Zeintzuk dira Hezkuntzako gatazkan Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko desadostasunak?
Negoziazio luze bezain antzuen ondotik, gaur, bihar eta etzi, eta datorren asteko astearte eta asteazkenerako greba deitu dute EAEko unibertsitatez besteko hezkuntza publikoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuak luze egon dira bilduta, baina ez dute akordiorik lortu. Zeintzuk dira, bada, desadostasunen iturri nagusiak? Hona, alde batek zein besteak emandako gakoak:
Hezkuntza Sailaren proposamena, xehe
Bi aldeen bilera luzearen aurretik, Begoña Pedrosak zuzentzen duen Sailak sindikatuei aurreakordiorako egindako proposamenaren berri eman zuen. Bederatzi puntuko dokumentuak, besteak beste, irakaskuntza orduak murrizteko, baliabideak handitzeko, zama burokratikoa murrizteko eta langile interinoen lan-baldintzak hobetzeko neurriak jasotzen zituen. Honako hauek dira proposamenaren puntu nagusiak:
- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan irakastorduak 22 ordura murriztea datorren ikasturtean, eta 21era, hurrengokoan. Irakaskuntza ertainetan, 17 orduko gehieneko muga.
- Datorren ikasturterako (2025-2026) baliabideak handitzea (aholkularien figurak indartuta, ongizate emozionalerako koordinatzaileari orduak gehituta eta ikasle etorri berrientzako hizkuntza programak indartuta).
- Erretiroa hartzear dauden (60 urte baino gehiago) irakasleentzako irakastorduen herena murrizteko aukera, mugarik gabe eta soldata osoa kobratuta. Gainera, irakastorduen murrizketa metatzeko aukera, urte eta erdian (3. hilabetetik aurrera ikastetxera bertaratu gabe).
- Burokrazia murrizteko batzorde bat eratzea, gehienez bi hilabeteko epean.
- Bitarteko langileen lan baldintzak hobetzea: 165 egun lan eginda uda osoa kobratzea, 55 urtetik gorakoentzat plan espezifikoak lantzea, edota lizentzia eta baimenetan parekotasuna bermatzea funtzionarioekin.
- Bitartekotasun tasa % 5era jaistea, eta lan-eskaintza publikoen deialdietako gaitegiak eta materialak euskaraz prestatzea.
- Adingabeko seme-alabak medikuenera laguntzeko baimenak eta gurasotasunagatik bi aste gehiago (jarraian hartuta) izateko baimenak ematea.
- Azterketa medikoak hiru urterik behin egitea, edota arrisku psikosozialen azterketak egitea lanpostu guztietan.
- Soldaten alorrean, hezkuntza-inguruneen konplexutasuna aitortuko duen plana egitea, eta hurrengo hiru ikasturteetan soldata gordina gutxienez % 5 igotzea. Zuzendaritza taldeetako langileen ordaingarriak % 30 igotzea.
Sindikatuen erantzuna
Jakina denez, grebak deitu dituzten lau sindikatuek ez dute eskaintza onartu, eta momentuz behintzat (bart amaitu da bilera), ez diote Sailaren proposamenari puntuz puntu erantzun.
Steilasek balorazio orokorra baino ez du egin.
LABek, "berme eta eduki falta" egotzi dizkio Hezkuntza Sailaren proposamenari, eta besteak beste, hezkidetza eta euskara koordinatzaile figurak txertatzea, eta soldaten eta lan-zamaren gaiak konpontzea aipatu du ezinbesteko.
ELAk balorazio xeheagoa egin du, eta honakoak zerrendatu ditu: ratioak jaisteko neurrik ez egotea, burokrazia murrizteko neurriak zehatzak ez izatea, baliabideen igoera % 1ekoa izatea, planteatutako soldata igoera erosahalmena errekuperatzeko nahikoa ez izatea eta interinoen tasa erreala jaisteko edukirik ez planteatzea.
Azkenik, CCOOk honakoak aipatu ditu: beste funtzionarioek lortutako soldata igoeratik "oso urrun" egotea, lan kargaren murrizketa "desio onetan uztea" eta langileen gaztetzeari buruzko hobekuntzak "eskasak" izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.