Albiste izango dira: Abisu horia haizeagatik, Jenni Hermosoren deklarazioa eta dozenaka hildako Janponian
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Abisu horia haizeagatik: Araban eta Bizkaian abisu horia indarrean dago, haize bolada bortitzengatik. Goizeko lehen orduan, 112 km/h-ko haize kolpeak neurtu dituzte Matxitxakon eta 105,5 km/h-koak Zugaztietan.
-Jenni Hermosok epailearen aurrean deklaratuko du: Auzitegi Nazionalean Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiaren aurkako auzian, Jennifer Hermoso futbolariak epailearen aurrean deklaratuko du astearte honetan, 10:00etan.
-Dozenaka hildako Japonian: Herrialdean alerta aktibatu zuten atzo tsunami arriskuagatik, 7,6 indarreko lurrikara izan ostean. 30 dira jada dardararen ondorioz hildakoak, eta gaur kalteak zenbatzeko eguna dute.