Hezkuntza legea
2022/02/11 - 10:46
Tellitu: "Ez da argi geratu hizkuntza-eredu berriak indarrean dagoen sistemarekiko izango duen aldea"
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak begi onez ikusi ditu, orokorrean, Legebiltzarrean aurkeztutako Hezkuntza itunerako oinarriak, baina faltan bota du ikastetxeek bete beharko dituzten baldintzak zehaztea, baita euskara ardatz izango duen sistemaren ezaugarruak ere.
2022/02/10 - 15:34
Eskola publikoaren zentroan jarri beharrean, egungo sistema duala betikotzen dela salatu du EHIGEk
Hezkuntza eragileak hausnarketa prozesuetan murgilduta daude Hezkuntza Legearen aurreneko zirriborroa ezagutu zenetik. Hamar egun dauzkatela testuari ekarpenak egiteko. Ikastolen Elkarteak eta Kristau Eskolak ez du momentuz balorazio publikorik egin.
2022/02/10 - 11:10
Otxandiano: "EH Bilduk ahal duen guztia egingo du Elkarrekin Podemos ere Hezkuntza itunean egon dadin"
Pello Otxandianok (EH Bildu) nabarmendu du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean aurkeztutako oinarrietan euskara sistemaren "ardatza" izateko "jauzia" egiten dela.
2022/02/09 - 15:27
Hezkuntza legearen inguruko adostasuna azpimarratu du Bildarratzek eta akordioa zabaltzea jarri du helburu
Alderdiak erakusten ari diren jarrera positiboa goraipatu du Jokin Bildarratzek eta gainera, 100 eragile baino gehiagorekin izan dituen bileretan jasotako ekarpenak ere azpimarratu ditu. Datozen asteetan entzute prozesu horrekin jarraitzeko asmoa du Bildarratzek akordioa are zabalagoa izan dadin.
2022/02/09 - 15:11
Iñigo Urkulluk ez du baztertzen alderdi gehiago atxikitzea hezkuntza lege berriaren dokumentuari
Atzo ezagutu genuen etorkizuneko hezkuntza lege berriaren lehen dokumentu hori hilabete luzeetako lana dela esan du Urkullu lehendakariak.
2022/02/09 - 10:57
EHIGE: "Sistema duala betikotu egiten du Hezkuntza proposamen berri honek"
Lurdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Eskola Publikoko gurasoen elkarteko koordinatzaileak Hezkuntzako euskal lege berriaren oinarri izango denaren lehen zirriborroaren balorazioa egin du.
2022/02/09 - 10:28
Atutxa: ''Hezkuntza sistema orokor honetan garrantzitsua da eskola bakoitzak izango duen askatasuna''
Hezkuntzako euskal lege berriaren oinarri izango denaren lehen zirriborroa Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza lantaldean aurkeztu berritan, Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak adostasun zabala izango dela aurreikusten du eta garrantzi handia aitortu dio horri.
2022/02/09 - 09:57
Itxaso Atutxak garrantzi handia ematen dio hezkuntza itunaren inguruan gehiengo zabala egoteari
EAJ, PSE-EE eta EH Bildu Hezkuntza Legean akordioa lortzeko prest agertu ostean, Elkarrekin Podemos batzeko aukera ikusten du EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.
2022/02/09 - 00:38
"Hezkuntza Lege berriaren zirriborroari zehaztapenak falta zaizkio"
Gonzalo Larruzea Didaktika eta Eskola Antolakuntzako doktorea eta Iñigo Salaberria Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioko presidenteak bat datoz eta uste dute Hezkuntza Lege berriaren zirriborroa "orokorregia" dela eta "zehaztapenak falta" zaizkiola.
2022/02/08 - 21:44
Euskal Hezkuntza legearen oinarriak
Euskara izango da eredu horren ardatza, gaztelera ere presente egongo da ereduaren egituran, eta gutxienez atzerriko hizkuntza bat. Halaber, Jaurlaritzak derrigorrezko hezkuntza doakoa izatea bermatu nahi du eta eskolaratze kuotak kenduko lituzke.
2022/02/08 - 13:52
Amaia Martinez (Vox): ''Lege honen helburu bakarra gizartearen euskalduntzea da''
Amaia Martinezek adierazi duenez, zirriborroaren "irakurketa azkar" baten ondoren, baieztatu egiten da EAJren eta EH Bilduren artean hizkuntza eredu bakarra ezartzeko itun bat dagoela, gaztelania bigarren mailara baztertzen duena.
2022/02/08 - 13:33
Jose Manuel Gil (PP+Cs): ''Hezkuntza lege batek euskal gizartearen aniztasuna islatu behar ditu''
Jose Manuel Gil legebiltzarkideak adierazi duenez, "hezkuntza lege batek ahalik eta adostasun handiena behar du". "Adostasun hori ez da gehiengo nazionalistarena bakarrik", gaineratu du.
2022/02/08 - 13:17
Hezkuntza akordio berrirako oinarriak "ekitatea eta bikaintasunerantz"
Eusko Legebiltzarreko batzordean aurkeztutako dokumentuak sektorearen ekarpenak jasotzen ditu, eta Hezkuntza Lege berrirako abiapuntua izango da.
2022/02/08 - 13:00
EAJ, PSE-EE eta EH Bildu Hezkuntza Legean akordioa lortzeko prest
Elkarrekin Podemosek saiatuko dela esan du, eta PP+Cs eta Voxek hasierako dokumentua kritikatu dute. Alderdi politikoek eta gizarte-eragileek bi aste dituzte orain hezkuntzaren legearen oinarriak jasotzen dituen lehen zirriborroari proposamenak aurkezteko.
2022/02/08 - 12:55
Elkarrekin Podemos-IU: ''Jarri diren denborak eta prozedurak ez dira egokiak''
Miren Gorrotxategik eta Iñigo Martinezek adierazi dutenez, hezkuntzan ituna lortzeko eragile guztiek parte hartu behar dute "modu lasaiean". Horrexegatik ezezko botoa eman diote gaur aurkeztutako proposamenari.
2022/02/08 - 12:44
Ikoitz Arrese (EH Bildu): ''Akordio esparru baterako zirriborro egokia da''
Hezkuntza batzordearen gaurko bileran aurkeztu dute etorkizuneko hezkuntza legearen zirriborroa eta EH Bilduren esanetan, ponentziatik igaro diren eragileek eta adituek planteatutako elementu nagusiak islatzen dira zirriborro horretan.
2022/02/08 - 11:51
Pastor (PSE-EE): ''Denok eman beharko dugu zerbait denona izango den Hezkuntza Lege baten alde''
Jose Antonio Pastorrek hitzarmen zabal baten alde egin du Hezkuntza Legea berritzerako orduan.
2022/02/08 - 11:48
Arrizabalaga (EAJ): ''Hezkuntza Legerako akordioak denok maximalismoetatik ihes egitea eskatzen du''
Leixuri Arrizabalagak esan duenez, EAJk nahiko luke Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza sailari bidaliko dion oinarrien dokumentuan alderdi guztiena izatea, akordioa lortzeko bidean.
2022/02/08 - 09:12
Hezkuntza lege berrirako oinarriak jasoko dituen lehen zirriborroa aurkeztuko dute gaur Legebiltzarrean
Azken hilabeteetan hezkuntza alorreko aditu eta eragileekin egindako bileretan jasotako ekarpenekin osatu dute lehen testua. Orain, alderdi politikoen ekarpenak jasoko dituzte.
2022/02/03 - 17:59
Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak adierazi du ez duela onartuko itunpeko ikastetxeekin parekatzea
"Euskal Eskola Publikoaz Harro" plataformak eskola publikoaren aldeko lege bat aldarrikatu du, "denona delako". Halaber, ikastetxe pribatuek "diskriminazioa eta segregazioa" eragiten dutela kritikatu du.