Hipotekak
2017/05/26 - 14:25
Hiru lurralde epaitegik hartuko dituzte zoru klausulen inguruko auziak
Gehiegizko klausulak ezarri zizkieten 2.550 kasu daude. Epaile eta funtzionario gehiago jarriko dituzte lanean.
2017/02/01 - 15:14
4 banku handik jabetza erregistro ordainduko dute hipoteka berrietan
BBVAk, Santanderrek, Caixak eta Bankiak akordio bat itxi dute hipoteka berrien eskrituren gastu bat euren gain hartzeko. Baina kontsumitzaileen elkartetik uste dute ekimen hau ez dela nahikoa.
2017/01/30 - 15:45
Zoru klausulekin kobratutakoa itzuliko die bezeroei
Bankiak aurre hartu, eta zoru klausulekin kobratutako itzuliko die bezeroei prozesu expres baten bidez. Hipoteka sinatu zenetik kobratutako guztia bueltatuko zaie, baita interesak ere.
2017/01/30 - 10:47
Bankiak prozedura azkarra iragarri du zoru klausulak itzultzeko
Hipoteka Bankiarekin sinatu zutenek finantza erakundearen bulego batera joan beharko dute zoru klausulengatik ordaindutako gehiegizko dirua itzultzea eskatzeko.
2017/01/23 - 12:09
Jadanik eska daiteke zoru klausulen bidez legez kanpo kendutakoa
Zoru klausulekin kontratua sinatu duen edonork hel diezaioke bide horri, hipoteka bertan behera edo aktibo dagoen gorabehera.
2017/01/19 - 21:55
Kalkulatu zoru klausulengatik bankuak zenbat zor dizun
FACUAren kalkulatzaile honekin bankuari ordaindutakoa zenbatekoa izan den eta interesak zeintzuk izan diren jakin ahalko duzu.
2017/01/18 - 17:14
Zoru klausulak itzultzeko prozedura adostu dute PPk eta PSOEk
Auzitegietara joan gabe, zoru klausulengatik ordaindutako gehiegizko dirua berreskuratu ahal izango dute bezeroek. Bankuek prozeduraren berri eman beharko diete hipotekan zoru klausula izan dutenei.
2016/12/22 - 18:18
Zer egin behar da zoru klausulen dirua berreskuratzeko?
Kontsumitzaileen Elkartearen aholkua argia da: adituen eskuetan jarri eta dirua jaso ahal izateko epaitegietara jo.
2016/12/21 - 16:53
Zoru klausulen epaiak 80.000 erabiltzaileri eragingo die EAEn
Adicae elkarteak banketxeek kobratu dizkien gehiegizko kopuruak erreklamatzera animatu ditu kaltetuak.
2016/12/21 - 11:23
Zoru klausuletako dirua osorik itzuli beharko dute banketxeek
Espainiako banketxeek 7.600 milioi euro arteko gainkostuak ordaindu beharko dituzte, Espainiako Bankuaren kalkuluen arabera.
2016/09/06 - 17:09
Alokairuak hipotekak baino garestiagoak
EAEn alokairuak hipotekak baino zertxobait garestiagoak dira. Ehunko 4 gutxigorabehera. Joera erostekoa da, baina aukera hori ez dago guztien eskura banketxeek hipotekaren ehuneko 80 ematen dutelako.
2016/08/31 - 13:19
Etxebizitzen gaineko hipoteka-kopurua % 23 hazi da Euskadin urtebetean
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.541 hipoteka sinatu dira ekainean, eta Nafarroan, berriz, 387. Espainian, hipoteka berrien kopuruak duela urtebete baino % 15,5 egin du gora urtebetean.
2016/08/07 - 14:34
EAEko hipotekak merkatu dira berriro euriborraren jaitsierari esker
146 euro baino gehiago merkatu dira uztailean, sei hilabetez jarraian beheranzko joerari eutsita egon ostean. Euskadirekin batera, Madrilen eta Katalunian bereziki nabaritu da beherakada hori.
2016/08/04 - 16:05
Hipotekak garai baino lehen amortizatzeagtik klausulak mugatuko dira
Hipotekak lehenago amortizatzeagatik banketxeek kobratzen dituzten komisioak mugatu egingo dira.6 urtetik aurrera ez da komisiorik ordaindu beharko.Gobernua legea pn ari da,irailean onartzea espero da
2016/07/13 - 16:53
Zoru klausulen diru guztia ez bueltatzearen alde agertu da EBko abokatua
Albiste txarra zoru-klausulen kaltetuentzat. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak bankuek diru guztia ez bueltatzearen alde egin du, Auzitegi Gorenaren sententziari arrazoi emanez.
2016/07/13 - 12:18
EBko abokatua, bankuek zoru-klausulen gainkostua ez ordaintzearen alde
Banketxeei eta Auzitegi Gorenari arrazoia eman die Europar Batasuneko abokatuak, eta klausulengatik sobera ordaindutako dirutza 2013tik aurrera pagatzearen alde egin du.
2016/06/02 - 14:42
EAE eta Nafarroa, hipoteka gutxien exekutatzen dituztenen artean
Hain zuzen ere, 2013 eta 2015 urteen bitartean sinatutako hipoteken gainean, EAEn exekutatu ziren gutxien, % 0,03ko ehunekoarekin.
2016/04/26 - 21:59
Zoru klausulen auzia Luxenburgoraino iritsi da
Bankuek hipotekak ematerakoan zoru klausulengatik kobratu zuten diru guztia bezeroei itzultzea eskatu dute kaltedunen abokatuek.
2016/04/07 - 22:22
Madrileko epaile batek baliogabetu egin ditu zoru klausula guztiak
Madrileko epaile batek baliogabetu egin ditu 40 banku eta kutxen zoru klausula guztiak gardentasun faltagatik. Horien artean Kutxabank, Ipar Kutxa eta Caja Rural de Navarra daude.
2016/04/07 - 19:14
Espainiako zoru klausula guztiak baliogabe utzi ditu epaile batek
Bankuak gardenak ez diren guztiak bertan behera uztera zigortu ditu, eta baita 2013ko maiatzaren 9tik ordaindutakoa kontsumitzaileei itzultzera ere.