MH17 hegaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainan eraitsi zuten hegazkinaren zatiak jasotzen hasi dira

Herbehereek izango dute horretarako ardura, eta, esan dutenez, hainbat egun beharko dituzte errekuperazio lanak burutzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ukrainan erori zen hegazkinaren hondakinak jasotzen hasi dira

Herbehereetako adituak uztailean Ukrainan eraitsi zuten hegazkin malaysiarraren zatiak jasotzen hasi dira errusiazaleen kontrolpean dagoen gunean, ikerketaren buru den Herbehereetako Segurtasun Batzordeak jakinarazi duenez.

"Gaur hasi dira MH17 hegaldiaren hondakinak berreskuratzen", adierazi du Sara Vernooij Batzordeko bozeramaileak ohar batean.

Azaldu duenez, erakundeak fuselajearen errekuperazioaren eta garraioaren ardura du "hegazkinaren erorketaren arrazoiak aztertzen ari den ikerketaren baitan".

Vernooijen esanetan, hainbat egun beharko dituzte errekuperazio lanak burutzeko, "inguruneko segurtasun eta beste baldintza batzuen baitan". Dena den, egunero baldintzen ebaluazioa egingo dute.

Bertatik berreskuratzen den materiala inguruko toki batera eramango dute eta handik Kharkiv hirira, lehendabizi, eta Herbehereetara gero. 

Ohar batean, lehen eguna arazorik gabe joan dela azaldu dute. "Baldintzek uzten badute, errekuperazio lanek jarraipena izango dute bihar", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X