Hernani
2023/12/24 - 17:40
Langile Ikastolako ikasleek jangela duina eskatu diete opari aurten Olentzerori eta Mari Domingiri
Ez jostailurik eta ez mugikorrik, kalitatezko elikadura osasungarria eta jangela zerbitzu duin bat eskatzeko baizik atera dira kalera beste behin Ikastolako familiak. Haserre eta kezkatuta daude egoerarekin, oso maiz dituztelako arazoak janariaren kalitatearekin.
2023/12/11 - 23:37
Bi gizon atxilotu dituzte Hernanin, sumisio kimikoaren bidez hirugarren bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gertakariak azaroan jazo ziren, Gipuzkoako udalerriko etxebizitza batean. Atxilotuek biktimari hainbat substantzia eman zizkioten, ustez. Abenduaren 1ean biktimak salaketa aurkeztu zuen. Joan den larunbatean atxilotu zituzten ustezko egileak, eta astelehen honetan epailearen esku utzi dituzte.
2023/12/01 - 17:51
Ertzaintza Galarretako (Hernani) harrapaketaren lekukoak bilatzen ari da
Auto batek bi emakume harrapatu zituen asteazken goizean, eta bat, 93 urtekoa, hil egin zen.
2023/11/29 - 19:31
93 urteko emakume bat hil da eta beste bat zauritu Hernanin, auto batek harrapatuta
10:30 inguruan izan da istripua GI-3401 errepidean. Auto batek bi emakume harrapatu ditu, eta biak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Han hil da horietako bat.
2023/11/29 - 14:19
Greba feminista orokorreko manifestazio eta mobilizazioak: non eta noiz
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.
2023/11/13 - 11:19
Hernaniko Langile ikastolako haur gehienek etxetik eraman dute gaur bazkaria
Gurasoek Serunion enpresari eskatu diote gaur jantokian janaririk ez zerbitzatzeko. Ostiralean, zomorroak aurkitu zituzten hainbat babarrun eta arrain plateretan. Kontratua eten eta cateringa aldatzea eskatzen dute Langile ikastolako gurasoek.
2023/11/12 - 19:05
Hernaniko Langile Ikastolako guraso eta haurrek planto, jangelako elikagaien kalitate txarra salatzeko
Makroenpresen eredua "inposatua" dela diote, eta beraiek nahi dutela aukeratu euren seme-alaben elikadura eredua, kalitatezkoa eta osasungarria. Serunion enpresarekin duten kontratua bertan behera uzteko eskatu dute, eta horren jatekorik ez dutela jango azpimarratu.
2023/10/02 - 20:36
Bi langile zauritu dira, horietako bat larri, Hernaniko Zicuñaga paper-fabrikan izandako lan-istripuan
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, joan den ostiralean izan zen ezbeharra, bi langileak mantenu lanetan ari zirela. Antza, makina batean harrapatuta geratu ziren.
2023/08/24 - 17:11
Eguzkik euskal ibaien "muturreko" egoera salatu du, "Urumea ibaian ehunka arrain hilda" aurkitu ostean
Ibaien ur eskasiak eta tenperatura altuek arriskuan jartzen dute arrain-fauna, eta, horregatik, talde ekologistak uste du hori izan daitekeela hainbeste arrain hil agertzearen arrazoia.
2023/08/12 - 13:21
Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Hernanin
Irabazlearen gordekina Elkano tabernan saldu zuten, Gipuzkoako udalerriko Latsunbe Auzoa kalean.
2023/08/08 - 23:18
Polemika piztu du Hernaniko Sortuk ETAko lau kideri egindako omenaldiak
Lehendakariak gogor gaitzetsi du omenaldia. Sare sozialen bitartez zabaldutako mezu batean Iñigo Urkulluk dio bizikidetzaren aurkakoa dela kotxean bonba zeramaten pertsona batzuk omentzea…eta azpimarratzen du zenbaitzuk oraindik ibilbide etiko luzea dutela egiteko.
2023/08/08 - 22:55
Urkulluk gaitzesgarritzat jo du Sortuk ETAko kide bati omenaldia egin izana
Ekain Ruiz ETAko kidea garraiatzen ari zen lehergailuak eztanda eginda hil zen duela 23 urte, eta haren aldeko mezua txiokatu du Sortuk.
2023/07/31 - 14:54
Lasarte, Pasaia, Hernani, Andoain eta Arrasate "tentsio handiko eremu" izendatzea aztertzen ari dira
Kaleratzeak STOP plataformak jakitera eman duenez, Gipuzkoako bost herriotako udaletan datozen hilabeteotan mozioak aurkeztuko dira, toki horiek "tentsio handiko eremu" izenda daitezen.
2023/07/06 - 22:26
Kezka eta haserrea euskara hutsean aritzen diren udaletan
Euskara hutsean aritzen diren udalean kezkatuta daude Konstituzionalaren ebazpenak euren jardunean izango duen eraginarekin. Herri horietan ez direla inoren eskubide linguistikoak urratzen azpimarratu dute Alkizako eta Hernaniko alkateek.
2023/06/12 - 10:13
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte berriro Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
2023/06/12 - 09:52
Emergentzia kimikoak. Noiz sortu daitezke? Nola jokatu?
Emergentzia kimiko bat gertatuko balitz, sirena berezi bat entzungo litzateke hainbat herritan. Egunotan simulazioak egiten ari dira herritarrek soinua ezagutu eta nola jokatu beharko luketen jakin dezaten.
2023/06/09 - 09:15
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte gaur Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
2023/06/07 - 14:44
Tentsio handia izan da Hernanin emakume baten etxegabetzean
Dozenaka lagun bildu dira goizean goizetik Hernaniko Elkano kalean etxegabetze bat geldiarazteko asmoz. Tentsio handiko uneak bizi izan dira. Azkenean, etxegabetzea gauzatu dute.
2023/05/24 - 14:11
Bera, Lesaka eta Arano hondamendi eremu izendatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak
Gipuzkoako Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernani eta Urnietako udalek ere eskatuko diote Espainiako Gobernuari kaltetutako ingurua hondamendi eremu izendatzea.
2023/05/23 - 16:34
Phyllida Barlow artistaren erakusketa ikusgai Chillida Lekun
Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944 - 2023) artista garaikidearen erakusketa hartuko du bihartik urriaren 22ra arte. Artista britainiarrak museoa bisitatu zuen joan den udazkenean erakusketan lan egiteko.