Hezkuntza legea
2022/03/16 - 12:11
Iñigo Urkullu: ''Elkarrizketarako eta ekarpenak egiteko unea da''
Legebiltzarraren helburua Hezkuntza Hitzarmena sustatzeko adostasunik zabalena lortzea dela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutura egindako bisitan.
2022/03/16 - 11:58
Lehendakariak uste du ez dela grebarako unea, Hezkuntza hitzarmenerako dokumentua negoziatzeko momentua baizik
"Orain arte egindako lan guztiak akordio zabal bat lortzeko balio izatea espero dugu, Hezkuntzaren etorkizunerako nahi ditugun zuzentasuna eta bikaintasuna ardatz", nabarmendu du.
2022/03/15 - 14:51
Ikastetxeetako zuzendari eta familia elkarteek euskal hezkuntzaren etorkizunari buruzko eztabaida eskatu dute
HEIZE eta EHIGE elkarteen ustez, eztabaida sozial sakon eta luze baten emaitza izan behar da Hezkuntza Legea. Horregatik, datozen hilabeteetan horretara bideratutako prozesu bat jarriko dute martxan.
2022/03/15 - 13:48
Jokin Bildarratz: ''Harrigarria da greba deitzea ezagutzen ez dugun testu baten aurrean''
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua harrituta agertu da Hezkuntzan martxoaren 25erako deitutako grebarekin. "Elkarrizketaren eta ulermenaren aurkako greba bat deitzea ulergatiza da", adierazi du sailburuak.
2022/03/15 - 13:36
Jokin Bildarratz: "Testua ezagutu gabe greba deitzea harrigarria da"
Hezkuntza sindikatuek martxoaren 25erako deitutako grebaren inguruko lehen balorazioa egin du Jokin Bildarratz sailburuak.
2022/03/15 - 12:19
Sindikatuek greba eguna deitu dute Hezkuntzan martxoaren 25erako
Hezkuntza Legearen zirriborroarekin bat ez datozela aldarrikatzeko, mobilizazioak ere egingo dituzte hilaren 18an eta 28a, "Publikoa, euskalduna eta propioa" leloa lagun.
2022/03/13 - 14:52
Anduezak EH Bilduri ohartarazi dio ez dutela 'euren' hezkuntza erreforma egingo
PSE-EEko idazkari nagusiak koalizioari gogorarazi dio "gehiengoa beste batzuona" dela. Nabarmendu duenez, eredu hirueledunean "euskarak nagusi izaten jarraitzen du" baina azaldu du ez dutela nahi "elementu bereizgarri gisa erabiltzerik hura".
2022/03/11 - 12:50
Gorrotxategi hezkuntza hitzarmenaz: "Eusko Jaurlaritza mugiarazten ari gara"
Gobernuarekin "dokumentu zehatzetan" oinarritutako "elkarrizketa zintzoa" duela azaldu du Elkarrekin Podemos-IUk eta eurentzan ezinbesteko baldintza direnak azpimarratu dituzte, eskola publiko inklusiboa eta segregaziorik gabekoa. Horiek aintzatestea lortuz gero, gertuago legoke akordioa.
2022/03/07 - 13:46
Pello Otxandiano: "Herri akordio bat osatzen saiatu behar gara, euskal hezkuntzaren oinarriak ezartzeko"
EH Bilduk 46 zuzenketa aurkeztu dizkio Hezkuntza Legearen zirriborroari. Koalizio abertzalearen ustez, beharrezkoa da legearen garapen programatikoa, segregazioaren aurkako ituna eta eskola planifikazioarekin lotutako konpromiso zehatz bat.
2022/03/07 - 12:44
Legebiltzarreko taldeek martxoaren 18ra arte izango dute hezkuntza legearen nondik norakoak negoziatzeko
Zirriborroari aurkeztutako zuzenketak orduan bozkatuko dituzte taldeek, eta bertatik aterako da irizpena. Behin betiko testua martxoaren 28an da onartzekoa Batzordean, eta apirilaren 7an, osoko bilkuran. Elkarrekin Podemos-IUk "aldez aurretik akordioa lortzeko borondate falta" deitoratu du.
2022/03/07 - 10:23
Gorrotxategi: "Elkarrekin Podemos-IU hezkuntza akordioan egonda, segregazioaren kontrako ituna gauzatuko da"
Ezkerreko koalizioaren bozeramailea oso kritiko azaldu da Legebiltzarreko lantaldean aurkeztutako zirriborroarekin, "testu deklaratibo hutsa" dela uste du eta. "Akordiorako bidea ez da hasi", ohartarazi du.
2022/03/07 - 10:17
Gorrotxategi: ''Nahiko nuke akordioan egon. Eskola publikoaren eta segregazioaren kontrako bermea litzateke''
Elkarrekin Podemos-IU taldeak Legebiltzarrean duen bozeramaileak dio asmo on eta printzipio deklaratiboez gain, neurri zehatzak jaso beharko dituela hezkuntza akordioak. Herri hitzarmena izango bada, eragile guztiekin adostasuna bilatzeko deia egin die gobernukideei.
2022/03/04 - 14:41
PSE-EE: ''Eleaniztasunaren aldeko apustua egiten dugu''
Jose Antonio Pastor pozik agertu da EAJrekin lortutako akordioarekin. Akordioaren arabera, bi hizkuntza ofizialak eta hirugarren bat, ikasteko irakas-hizkuntzatzat hartuko dira, euskararen lehentasunari kalterik egin gabe.
2022/03/04 - 14:11
EH Bildu: ''Hezkuntza hitzarmenak akordio politiko bat izan behar du''
EH Bilduk 46 zuzenketa aurkeztu dizkio Hezkuntza Lege berriaren zirriborroari. Zuzenketa hauek "Legebiltzarreko lau indar politiko nagusien arteko akordioa erraztu" dezaketela uste du koalizioa abertzaleak.
2022/03/04 - 13:56
EAJ: 'Euskal eskola publikoa euskal hezkuntza sistemaren funtsezko elementua izaten jarraitzen du''
Leixuri Arrizabalaga (EAJ) pozik agertu da PSE-EErekin lortutako akordioarekin, eta adierazi du akordio horrekin etorkizuneko Hezkuntza Legearen "oinarriak hobetu" direla.
2022/03/04 - 13:48
Hezkuntza akordiorako alegazioak aurkeztu dituzte alderdiek, eta negoziatzeko prest agertu dira
EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztu dituzte alegazioak. EH Bilduk Hezkuntza planifikazioaren berrantolaketan eskola publikoa ardatz izatea nahi du, eta Elkarrekin Podemosek negoziatzen den testua "programatikoa" izatea eskatu die beste alderdiei.
2022/03/04 - 13:33
Vox: 'Gaztelania irakas-hizkuntza izaten jarraitzea bermatu behar dugu''
Amaia Martinezek adierazi du ez dutela nahi "gaztelania atzerriko hizkuntza bat gehiago bihurtzea". Voxen helburua familiek beren seme-alabak zein hizkuntzatan hezi nahi dituzten aukeratzeko askatasuna izatea da.
2022/03/04 - 13:17
Elkarrekin Podemos-IUk ez du 'marra gorririk' jartzen, 'herri itun' bat lortzeko asmoa duelako
"Alderdien arteko elkarguneak ahalik eta gehien zabaldu nahi ditugu eta hori lortzeko ahal dugun guztia egingo dugu", adierazi du Miren Gorrotxategik.
2022/03/04 - 09:53
Gaur amaituko da Hezkuntza lege berriaren zirriborroari zuzenketak aurkezteko epea
EAJ eta PSE-EE ados jarri dira eta testu bateratua erregistratuko dute Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk ere gaur aurkeztuko ditu bere ekarpenak. Elkarrekin Podemos-IUk titulartasun publikoa ziurtatzeko hutsuneak hauteman ditu. PP+Cs-ek, bere aldetik, 30 proposamen egingo ditu,
2022/03/02 - 13:38
Steilas: "Aurkeztutako hezkuntza dokumentuak zehaztasun falta handia dauka, ezin dugu abiapuntutzat hartu"
"Badirudi asmo kontrajarriak ditugula, gure helburua Euskal Eskola Publikoa erdigunean kokatzea baita", esan du sindikatuak.