Sagardotegiak itxi dituzte aldi baterako Hernanin, koronabirusaren ondorioz
Koronabirusaren hedapenaren ondorioz, Gipuzkoako sagardogileek txotx denboraldia aldi baterako etetea erabaki dute, gaurtik hasita hamabost egunez, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi duenez.
Hernaniko sagardogileek sagardotegiak ixtea erabaki dute gaur goizean egindako bilera batean, Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak jakinarazi duenez, eta erabaki bera hartu dute Astigarraga eta Urnietako alkateek ere sagardogileekin eta ostalariekin arratsaldean izandako bileran.
Alkatearen arabera, gaitzaren ondorioak kudeatzeko koordinazio talde bat osatu du Hernaniko Udalak. Azken orduetan bezero askok bertan behera utzi dituzte astebururako erreserbak, eta besteei deika ari dira, erabakiaren berri emateko.
Bestalde, ostalarien elkarteak ere establezimenduak ixtearen alde agertu dira, prebentzio neurri gisa.