Abenduaren 28an erori zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AirAsiako hegazkinaren atzealdea topatu dute, Javako itsasoan

Hegazkinaren kutxa beltzak laster aurkitzea espero dute erreskate taldeek, istripua zerk eragin zuen argitu ahal izateko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
AirAsiako hegazkinaren buztana aurkitu dute Javako itsas hondoan

Erreskate taldeek abenduaren 28an 162 pertsona zeramatzala erori zen AirAsia konpainiako hegazkinaren atzealdea topatu dute Javako itsasoaren hondoan, iturri ofizialek baieztatu dutenez.

Aurkikuntza horren ondorioz, hegazkinaren kutxa beltzak laster aurkitzea espero dute erreskate taldeek, istripua zerk eragin zuen argitu ahal izateko.

Hegazkinean zihoazen 162 pertsonak hil egin ziren istripuan, baina 39 gorpu baino ez dituzte berreskuratu oraingoz.

Aurreko egunotan hegazkinaren arrastoak aurkitu dituzte Borneo uhartearen hegoaldean, baina hauek dira orain arte topatu dituzten lehen zati handiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X