Hernani
2020/06/11 - 16:50
San Joan gaueko suak, bertan behera, segurtasuna bermatzeko
Aurtengoa San Joan surik gabeko urtea izango da hiri, herri eta auzo gehien-gehienetan.
2020/06/08 - 23:18
Chillida Leku ekainaren 20an irekiko dute berriro, dantza-ikuskizun batekin
Ekainean, museoa larunbat eta igandeetan egongo da irekita, 10:00etatik 16:00etara, eta uztailean eta abuztuan ostiraletik astelehenera, 10:00etatik 16:00etara ere.
2020/05/13 - 12:46
Gipuzkoak aurreikusitakoa baino % 25 gutxiago jaso du zergen bidez lehen lauhilekoan
Hego Euskal Herriko foru ogasunek zerga bidez bilduko duten dirua % 20 inguru murriztea aurreikusten dute. Gipuzkoan, errenta-aitorpena aurrez aurre egiten hasi dira gaur.
2020/05/01 - 13:05
Gizon bat atxilotu dute Villabonan, emakume bat mehatxupean atxikitzea leporatuta
Hasiera batean, bahitzaileak bere semea zaintzeko kontratatu zuen biktima. Ertzaintzak, astelehenean askatu zuen emakumea, atxilotuarekin batera ibilgailu batean aurkitu zutenean.
2020/04/20 - 11:52
Iritsi dira Etxebarrira maskarak ekoizteko erabiliko diren hiru makinak
Mondragon Assembly kooperatibak ekoitzi ditu makinak, eta Bexen Medical arduratuko da maskarak (hilean 10 milioi unitate inguru) ekoizteaz.
2020/04/18 - 11:00
Iritsi dira Mondragon Taldeak milioika maskara ekoizteko hiru makinak
Ostiral arratsaldean lau makina iritsi dira Madrilera, horietariko hiru Bexen Medical kooperatiba gipuzkoarrak erabiliko ditu. Hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoiztea aurreikusi dute.
2020/04/17 - 16:27
Gaur urtebete da Chillida Lekuk ateak berriro ireki zituela
Bizi dugun egoeran kezkaz begiratzen diote etorkizunari, baina badakite Chillida Leku bereziki erakargarria izan daitekeela bizimodu normala berreskuratzen hasten garenerako.
2020/04/07 - 15:50
Europako CE markarik gabeko maskarak eta txabusinak saltzea baimendu du Espainiak
Bexen Medical kooperatiba bezalako enpresei eragingo die erabakiak. Konpainia horrek, koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko 60 milioi maskara ekoizteko akordioa lortu du.
2020/03/30 - 14:39
Bexen Medical enpresa gipuzkoarrak 10 milioi maskara ekoitziko ditu hilean
Une honetan, Mondragon Assembly, Modragon Korporazioko beste enpresa bat, maskarak ekoizteko lau makina egiten ari da, horietako hiru Bexen Medicalentzat.
2020/03/13 - 18:59
Sagardotegiak itxi dituzte aldi baterako Hernanin, koronabirusaren ondorioz
Txotx denboraldia bertan behera uztea erabaki dute hamabost egunez ostalariekin eta sagardogileekin egindako bileran.
2020/03/11 - 15:31
Inoiz izan duten erreskate zailenetakoa izan zen Hernanikoa Ertzaintzako kideentzat
Autoa Urumeatik atera zuen ertzain taldearen arduradunarekin eta onik atera ziren bi gizonei lagundu zien ertzainarekin hitz egin dugu.
2020/03/11 - 13:51
Gizon bat atxilotu dute Hernanin, bi emakumeri sexu-abusuak egitea egotzita
Udalerriko errugbi taldeko jokalaria da, baina Hernani Club Rugby Elkarteak "hurrengo kirol ekitaldietatik kanpo uztea erabaki du, kautelazko neurri gisa".
2020/03/09 - 22:08
Hernaniko Udalak istripua gertatu zen errepidea hobetzeko neurriak aztertuko ditu
Hernanin, dolu eguna izan da igande goizaldean autoa ibaira erorita hil ziren hiru pertsonengatik. Udalak istripua gertatu zen bideko segurtasuna hobetzeko neurriak aztertuko ditu.
2020/03/09 - 09:44
Hiru desagertuen gorpuak erreskatatu dituzte Hernanin
Garabi handi baten laguntzarekin atera dute autoa 21:00ak aldera. Erreskate taldeek hiru desagertuen gorpuak aurkitu dituzte barruan.
2020/03/08 - 21:10
Berreskuratu dituzte Urumean hildako hiru pertsonen gorpuak
Bost pertsona zihoazen ibilgailuan; bi onik atera dira eta beste hirurak desagerturik zeuden. Azken horiek auto barruan topatu dituzte.
2020/03/08 - 13:10
Hernaniko bi gizonen eta Gasteizko emakume baten bila ari dira Urumea ibaian
40 urte ingurukoak dira hiru desagertuak. Auto bat ibaira erori da, bost pertsonekin. Horietako bi onik daude.
2020/02/24 - 10:02
Sute batek Hernaniko baratze gune bateko txabola batzuk erre ditu
Sutea Hernaniko Akarregi industrialdeko baratze gune batean piztu da. Suhiltzaileek dagoeneko lortu dute sutea itzaltzea (Irudiak: @InfoGip).
2020/02/12 - 21:26
Bilkurak Gipuzkoako hainbat herritan, Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa salatzeko
Gaur iluntzean hainbat elkarretaratze egin dira, besteak beste, Andoain, Hernani, Irura, Lasarte-Oria, Oiartzun, Urnieta, Usurbil edota Donostian ere.
2020/02/09 - 11:56
Gizon bat atxilotu dute Hernanin, hiru emakumeri sexu abusuak egitea egotzita
Hernaniko Alde Zaharreko taberna batean izan da erasoa, 01:00ak inguruan.
2020/02/03 - 15:11
Sei urteko zigorra ezarri diote gizon bati Hernanin alabaz abusatzeagatik
40 urteko auzipetua biktimarekin eta haren amarekin bizi zen, eta, aldi horretan, ama lanera joaten zenean, harekin "harreman fisiko sexualak" izaten zituen.