Egonkor dago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istripua izan du Harrison Ford aktoreak bere hegazkin arinarekin

Aktorea “egonkor” eta arriskutik kanpo dago, poliziako bozeramaile batek People aldizkariari azaldutakoaren arabera.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Harrison Forden istripuaren aurretiko uneak

Harrison Ford 72 urteko aktore estatubatuarrak istripua izan du bere hegazkin arinarekin, Santa Monicako aireportutik gertu hegaz zihoanean. Aktorea “egonkor” eta arriskutik kanpo dago, poliziako bozeramaile batek People aldizkariari azaldutakoaren arabera.

Ben Fordek, aktorearen semeak., Twitterren idatzi duenez, Harrison Ford “ondo” dago, kolpe ugari pairatu dituen arren.

“Nire aita ondo dago. Kolpeak pairatu dituen arren, ondo dago. Pentsatzen duzuen bezain gogorra da. Oso-oso indartsua da nire aita”, esan du.

Bestalde, istripua izan den tokian, Kaliforniako golf-zelai batean, poliziak esan du Harrison Forden zauriak “arinak” direla.

Artatu dutenean, odoletan egon da aktorea, eta buruan zauriak zituen.

Istripua matxura mekaniko baten ondorioz gertatu dela jakinarazi du Los Angeles Times egunkariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X