldea bakarrik atera zion Macronen hautagaiak NUPESekoari. Horregatik, beste alderdietako boto-emaileek izan dezakete giltza.

Ezkerreko programa defendatzen du NUPES alderdiak. Beste gai batzuekin, ordea, lurraldeen berezitasunarekin eta euskararekin esate baterako, zentralistak direla leporatu izan zaie; Molac legearekin jada gertatu zen bezala, kontra bozkatu baitzuten.

Euskararen eta bake-prozesuaren gaian, eztabaida beroa izan dute bi hautagai nagusiek azken kanpaina egunean. Laborantzaren, bake-prozesuaren eta hizkuntza gutxituen alde lan egingo duela hitz eman du hautagai sozialistak.

Hain zuzen ere, azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko lanean ari diren Seaskako kideei babesa ematera joan dira hautagaiak. Seigarren hautesbarrutikoak bertaratu dira kanpainaren azken egunean.

Hautagairik bozkatuenak, hautesbarrutika

Iragan igandeko emaitzei begira, Macronen aldekoak izan ziren hautagairik bozkatuenak.

Bigarren itzulirako sailkatu zirenei dagokienez, 4. hautesbarrutian Annick Trounday (Ensemble) eta Iñaki Echaniz (NUPES) hautagaien artean dago lehia. 5. hautesbarrutian, berriz, Sandra Pereira-Ostanel (NUPES) eta Florence Lasserre (Ensemble) dira faborito. Bukatzeko, 6. hautesbarrutian Tom Dubois-Robinek (NUPES) eta Vincent Bruk (Ensemble) eskuratu zituzten aurrekoan boto gehienak.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 27/05/2026.- Agentes de la Unidad Central Operativa (UCO) de la Guardia Civil se encuentran desde primera hora de este miércoles en la sede central del PSOE en la calle Ferraz de Madrid para requerir información en relación al caso Leire que instruye el juez de la Audiencia Nacional Santiago Pedraz, han informado a EFE fuentes próximas a la investigación. EFE/ Borja Sanchez-Trillo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa PSOEren egoitzan da, Leire Diezi egindako ordainketen inguruko dokumentazio bila

Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboko (UCO) agenteak asteazken honetako lehen ordutik daude PSOEren egoitza nagusian, Madrilgo Ferraz kalean; dokumentazio-errekerimendua da egiten ari direna, ez erregistro bat. Leire Diez PSOEko militante ohiari alderdiaren kontrako prozedura judizialak zapuzteko lanengatik ustez egindako ordainketekin lotutako auziari lotuta dago jarduketa.

gabriel rufian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufian: "Beti esan izan da legealdiek EAJk dioena irauten dutela"

EAJk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari hauteskunde orokorrak ez aurreratzea "arduragabea" litzatekeela esan ostean, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak esan du beti esan izan dela EAJk erabakitzen duela legealdien iraupena. Kongresuko pasilloetan egindako adierazpenetan, buruzagi kataluniarrak azaldu du bere alderdiak hauteskundeak aurreratzea eskatuko lukeela PSOEren finantziazio irregularra frogatuko balitz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Loiun gertatutakoaren kronologia, Zupiriaren arabera

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzak Loiuko aireportuan egindako esku-hartzea agenteen aurkako "aldez aurreko eraso" eta "probokazio" bati emandako erantzuna izan zen, baina dispositiboaren kudeaketa "beste modu batera" egin behar zela onartu du. Zupiriak ordena publikoko arazo bat izan zela defendatu du, eta barne ikerketa batek indarraren erabilera proportzionala izan ote zen zehaztuko duela baieztatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X