Itxaso Atutxak garrantzi handia ematen dio hezkuntza itunaren inguruan gehiengo zabala egoteari
Hezkuntzako euskal lege berriaren oinarri izango denaren lehen zirriborroa Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza lantaldean aurkeztu berritan, EAJ, PSE-EE eta EH Bildu akordioa lortzeko prest agertu dira azken orduotan. Gai horren inguruan adostasun zabala izango dela aurreikusten du Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak eta garrantzi handia aitortu dio horri. "Gehiengo zabala dago hezkuntza itunaren inguruan", azpimarratu du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan. Balizko gehiengo hori oraindik ere zabalagoa izan daitekeela uste du, posible ikusten baitu Elkarrekin Podemos ere batzea.
Itunpeko ikastetxeen doakotasuna da mahai gainean dagoen auzietako bat. Itxaso Atutxaren ustez, diru publikoa jasotzen duten heinean doakoak izan behar dira. Horri lotuta gaineratu duenez, doakotasunak ez lieke kezka handirik sortu behar itunpeko hezkuntza zentroei eta Kristau Eskolak eta Ikastolen Elkarteak ulertuko dutela espero du.
Tokian tokiko administrazioei, batez ere, udalei, protagonismo handiagoa aitortzen zaie atzo aurkeztutako zirriborro horretan. "Ardura jartzen duzunean baliabideak jarri behar dira, ez da beti dirua", adierazi du. Atutxaren esanetan, EAEko udalei baliabide ekonomikoak baino kudeaketa baliabideak eman behar zaizkie.
"Hezkuntza sistema orokor honetan garrantzitsua da eskola bakoitzak izango duen askatasuna", nabarmendu du Atutxak. Halaber, zentro bakoitzeko zuzendaritzaren balioa eta autonomia indartu egingo direlakoan dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek astearte honetarako
Diputatuen Kongresuak asteazkenean eztabaidatuko du Espainiako presidentea migrazio krisiari buruzko agerraldia egin behar duen ala ez eta 10 ministro deitzen dituenetz.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.