Hegazkin istripuak
2015/11/01 - 11:12
Hegazkin ezbeharrean hildakoak aberriratzen hasi da Errusia
Estatu Islamikoak bere gain hartu badu ere hegazkinaren eraistea, Errusiak zein Egiptok baztertu egin dute aukera hori.
2015/10/31 - 17:15
Hegazkina eraitsi duela esan du EIk eta Errusiak gezurtatu egin du
Hala zabaldu du Estatu Islamikoaren Egiptoko Wilayat Sina adarrak, oraindik ere egiaztatzeko dagoen ohar batean. Lehen ikerketen arabera, ez dago hegazkina eraitsia izan den zantzurik.
2015/10/31 - 15:29
224 bidaiari zeramatzan hegazkin errusiar bat erori da Egipton
Goiz da zer gertatu den jakiteko, baina tripulazioak asteak zeramatzan motorretan arazoak zeudela salatzen.
2015/10/31 - 14:07
Biktimen senideak, informazio bila aireportuan
Egiptoko iturri ofizialek jakinarazi dutenez, gutxienez 100 lagun hil dira. Airbus 321 hegazkin errusiar batek 224 lagun zeramatzan, eta Sinaiko penintsulan erori egin da.
2015/10/31 - 10:17
224 hildako, hegazkin errusiar batek Egipton istripua izan ondoren
Estatu Islamikoak bere gain hartu du hegazkina eraistea, baina Errusiak zein Egiptok baztertu egin dute aukera hori.
2015/10/25 - 18:09
Bi pertsona hil dira ultrarin istripu batean, Lleidan
Mollerussako aerodromotik aireratu eta gutxira izan da ezbeharra. Hegazkin eskola bat dago bertan.
2015/10/13 - 17:23
MH17 hegazkina misil errusiar batek eraitsi zuela baieztatu dute
Hala iragarri dute gertaeraren nondik norakoak aztertu dituzten Herbehereetako ikertzaileek. 2014ko uztailean Malaysia Airlinesen Boeing 777 hegazkin bat eraitsi zuten Ukrainan eta 298 lagun hil ziren
2015/09/09 - 13:00
13 lagun zauritu dira Las Vegasen, hegazkin batek su hartu ostean
British Airways konpainiako hegazkina da, eta aireratu baino lehen izan da ezbeharra, Las Vegaseko aireportuan. Ospitalera igorri dituzte zaurituak.
2015/08/16 - 22:55
Hegazkin-istripua Papuan: Ez dakite inor bizirik atera den
Indonesian desagertu den hegazkinaren zatiak aurkitu dituzte Papuako eremu menditsu batean. Bertako biztanleek abisatu dute hegazkin bat inguruan erori dela.
2015/08/16 - 16:31
Desagertutako hegazkin indonesiarraren hondakinak aurkitu dituzte
Aurretik, Oksibileko barrutian izandako balizko talka baten berria jaso du Indonesiako Ministerioak, baso-zonalde batean, alegia. Oraindik ez dakite bizirik atera diren bidaiaririk dagoen.
2015/08/02 - 14:15
Malaysiako hegazkinarena izan zitekeen beste objektu bat aurkitu dute
Bestalde, Malaysiako Garraio ministroak baieztatu egin du orain dela egun batzuk topatutako bi metroko pieza Boeing 777 bati dagokiola.
2015/08/01 - 14:53
Reunion aurkitutako hegazkinaren hondarrak aztertuko dituzte Frantzian
239 bidaiari zeramatzala, duela urtebete desagertutako Malaysia Airlineseko 777 Boeing hegazkinaren hondarrak diren argitu beharko du hainbat adituk osatutako talde batek.
2015/07/26 - 14:39
Hiru hildako Tokion, hegazkin batek etxe baten aurka talka eginda
Gainera, bost zauritu daude. Hegazkinean zihoazen bi gizon eta etxean zegoen emakume bat dira hildakoak.
2015/07/24 - 18:49
Germanwingseko istripuaren biktimen familiak, haserre konpainiarekin
Zenbait senide ez daude ados kalteordainen gainean. Identifikatu gabe zeuden biktimen gorpuzkiak hilobi bakarrean lurperatu dituzte, Alpeetan.
2015/06/30 - 12:49
30 hildako Indonesian, hegazkin militar baten istripuan
Indonesiako Ejertzitoaren Hercules hegazkina Medan hiriko bizitegi-auzo baten gainera erori da, aireratu eta minutu gutxira.
2015/06/12 - 13:04
Bost urtean 41 medikuk artatu zuten Andreas Lubitz
Germanwingsen hegazkina amildu aurreko hilabetean zazpi medikuk ikusi zuten kopilotua. Antza, ikusmena galtzearekin "obsesionatuta" zegoen.
2015/06/10 - 10:34
Alemanian dira Germanwingsen istripuko 44 gorpuzki
44 hilkutxak Dusseldorfera iritsi dira Lufthansaren hegaldi berezi batean. Lagun eta senideek aireportuko hangar batean gaubeilatu ahal izango dituzte hildakoak.
2015/06/01 - 14:52
Hildako bat Italian, bi hezgazkin txikiren arteko talkan
Tortoreton egiten ari ziren aire-erakustaldia tragedian bukatu zen atzo, bi hegazkin txikik airean talka egin eta itsasora erori baitziren. Ondorioz, pertsona bat hil zen.
2015/05/19 - 21:25
Identifikatu dituzte jada Germanwingsen hegaldiko biktima guztiak
Hegazkinak ezbeharra izan zuen toki malkartsuan 150 biktimak aurkitu zituzten, eta orain familiaren esku utziko dituzte.
2015/05/09 - 18:10
Sevillan erori den hegazkinaren irudiak
Airbus hegazkina aireratzen ari zela erori da. Frogak egiten ari ziren, eta oraindik ez zioten erosleari eman.