Hegazkin istripuak
2015/03/28 - 15:31
Andreas Lubitzen bizitza eta ingurua dira hizpide Alemanian
Bere gaixotasuna ezkutatu zuela jakin deetik, hedabideak detaile txikienaren berri ere jakin nahian ari dira eta heldu dira lehen emaitzak.
2015/03/28 - 15:10
Hegazkin-istripua argitzeko lanetan jarraitzen dute
Datu iturri etengabea da, tragedian eragin duen kopilotuaren bizitza. Alemanian aurrekariak eta testuingura dira hizpide nagusia.
2015/03/28 - 14:24
Fiskalak nahigabeko hilketatzat jo du Alpeetako hegazkin-istripua
Jean-Pierre Michel ikertzaile frantziarren buruak ziurtatu duenez, baliteke akats tekniko batek istripua eragin izana. Biktimen senideek eta lagunek samina errespetatzeko eskatu diete hedabideei.
2015/03/28 - 14:22
Hegazkin istripuan hildakoen omenezko meza Digne-Les-Bainesen
Herritarrek elkartasuna erakutsi nahi izan diete biktimei. Guztira 150 pertsona hil ziren ustez "nahita" egindako ezbehar horretan.
2015/03/27 - 15:19
'Depresioak jota egon arren, horrelako jokabidea ez da ohikoa'
Andreas Lubitzen portaera ulertzeko bi psikiatrarekin hitz egin dugu. Biak bat datoz depresioak jota egon arren, horrelako jokabidea ez dela ohikoa adierazterakoan. Hala ere zuhurtzia eskatu dute.
2015/03/27 - 15:12
Biktima katalanen senitarteko batzuk goizaldean itzuli dira etxera
Gehienek Casteldefelseko hotelean jarraitzea erabaki dute. Gaur lehenbizikoz euren saminaren berri eman digute.
2015/03/27 - 15:10
Kabina barruan beti 2 lagun egotea, aztergai
Hegazkinaren kabinan egon behar duten lagun kopuruari buruzko protokoloak aldatu behar dituztela iragarri duten herrialde eta konpainiak hainbat dira dagoeneko.
2015/03/27 - 15:01
Baja eman ziotela ezkutatu zion enpresari Andreas Lubitzek
Andreas Lubitzen etxean eta gurasoak bizi direnean egindako miaketan aurkitu du Poliziak, medikuak aginduta bajan zegoela zioen agiria, eta tratamendua jasotzen ari zela.
2015/03/27 - 14:14
Bidaiari bakoitzeko 50.000 euro ordainduko dizkie Lufthansak senideei
Germanwimgseko bozeramaile batek adierazi duenez, ordainketak berehala egingo dituzte eta familiek aseguru-etxeei egingo dizkieten eskakizunei ez diete eragingo.
2015/03/27 - 10:21
Hegazkin konpainiak kabinako segurtasun protokoloa aldatzen hasi dira
Uneoro kabinan bi lagun egoteko araua onartu du baita ere Lufthansa konpainia alemaniarrak.
2015/03/27 - 07:56
Lubitz bajan zegoen, baina enpresari ezkutatu egin zion
Düsseldorfeko Fiskaltzak jakinarazi duenez, apurtutako baja-agiriak topatu dituzte haren etxean. Halaber, tratamenduan zegoela frogatzen duten dokumentuak ere aurkitu dituzte.
2015/03/26 - 21:33
Biktimen senideek lekua ikusteko beharra zuten dolua hobeto eramateko
Tragediaren lekuan egon, eta berehala etxerako bidea hartu dute biktimen senitarteko askok. Gurutze Gorriko psikologoen esanetan, senideek bertara gerturatzeko beharra zuten, dolua hobeto eramateko.
2015/03/26 - 17:30
Kopilotua gai zen % 100ean eta jarrera aparta zuen, Lufthansaren ustez
Pertsona baten ekintza 'isolatua' dela defendatu du Lufthansako presidenteak. Azpimarratu duenez, harro dago Lufthansa eta Germanwings konpainietan jarraitzen diren hautaketa prozesuez.
2015/03/26 - 15:13
Andreas Lubitz zen hegazkineko kopilotua
Marseillako fiskalak jakitera eman du nor zen kabina barruan zegoen kopilotua: Andreas Lubitz, 28 urteko alemaniarra. Eta azaldu du oraingoz baztertuta daukatela atentatu terrorista baten hipotesia.
2015/03/26 - 14:21
Hegazkineko kopilotuak Andreas Lubitz izena zuen eta 27 urte zituen
Ostegun honetan Lubitzen bi etxebizitzak miatzeko agindua eman du Düsseldorfeko Fiskaltzak. Horrela, kopilotuaren etxeetatik poltsekin eta kutxekin atera dira poliziak.
2015/03/26 - 13:47
Kopilotuak nahita amildu zuen hegazkina, Fiskaltzaren arabera
Marseillako fiskalaren esanetan, kopilotuak nahita eragin zuen erorketa, kabinan bakarrik zegoela. "Ez dago atentatu terrorista bat izan dela pentsatzeko zantzurik", gaineratu du.
2015/03/26 - 12:09
Barrutik blokeatzen ez badute, pilotuen kabina kanpotik zabal daiteke
Kabina barruan inor ez badago ere, bertara sartzeko modua dute tripulazioko kideek, kode bat sartuta.
2015/03/26 - 09:01
Pilotuetako bat kabinatik atera zen, eta ezin izan zen berriz sartu
'The New York Times' egunkariaren arabera, pilotu hori ate-joka hasi zen, kabinan sartzeko asmoz, baina besteak "ez zuen erantzun". Marseillako Fiskaltzak prentsaurrekoa eskainiko du 12:30ean.
2015/03/24 - 12:42
150 hildako, hegazkin batek Frantziako Alpeetan izandako istripuan
Nafar bat dago hildakoen artean, eta nazionalitate espainiarreko beste 40 bidaiari zihoazela uste dute. Hegazkina, Germanwingsen Airbus 320 bat, Bartzelona-Düsseldorf ibilbidea egiten ari zen.
2015/03/21 - 09:42
Bilbotik Munichera zihoan hegazkin bat erortzeko zorian izan da
Antza denez, hegazkina altuera hartzen ari zenean, sentsoreak izoztu eta okerreko datuak ematen hasi ziren nabigatzailera. Hegazkina minutuko 1.000 metro erortzen hasi zen.