Hezkuntza
2025/03/28 - 13:57
Ratioak jaistea ezinbestekoa da hezkuntzako gatazkan akordioa lortzeko, ELAren arabera
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren iritziz, ratioak jaistea ezinbesteko baldintza da EAEko hezkuntza ez unibertsitarioan akordioa lortzeko.
2025/03/28 - 13:06
Akordio bat lortzeko aukera gertu egon daitekeela uste du Pedrosak
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren esanetan, "benetan lehentasunak partekatzen baditugu, astelehenean greba bertan behera uzteko, mahaira itzultzeko eta hitz egiten jarraitzeko aukera izango da".
2025/03/28 - 10:58
Santanderko institutu bateko lau ikaslek garuneko paralisia duen ikaskide bat jo, iraindu eta umiliatu dute
Kantabriako Hezkuntza Kontseilaritzak eskola-jazarpenari aurre egiteko protokoloa aktibatu du eta espedientea zabaldu die lau erasotzaileei.
2025/03/27 - 22:38
Atunontziak belaunaldi erreleboa bila joan dira Madrilgo Hezkuntza Azokara
Arrantza-sektoreari belaunaldien arteko erreleboa falta zaio. Gazteek ez dute lehentasunezko aukera gisa ikusten, eta horrek atun-enpresak lehen aldiz enplegu-azoka batera joatera eraman ditu.
2025/03/27 - 19:41
Greba Hezkuntzan: Sindikatuek % 75ko jarraipena izan dutela diote, Gobernuak % 45ekoa
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek greban jarraitzeko "indarra" agertu dute. Nabarmendu dute Eusko Jaurlaritza "grebek" mugiarazten dutela eta "benetako negoziazioa" eskatu diote Hezkuntza Sailari.
2025/03/27 - 14:50
Manifestazio jendetsua Donostian, Hezkuntzako hirugarren greba egunean
Gaur Donostia aukeratu dute sindikatuek manifestazio nagusia egiteko, eta ehunka irakaslek hartu dituzte kaleak. Hezkuntza Sailak bihar eta astelehena artean mugimendurik egingo ez balu, datorren astean bi greba egun gehiago egingo dituzte.
2025/03/26 - 15:09
Hezkuntzako sindikatuen arabera, grebak % 75eko jarraipena izan du, eta negoziatzea eskatu diote Jaurlaritzari
Hezkuntza Sailaren arabera, lanuztearen jarraipena % 45ekoa izan da. Elkarrizketarako prestasuna agertu du Eusko Jaurlaritzak, baina eztabaida "benetan garrantzitsua den" horretara bideratzea eskatu du. Oraingoz ez da aurreikusi Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko bilerarik.
2025/03/26 - 14:22
''Itxurakeriaz eta eszenifikazioaz harago, benetako negoziazioa'' galdegin diote sindikatuek Jaurlaritzari
Horren harira, azpimarratu dute Hezkuntza Sailak "badakiela" zein eduki jarri behar dituen mahai gainean gatazka konpontzeko. Ohartarazi dute, halaber, halakorik egin ezean, "kaleak betetzen" jarraituko dutela.
2025/03/26 - 08:53
Albiste izango dira: Sanchez, defentsa gastua igotzeaz, Batasunaren Prestaketa Estrategia eta greba hezkuntzan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/25 - 15:01
Irakasleen % 75ek egin dute greba, Hezkuntzako sindikatuen arabera; % 46k, Jaurlaritzaren esanetan
Sailari "benetako negoziazioa" eskatu diote sindikatuek, bart akordioa lortzeko bilera luzeak porrot egin ostean. Hezkuntza Sailak nabarmendu duenez, bestalde, "elkarrizketarako prestasuna bere horretan" du, baina eztabaida "benetan garrantzitsua den" horretara bideratzea eskatu du.
2025/03/25 - 13:49
Hezkuntzako sindikatuek manifestazioa egin dute Bilbon, ''benetako negoziazioa'' eskatzeko
EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko irakasleen % 75ek egin dute bat Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek gaurko deitutako grebarekin, deitzaileek eurek emandako datuen arabera.
2025/03/25 - 10:35
Zeintzuk dira Hezkuntzako gatazkan Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko desadostasunak?
Hezkuntza Sailak akordiorako proposamenaren dokumentua kaleratu zuen atzo, bileraren aurretik. Negoziazio luzeen ostean, sindikatuek ez dute onartu, baina ez ez dute puntuz puntu erantzuteko astirik izan. Diotenez, proposatutakoa euren aldarrikapenetatik urrun dago.
2025/03/25 - 09:36
Albiste izango dira: Hezkuntzako greba, Andoni Ortuzarren azken elkarrizketa eta AEB - Errusia bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/24 - 19:26
Hezkuntza Saila eta sindikatuak irakasleen greba geldituko lukeen akordio bat negoziatzen ari dira
Negoziazioak etengabeak izan dira arratsaldean Lakuan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko sindikatuekin akordio batera iristeko saiakeran. 23:00etan bi aldeek bilduta jarraitzen zuten.
2025/03/24 - 12:43
Lehen Hezkuntzak 10.000 ikasle galdu ditu bost urtean Euskadin, jaiotza-tasak behera egin duelako
Aitzitik, 0-1 urteko geletan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan matrikulazioak igo egin ziren 2023/24 ikasturtean.
2025/03/24 - 09:02
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazioak, abisu horia euriagatik eta Ukrainako bake elkarrizketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/21 - 20:48
Gorenak baliogabetu egin du Atzerriko tituluen homologazioa EAEra eskualdatzea
Gorenaren arabera, "366/2024 Errege Dekretuaren eta bertan jasotako akordioaren arabera, ezin zaizkie eginkizunak eta zerbitzuak autonomia-erkidegoei eskualdatu". Eusko Jaurlaritza Konstituzio Auzitegira jotzea aztertzen ari da.
2025/03/21 - 15:02
Euskara ''oztopoa'' da Euskadira talentua erakartzeko, Kutxabankeko presidentearen arabera
Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak ingelesezko hezkuntza gehiago eskatu du atzerriko talentua erakartzeko.
2025/03/21 - 15:00
Irakaskuntza publikoko sukalde eta garbiketako langileen greba bertan behera utzi dute
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren ustez, akordioa "oso albiste ona da", eta irakasleen sindikatuekin negoziatzen jarraitzen dutela adierazi du, datorren astetik aurrera bost greba-egunei eutsiko dien bakarra baita.
2025/03/21 - 14:41
Hezkuntza Sailaren ustez, ''oso albiste ona'' da sukaldaritzako eta garbiketako hitzarmena sinatu izana
Akordioak sindikatuen ahobatezko babesa duela azpimarratu du Begoña Pedrosak. Kolektiboa profesionalizatzea, funtzio eta ardura berriak gehitzea (arduradun digitalaren figura, esaterako) eta administrazio publikoarekin soldatak parekatzea jasotzen ditu hitzarmenak.