Lehen Hezkuntzak 10.000 ikasle galdu ditu bost urtean Euskadin, jaiotza-tasak behera egin duelako
Lehen Hezkuntzan matrikulatutako haur kopurua behera egiten ari da urtez urte, eta bost urtean 10.000 ikasle galdu ditu jaiotza-tasaren jaitsiera dela eta. Aitzitik, 0-1 urteko geletarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako izen-emateak hazi egin ziren 2023/24 ikasturtean.
Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuetan, guztira, 405.616 matrikula egin ziren 2023/24 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko ikasturtean bezalatsu, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak astelehen honetan zabaldutako datuen arabera.
Hala ere, datuon bilakaera hezkuntzako etaparen araberakoa izan da. Lehen Hezkuntzan 121.539 matrikula egin ziren 2023/24 ikasturtean, aurreko urtean baino 2.612 izen-emate gutxiago (% 2,1). Gauzak horrela, azken bost urteetan jaitsiera izan da eta 10.000 ikasle gutxiago zenbatu dira.
Aitzitik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta Lanbide Heziketan azken hogei urteetako matrikula kopuru altuenak izan dituzte: 90.000 eta 46.000 gehiago, hurrenez hurren.
Zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulak % 1,6 hazi dira, Oinarrizko Lanbide Heziketan, % 7,7, Erdi Mailako Lanbide Heziketan % 1,7 eta Goi Mailako Lanbide Heziketan % 4,1.
Azkenik, Haur Hezkuntzan 2023/24 ikasturtean matrikula kopurua % 1 murriztu bazen ere, 0-1 geletarako izen-emateak % 13 igo ziren. 2023/24 ikasturtetik aurrera haur-eskola publikoak doakoak dira eta horrek eragina izan du matrikulazioan.
Zure interesekoa izan daiteke
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Hasi dira presoak Martuteneko espetxetik Zubietara lekualdatzen
Goizean hasi dira, furgonetetan, presoak Martuteneko espetxetik ateratzen. Gauzak ondo bidean, aste honetan amaituko da lekualdatzea eta kartzela zaharra ekainaren 24an itxiko dute betiko, bertan zeuden 254 presoak Zubietara eraman ostean.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.