Hegazkin istripuak
2023/01/16 - 14:05
Nepalen istripua izan zuen hegazkineko bidaiari batek ezbeharraren unea grabatu zuen
Igande honetan Nepalgo Pokhara hirian istripua izan zuen Yeti Airlines konpainiako hegazkinean zihoazen 82 bidaiarietako batek istripua gertatu zen unea eta ondorengo minutuak grabatu zituen mugikorrarekin.
2023/01/16 - 10:07
Desagertuen bila hasi dira berriro Nepalen eroritako hegazkinean, bizirik aurkitzeko itxaropenik gabe
Nepalgo Pokhara hirian istripua izan zuen Yeti Airlines konpainiako hegazkinaren bilaketa eta erreskate-operazioei ekin diete berriro gaur goizean. Lau pertsona desagertuta daude oraindik. Guztira, 68 gorpu berreskuratu dituzte.
2023/01/15 - 16:04
Gutxienez 68 pertsona hil dira Nepalen hegazkin-istripu batean
Desagertuta dauden beste 4 bidaiarien bilaketa-lanak astelehenera arte bertan behera utzi dituzte, baina agintariek ez dute uste inor bizirik atera denik. Hegazkina Katmandutik irten zen eta, ikerketapean dauden arrazoiengatik, Pokharako nazioarteko aireportuan lur hartzean erori egin da aparatua.
2023/01/15 - 10:53
Hegazkin-istripua Katmandun (Nepal): eroritako hegazkinaren lehenengo irudiak
Hegazkinean jatorri desberdineko 68 bidaiari zihoazen (tartean, sei adingabe), pilotu bi eta hegazkin-laguntzaile bi. Gutxienez 25 pertsona hil dira.
2022/11/20 - 10:35
AEMETek sentsore berritzaile bat probatuko du Loiun, aireportu seguruago lortu aldera
Haizea dela eta, Bilboko aireportuan lurreratzeko hegazkinek arazo anitz ohi dituzte. Sentsore horrek pilotuei esango die noiz ez den gomendagarria lurreratzea. Udarako prest izatea espero dute. Iñaki Akarregi AEMETeko kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
2022/11/13 - 13:53
Bi hegazkinek talka egin dute AEBn, Bigarren Mundu Gerraren aire-ikuskizun batean
Erakustaldiaren une batean Kingkobra ehiza hegazkin batek, hegazkin bonbaketari baten aurka talka egin du eta hegalak erauzi dizkio. Lurrera jausi eta eztanda egin dute biek. Sei pertsona hil dira istripuan.
2022/11/07 - 09:55
Gutxienez 19 pertsona hil dira Tanzaniako Victoria lakuan hegazkin bat erorita
Tanzaniako Dar es Salaam hiritik Bukobara zihoan hegazkina lurreratzen saiatu baino lehenago erori da, euriteen eta haize bortitzen ondorioz.
2022/10/13 - 10:10
Mende erdi Andeetan hegazkin bat erori zenetik
Istriputik bizirik atera ziren 16 pertsonetatik bakarra hil da; 2015ean izan zen, 80 urte zituela. Mendilerroan erreskatatu zutenetako bat izan zen Eduardo Strauch Urioste, 72 egunez milaka metroko altueran bizi izandako guzti-guztiak gogoratzen dituena.
2022/10/13 - 10:10
Zer gertatu zen Andeetako mendilerroan duela 50 urte?
Gaur betetzen dira 50 urte Argentina eta Txile arteko Andeetako mendikatearen kontra hegazkin bat erori zen zorigaiztoko egunetik. 1972ko urriaren 12 hartan, Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegazkinak mendietako baten aurka jo zuen. 45 bidaiarietatik, 16k bakarrik biziraun zuten.
2022/08/20 - 19:22
Spanairren biktimen familiek justizia eskatu dute istripuaren 14. urteurrenean
154 hildako eta 18 zauritu izan ziren istripuan. Kaltetuen Elkarteak bere borrokari eusten dio, aireko istripuek kaltetutakoen eskubideak onartzeko asmoarekin.
2022/08/20 - 17:12
Spanair, 14 urte istriputik
14 urte joan dira Spanairren aire-istriputik, baina justizia eske jarraitzen dute familiek; Espainian ez dagoela ikertzeko indepedentziarik salatu dute, ez judizialik, ez legislatiborik. Kaltetuen Elkarteak justizia lortu arte aurrera egingo duela agindu du.
2022/05/12 - 11:51
113 bidaiari zeramatzan hegazkin batek su hartu du Txinako aireportu batean
113 bidaiari eta tripulazioko bederatzi kide zeramatzan hegazkin bat pistatik atera da aireratzean, su hartu du eta 40 pertsona baino gehiago arin zauritu dira, Chongqingeko aireportuan, Tibeten.
2022/04/08 - 11:42
Karga hegazkin batek istripua izan du Costa Ricako aireportu batean
Hegazkina Juan Santamaria aireportutik atera da, San Josen (Costa Rica), Guatemalara bidean, baina arazo hidraulikoa antzeman dutenean pilotuek itzultzea erabaki dute eta larrialdiko lurreratzea egin dute.
2022/03/22 - 13:06
Txinan eroritako Boeingaren kutxa beltzak bilatzen jarraitzen dute
132 pertsona zihoazen China Eastern Airlines konpainiaren hegaldian. Hiru minutu baino gutxiagoan, 9 kilometro galdu dituen hegazkinak, inguru menditsu batean erori arte. Erreskate taldeak hondakinak bilatzen ari dira.
2022/03/21 - 10:36
132 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Txinan
China Eastern Airlines konpainiako hegazkina Kunming eta Kanton arteko bidea egiten ari zen, eta Guangxi eskualdean jausi da.
2021/10/19 - 21:08
Gutxienez 21 bidaiari zeramatzan hegazkin bat erori da Texasen
Texaseko agintariek oraingoz ez dute zehaztu hildakorik izan den; hegazkina Waller konderrian erori da, Texas estatuko hego-ekialdean.
2021/10/03 - 22:07
Zortzi pertsona hil dira hegazkin batek eraikin baten aurka izan duen istripuan, Milanetik gertu
Hegazkina aireratu berria zen ezbeharra gertatu denean, eta jakiteke daude oraindik horren arrazoiak.
2021/07/05 - 14:05
50 pertsona hil dira Filipinetako hegazkin militar baten istripuan
50 pertsona hil dira Filipinetako hegoaldean hegazkin militar batek izandako istripuan, horietako hiru zibilak. Horretaz gain, 53 pertsona zaurituta daude, lau zibil barne.
2021/02/23 - 11:17
Boeing konpainiak 777 modeloko hegaldiak bertan behera uzteko gomendatu du
Hegazkin batek airean motorra galdu ondoren hartu dute erabakia.
2021/02/22 - 11:56
Hegazkin bat Denverreko aireportura itzuli da, motorraren zati batzuk galdu ostean
Denverretik Hawaiira zihoan hegazkin batek aireportura itzuli behar izan zuen motor batekin arazoak izan ondoren, motor horren zatiak hiriko auzo baten gainera erori zirelako.