Hegazkin istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txinan eroritako Boeingaren kutxa beltzak bilatzen jarraitzen dute

132 pertsona zihoazen China Eastern Airlines konpainiaren hegaldian. Hiru minutu baino gutxiagoan, 9 kilometro galdu dituen hegazkinak, inguru menditsu batean erori arte. Erreskate taldeak hondakinak bilatzen ari dira.
Erreskate taldeko langileak gaurko ordu txikietan.
Erreskate taldeko langileak gaurko ordu txikietan. Argazkia: EFE

China Eastern Airlines konpainiaren Boeing 737-800 hegazkinaren kutxa beltzak bilatzeko lanean jarraitzen dute bigarren egunez. Hegazkina zonalde menditsu batean erori zen, eta ez da erraza bertara iristea; hondeamakina bat bidea egiten ibili da gaueko ordu txikietan. Erreskate taldearen lehen irudietan, langileak eta indar paramilitarrak ageri dira, hegazkinaren hondakinak bilatzen.

Airelinearen arabera, oraindik argitzeko dago hegazkina zergatik erori zen. Ikertzaileak kutxa beltzak bilatzen ari dira, hegazkinak horren denbora gutxian zergatik egin zuen behera hain arin argitzeko. Halako istripuetan hainbat faktore hartu behar dira kontuan, baina adituentzat oraindik goiz da ondoriorik ateratzeko.

Hegazkinean 132 pertsona zihoazen: 123 bidaiari eta tripulazioko 9 kide. Kunming eta Kanton hirien arteko bidea egiten ari zen, eta Guangxi eskualdean jausi zen, Txinaren hegoaldeko kostatik hurbil. Ez da espero inor bizirik aurkitzea.

Bertan 13:11 zirenean irten zen hegazkina Kunmingeko aireportutik (06:11 Euskal Herrian), eta bidaiak ordubete eta 40 minutu inguru iraun behar zuen. Wuzhou hiritik 55 kilometrora, hegazkina altuera galtzen joan zen, lurra jo arte.

Bertan behera utzi dituzte hainbat hegaldi

China Eastern Airlinesek bertan behera utzi ditu Txinan 1.900 hegaldi baino gehiago, gaurko hegaldien % 90, eta atzo Boeing 737-800 hegazkinekin aurreikusitako hegaldi guztiak ez aireratzea erabaki zuten. Beste hainbat enpresak, Shangai Airlines eta China United Airlines konpainiek esaterako, Boeing 737-800 modeloarekin egitekoak ziren hegaldiak bertan behera uztea erabaki dute, oraingoz.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X