Hendaia
2022/06/11 - 17:47
Ipar Euskal Herriko hautagaien soslaiak
Hiru diputatu joango dira Iparraldetik Frantziako Asanblada Nazionalera. Orain arte Macronen aldeko bat eta independiente bat izan dira. EH Baik eta NUPES koalizioak hautagai bat eraman nahi dute, lehen aldiz, Parisera.
2022/06/04 - 18:48
Paueko Auzitegiak atzera bota du Euskal Hirigune Elkargoak pisu turistikoak mugatzeko onartu zuen araudia
Bizitegi turistikoak arautzea onartu zuen Elkargoak martxoan, konpentsazio sistema bat erabiliz. Ekainaren 1ean sartu zen indarrean araudi berria, baina egun gutxi iraun ditu. Euskal Elkargoak helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
2022/06/03 - 00:39
Hendaiako ostalari bat epaituko dute, beloa zeraman emakume bati jatetxean sartzea debekatzeagatik
Erlijioarekin lotutako diskriminazioa leporatuta, bost urteko espetxe-zigorra ezar diezaiokete jatetxeko jabeari.
2022/04/27 - 17:44
Apirilaren 18an Bidasoa ibaira jausitako pertsona migratzaile gazte baten bila ari dira
Duela bederatzi egun muga igarotzeko saiakeran Endarlatsa inguruan ibaira erori zela uste dute. Haren bila ari dira orain Ertzaintza eta Gurutze Gorria.
2022/04/11 - 13:37
Ipar Euskal Herrian ere Macron nagusitu da
Estatuan ez bezala, bigarren postuan Jean-Luc Melenchon geratu da, Marine Le Penen aurretik.
2022/04/10 - 19:45
Frantziako hauteskundeetako parte-hartzea % 65ekoa zen 17:00etan, 2002tik izan den baxuena
Iparraldean, berriz, Pirinio Atlantikoetako parte-hartzea % 72,78koa zen ordu horretan, aurreko hauteskundeetan baino 2 puntu altuagoa.
2022/04/09 - 17:59
Frantziako presidentea hautatzeko kanpainak ez du jarraipen handirik izan Ipar Euskal Herrian
Iparraldeko hautetsi gehienak zentro eskuinekoak dira, baina Etchegaray Elkargoko presidenteak Macronen alde egin du. Ezker abertzaleak ez du kontsignarik eman, baina askok Poutou antikapitalista sustengatzen dute eta haren aldeko kanpainako bideo bat Fermin Muguruzak egin du.
2022/03/22 - 17:46
Uretako garraio publikoa
Garraio publikorik azkar, eroso eta xarmagarrienak dira zerbitzua eskaintzen duten lekuetan. Faktorian bi probatu ditugu
2022/03/16 - 21:03
Bidasoa ibaian desagertu zen gazte senegaldarra bilatzeari utzi diote
Larrialdi zerbitzuetako langileak bost egunez ari ditu dira haren bila. Desagertutako migratzailea 24 urteko senegaldar bat da.
2022/03/15 - 12:32
Bidasoa ibaian desagertutako pertsonaren bila ari da laugarren egunez Gurutze Gorria
Ibaiaren bokalea miatuko dute gaurkoan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina ez du jada bilaketa lanetan parte hartzen.
2022/03/14 - 22:20
Irungo Harrera Sareak "migratzaile denentzat" eskatu ditu korridore humanitarioak
Ehunka pertsona mobilizatu dira Behobiako zubian migratzaileentzako zirkulazio librea aldarrikatzeko eta Frantziako Poliziaren "kontrol arrazistak" salatzeko. Larunbatean Bidasoa ibaian desagertu zen laguna ez dute topatu oraindik.
2022/03/14 - 20:52
Irungo Harrera Sarea Behobiako zubian bildu da 'guztiontzako korridore humanitarioak' eskatzeko
'Harrera duina eta guztiontzako korridore humanitarioak' aldarrikatu dituzte Behobiako zubian.
2022/03/14 - 10:05
Bidasoa ibaian larunbatean desagertutako pertsona bilatzeko lanei ekin diete berriro
Larunbatean, hiru pertsona migratzailek Bidasoa ibaira jauzi egin zuten Lapurdira iritsi nahian: bik lortu zuten. Desagertutako pertsona 24 urteko gizonezko senegaldarra da.
2022/03/14 - 00:22
Bidasoa ibaiko ur biziek Irunen desagertutako migratzailearen bilaketa lanak zaildu dituzte
Ibaiaren "indarrak" eta emari handiak asko zaildu dute urpekarien lana, Jose Antonio Fernandez bilaketa dispositiboaren koordinatzailearen arabera. Igandeko saiakeran huts eginda, astelehenean jarraituko dute bilaketa lanek.
2022/03/13 - 18:47
Korridore seguruak inoiz baino beharrezkoagoak direla esan du Eusko Jaurlaritzak
Desagertutako migratzailearen bila segitzen dute Bidasoa ibaian, eta gertaera horri buruz mintzatu dira Xabier Legarreta Jaurlaritzako Migrazio zuzendaria eta Jon Aranguren Harrera Sareko kidea Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan.
2022/03/13 - 18:45
Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea egingo du astelehenean, Bidasoa ibaian migratzaile bat desagertu ondoren
Erreskate taldea desagertutako gizonaren bila ari da larunbatetik, baina lana zaildu du korronte biziak.
2022/03/13 - 16:29
24 urteko migratzaile senegaldar bat izan daiteke atzo muga zeharkatzean desagerturikoa
Eguna argituta hasi dira berriro ibaian bilatze lanak. 2 pertsonaren dokumentazioa aurkitu dute eta ikerketatik esan dute desagertua 24 urteko migratzaile senegaldarra izan daitekeela. 3 ontzi urpekariekin eta Ertzaintzaren helikoptero bat ari dira bilatze lanetan.
2022/03/13 - 10:48
Erregai litroa 15 zentimo merkatuko da Iparraldean, apirilaren 1etik aurrera
Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, lau hilabete iraungo du hobariak. Neurriaren helburua Ukrainako gerrak eragin duen prezio igoera arintzea da.
2022/03/13 - 10:29
Korridore seguruak inoiz baino beharrezkoagoak direla aldarrikatu dute Jaurlaritzak eta Irungo Harrera Sareak
Desagertutako migratzailearen bila segitzen dute Bidasoa ibaian, eta gertaera horri buruz mintzatu dira Xabier Legarreta Jaurlaritzako Migrazio zuzendaria eta Jon Aranguren Harrera Sareko kidea Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan.
2022/03/13 - 01:07
Eguna argitzean ekingo diete berriro Bidasoa ibaian ustez desagertu den pertsona bilatzeko lanei
Ustez desagertu den pertsona migratzaile baten bila aritu dira erreskate taldeak arratsalde osoan, Santiago zubiaren inguruetan. Bi lagunek Lapurdin sartzea lortu dute eta hirugarren batek lortu ez duen susmoaren aurrean.