Hegazkin istripuak
2020/01/09 - 22:17
AEBk eta Kanadak uste dute Iranek eraitsi zuela Teheranen erori zen hegazkina
Donald Trumpek iradoki du Iranek "nahi gabe" eraitsi zuela hegazkina. Irango Gobernuak ukatu egin du hegazkina misil baten eraitsi izanaren hipotesia.
2020/01/09 - 12:19
Iranen istripua izan zuen Boeing 737 hegazkinak su hartu zuen lurrera erori aurretik
Ukrainako aditu talde batek istripua ikertzeko lanetan hartuko du parte eta biktimak identifikatzen lagunduko du.
2020/01/08 - 10:19
179 pertsona hil dira Teheranen, hegazkin bat lurrera erorita
Boeing 737 motako hegazkina Kievera abiatu da, baina aireratu eta denbora gutxira erori da, Irango Khomeini Imama Nazioarteko Aireportuan, arazo teknikoak direla eta.
2020/01/08 - 10:07
179 pertsona hil dira Teheranen gertatutako hegazkin istripu batean
Istripua izan duen hegazkina Ukraine International Airlines konpainiako Boeing 737 hegazkina da, Teheranetik Kievera zihoana. Aireratu eta handik denbora gutxira erori da hegazkina.
2020/01/02 - 11:33
Taiwango Armadako Estatu Nagusiko burua hil da helikoptero istripu batean
Shen Yi-ming Taiwango Armadako Estatu Nagusiko burua da helikoptero istripuan hil diren zortzi lagunetako bat. Bost pertsona bizirik atera dira.
2019/12/27 - 09:25
Gutxienez 15 pertsona hil dira Kazakhstanen, hegazkin bat lurrera erorita
Gutxienez 15 pertsona hil dira eta beste 66 zauritu Almaty hiriko aireportutik aireratu den bidaiari hegazkin batek istripua izan ostean.
2019/12/05 - 19:57
Gizon bat identifikatu dute Forondara zihoazen hegazkinak laser batekin itsutzeagatik
Pilotuek kontrol-dorreari jakinarazi ostean Forondako pistan lurreratzen ari zirela inguru beretik itsutu dituztela, hainbat aldiz jarri dute martxan segurtasun protokoloa.
2019/10/04 - 12:13
Bost pertsona hil dira Ukrainan Vigotik zihoan abioi batek izandako istripuan
Hegazkinak ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du Lviv Ukrainako hirian. Hiru pertsona zauritu dira.
2019/08/26 - 13:29
Espainiako Aireko Armadaren hegazkin batek istripua izan du Mar Menorren
Ezbeharra 09:38an gertatu da. Pilotua (hegazkinean zihoan bidaia bakarra) hil egin da.
2019/08/25 - 20:40
Zazpi pertsona hil dira hegazkin-istripuan Mallorcan, tartean bi haur
Binissalemdik atera den den hegazkin ultra-arin batek eta San Bonetetik atera den helikoptero batek elkar jo dute Inca herrian. Bi lagun zihoazen batean eta bost bestean.
2019/08/16 - 11:04
Arto zelai batean lur hartu behar izan du hegazkin batek Moskun
233 lagun zihoazen hegazkinean eta denak onik daude. Zhukovski aireportutik aireratu bezain pronto txori talde batekin talka egin zuen hegazkinak.
2019/08/06 - 12:29
19 bidaiari arin zauritu dira Valentzian larrialdizko lureratze baten ondoren
19 pertsona arin zauritu dira, British Airways konpainiako hegazkin batek Valentzian lur hartu ondoren. Hegazkineko motorretako batek su hartu du, Espainiako Gobernuko iturri ofizialek azaldu dutenez.
2019/08/06 - 01:15
19 bidaiari arin zauritu dira Valentzian, hegazkineko motor batek su hartu ondoren
Hiru zauritu ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnastu baitute, eta gainerakoak aireportuan bertan artatu dituzte.
2019/06/20 - 09:26
Hiru errusiar eta ukrainar bat, Malaysian Airlineseko hegazkina eraisteaz akusatuak
MH17 motako hegazkina misil batekin bota zuten, Ukraina ekialdeko Donbass eskualdea zeharkatzen ari zela. 298 pertsona hil ziren.
2019/06/11 - 10:33
Helikoptero bateko pilotua hil da New Yorken, etxe orratz baten aurka talka eginda
Helikoptero pribatu bateko pilotua hil da Manhattanen, 54 solairuko etxe orratz baten gainean ezinbesteko lurreratzea egiten saiatu denean.
2019/05/07 - 09:26
13 pertsona hil dira Mexiko iparraldean, hegazkin pribatu batek izandako istripuan
Las Vegas eta Monterrey arteko bidea egin behar zuen hegazkinaren arrastoak Mexikoko Ocampo udalerrian aurkitu dituzte.
2019/05/07 - 00:32
Moskun istripua izan zuen hegazkinaren barruko irudiak
41 pertsona hil dira Moskuko Sheremetievo nazioarteko aireportuan Sujoi Superjet 100 hegazkin batek su hartu ostean.
2019/05/06 - 14:13
Moskun istripua izan zuen hegazkinaren kaxa beltzak aurkitu dituzte
Ikerketa Batzordeak oraindik ere ez du argi zerk eragin zuen istripua. Hainbat lekukok adierazi dute tximista batek jo zuela hegazkina.
2019/05/06 - 00:32
Gutxienez 13 lagun hil dira Moskuko aireportuan izandako hegazkin-istripuan
Aeroflot konpainiako hegazkina aireratu eta 27 minutura aireportura bueltatu behar izan da barruan 73 pertsona zeramatzala, motorretako bat sutan hasi baita.
2019/05/05 - 22:08
41 pertsona hil dira Moskuko aireportuan hegazkin batek su hartuta
Dirudienez, aireportutik atera berria zen hegazkina, baina arazo baten ondorioz, itzuli eta lur hartzen saiatu da.