Hegazkin istripuak
2015/03/26 - 12:09
Barrutik blokeatzen ez badute, pilotuen kabina kanpotik zabal daiteke
Kabina barruan inor ez badago ere, bertara sartzeko modua dute tripulazioko kideek, kode bat sartuta.
2015/03/26 - 09:01
Pilotuetako bat kabinatik atera zen, eta ezin izan zen berriz sartu
'The New York Times' egunkariaren arabera, pilotu hori ate-joka hasi zen, kabinan sartzeko asmoz, baina besteak "ez zuen erantzun". Marseillako Fiskaltzak prentsaurrekoa eskainiko du 12:30ean.
2015/03/24 - 12:42
150 hildako, hegazkin batek Frantziako Alpeetan izandako istripuan
Nafar bat dago hildakoen artean, eta nazionalitate espainiarreko beste 40 bidaiari zihoazela uste dute. Hegazkina, Germanwingsen Airbus 320 bat, Bartzelona-Düsseldorf ibilbidea egiten ari zen.
2015/03/21 - 09:42
Bilbotik Munichera zihoan hegazkin bat erortzeko zorian izan da
Antza denez, hegazkina altuera hartzen ari zenean, sentsoreak izoztu eta okerreko datuak ematen hasi ziren nabigatzailera. Hegazkina minutuko 1.000 metro erortzen hasi zen.
2015/03/06 - 08:00
Istripua izan du Harrison Ford aktoreak bere hegazkin arinarekin
Aktorea “egonkor” eta arriskutik kanpo dago, poliziako bozeramaile batek People aldizkariari azaldutakoaren arabera.
2015/02/19 - 11:01
30 urte, Oiz mendiaren tragedia jazo zela
Gaur bezalako egun batez, 1985eko otsailaren 19an, Boeing 727 batek ETBren antena bat jo zuen eta ipar-ekialdeko hegalaren kontra amildu zen. 148 lagun hil ziren.
2015/01/12 - 14:10
IK4-Tekniker, gutxiago kutsatuko duten hegazkin-motorrak garatzen
Zentro teknologikoa DMP enpresarekin ari da lanean. Proiektuak 600.000 euroko aurrekontua du; horietatik 450.000 Europar Batasunak eman ditu.
2015/01/12 - 13:48
AirAsiako hegazkinak eztanda egin zuen, itsasora erori baino lehen
Indonesiako agintarien ustez, "presio aldaketa bat" izan zen leherketaren kausa.
2015/01/11 - 17:45
AirAsia hegazkinaren kutxa beltz bat aurkitu dute Javako itsasoan
Astelehen honetan saiatuko dira itsasotik ateratzen. Itsasora eroritako hegazkin horretan 162 bidaiari zeuden. Orain arte, 48 hilotz baino ez berreskuratu dituzte.
2015/01/07 - 07:42
AirAsiako hegazkinaren atzealdea topatu dute, Javako itsasoan
Hegazkinaren kutxa beltzak laster aurkitzea espero dute erreskate taldeek, istripua zerk eragin zuen argitu ahal izateko.
2014/11/16 - 19:32
Ukrainan eraitsi zuten hegazkinaren zatiak jasotzen hasi dira
Herbehereek izango dute horretarako ardura, eta, esan dutenez, hainbat egun beharko dituzte errekuperazio lanak burutzeko.
2014/09/09 - 12:54
Ukrainan erori zen hegazkina eraitsi egin zuten, ikerketaren arabera
Dena dela, Herbehereetako ikertzaileek ez dute oraingoz argitu nork eraitsi zuen.
2014/08/06 - 11:36
AEBko talde bat Ukrainara heldu da MH17 hegaldiaren istripua ikertzeko
Gertakarian ia 300 lagun hil ziren. Taldeko kideek, Pentagonoak azaldu duenez, "berreskurapen lanetan duten esperientzia partekatuko dute".
2014/08/03 - 19:51
Adituen lehentasuna MH17 hegazkineko biktimak aberriratzea da
Nazioarteko adituek azaldu dutenez, ez dira hegazkin malaysiarraren zatiak bilatzen hasiko, 298 biktimak aurkitu eta aberriratu arte.
2014/08/01 - 13:38
60 aditu baino gehiago MH17 hegazkinaren istripu tokira heldu dira
Herbehereetako eta Australiako aditu talde bat Europako Segurtasun eta Lankidetza Antolakundeko behatzaileen babesean ari dira lanean.
2014/07/28 - 13:15
MH17 hegaldiaren eraistea ikertzeko taldea osatu dute 12 estatuk
Konkretuki, Herbehereak, AEB, Malaysia, Alemania, Belgika, Australia, Erresuma Batua, Filipinak, Kanada, Zelanda Berria, Indonesia eta Ukrainak ikerketa taldea osatzea adostu dute.
2014/07/26 - 13:48
AEBk Putini egotzi dio Malaysia Airlinesen hegazkina bota izana
Bestetik, Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigor berriak iragarri ditu. Errusiako Inteligentzia zerbitzuko hainbat zuzendariri ezarri dizkiote zigorrak
2014/07/23 - 22:28
40 hildako baino gehiago Taiwanen izandako hegazkin-istripu batean
Gutxienez 47 pertsona hil eta hamaika zauritu dira bidaiari hegazkin batek izan duen istripuan, Taiwanen, bertako Gobernuak jakitera eman duenez.
2014/07/23 - 18:06
Gutxienez 47 pertsona hil dira hegazkin-istripuz Taiwanen
Dirudienez, hegazkinak larrialdiko lur hartzea egin du Asiako irla horretan. Oraindik ez dute argitu hildakoak nongoak diren.
2014/07/23 - 14:32
Malaysiako hegazkineko lehen gorpuak, Holandara bidean
Malaysia Airlines hegazkinak lurra jo eta sei egunera, biktimen lehen gorpuak Holandara bidean daude. Hildakoak Hilversumera eramango dituzte identifikazio prozesuarekin hasteko.