Hegazkin istripuak
2021/10/03 - 22:07
Zortzi pertsona hil dira hegazkin batek eraikin baten aurka izan duen istripuan, Milanetik gertu
Hegazkina aireratu berria zen ezbeharra gertatu denean, eta jakiteke daude oraindik horren arrazoiak.
2021/07/05 - 14:05
50 pertsona hil dira Filipinetako hegazkin militar baten istripuan
50 pertsona hil dira Filipinetako hegoaldean hegazkin militar batek izandako istripuan, horietako hiru zibilak. Horretaz gain, 53 pertsona zaurituta daude, lau zibil barne.
2021/02/23 - 11:17
Boeing konpainiak 777 modeloko hegaldiak bertan behera uzteko gomendatu du
Hegazkin batek airean motorra galdu ondoren hartu dute erabakia.
2021/02/22 - 11:56
Hegazkin bat Denverreko aireportura itzuli da, motorraren zati batzuk galdu ostean
Denverretik Hawaiira zihoan hegazkin batek aireportura itzuli behar izan zuen motor batekin arazoak izan ondoren, motor horren zatiak hiriko auzo baten gainera erori zirelako.
2021/01/11 - 13:00
Indonesian istripua izan zuen hegazkinaren kutxa beltzen bila ari dira urpekariak
Indonesiako agintariek urpekariak bidali dituzte larunbatean Jakartatik atera eta istripua izan zuen hegazkinaren kutxa beltzak bilatzera. Hegazkinean 62 pertsona zihozen istripuaren unean.
2021/01/09 - 20:08
62 pertsona zeramatzan hegazkin baten hondakinak bilatzen ari dira Indonesian
Boeing 737-524 hegazkina Javako itsasoan erori da Sukarno-Hatta aireportutik aireratu ondoren. Hegazkinean 50 bidaiari, tartean hiru haurtxo eta beste zazpi adingabe, eta 12 tripulatzaile zihoazen.
2020/08/08 - 01:51
Gutxienez 17 pertsona hil dira Indian, hegazkin bat pistatik aterata
Dubaitik zetorren hegazkina bitan puskatu da. Halaber, gutxienez hamar bidaiari larri zauritu dira.
2020/08/07 - 22:54
Hainbat hildako Indian jazotako hegazkin istripu batean
Dubaitik zetorren hegazkina bita puskatu da. 90 pertsona zonaldeko ospitaleetara eraman behar izan dituzte.
2020/06/21 - 21:18
Bi zauritu Nafarroan, abioneta arin batek emergentziazko lurreratzea eginda
Arin zauritutako abioneta-bidaiariek Aibar eta Zangoza artean lurra hartu behar izan dute, emergentziaz. Foruzaingoak eskainitako irudiak.
2020/05/22 - 15:27
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Pakistanen izandako hegazkin istripu batean
Erreskate taldeak lanean ari dira hegazkina lurrera erori den bizitegi-gunean, eta oraindik ez dakite zenbat pertsona hil diren.
2020/02/20 - 21:54
Hegazkin txiki bat erori da Noainen, eta pilotua hil da
Abioneta aparkatuta zegoen ibilgailu baten gainean erori da. Noaingo aireportuan lur hartu baino pixka bat lehenago motor batek huts egin dio.
2020/02/20 - 21:03
Hegazkin txiki bat erori da Noainen
Hegazkin txiki bat erori da arratsalde honetan Noaingo industria-gune batean eta pilotua hil egin da, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
2020/02/06 - 09:28
Hiru hildako Istanbulen, hegazkin bat pistatik irten ostean
Hegazkina pistatik atera da lurreratzean eta hirutan zatitu da. Ondorioz, hiru pertsona hil eta 179 zauritu dira.
2020/02/04 - 11:55
Horrela geratu ziren Air Canadako hegazkinaren gurpila eta motorra
Adituen ustez, hegazkinak lurreratze treneko piezak galdu zituen eta aparatuaren ezkerreko motorrean sartu ziren.
2020/02/03 - 20:43
Horrela bizi izan dute Air Canadako bidaiariek larrialdi lurreratzea, Barajasen
Air Canada hegazkinaren barruko irudiak grabatu ditu Carlos Castañeda bidaiariak, larrialdi lurreratzea izan baino minutu batzuk lehenago.
2020/02/03 - 20:35
Air Canada konpainiako hegazkin batek larrialdi lurreratzea egin du Barajasen
Abioiak ia bost ordu eman ditu bueltaka, erregaia askatu eta larrialdi lurreratzea egin ahal izateko.
2020/01/28 - 10:25
Talibanek AEBko inteligentzia zerbitzuen hegazkin bat bota dutela diote
AEBek ezbeharra onartu dute, baina talibanen bertsioa 'gezurra' dela adierazi dute. Ezbeharretik ez da inor bizirik atera.
2020/01/27 - 15:30
Alabaren saskibaloi partidara zihoala izan zuen istripua Kobe Bryantek
Kobe Bryanten alabak saskibaloi partida zuen eta ohi bezala helikopteroz zihoazen. Aireratu eta 40 minutura kontrola gadu zuen helikopteroak eta 9 pertsona hil ziren.
2020/01/27 - 13:59
Ehunka lagunek Kobe Bryant omendu dute Staples Centerren atarian
Ehunka lagun loreak eta kandelak uzten ari dira Los Angelesko Staples Centerren atarian, Kobe Bryanten omenez.
2020/01/27 - 10:32
135 pertsona zeramatzan hegazkin bat pistatik atera da Iranen
Caspian Airlines konpainiako hegazkin bat pistatik atera da Mahshahr hirian, lurreratze maniobra egiten ari zela. Ez da inor zauritu istripuan.