Zoru klausulen epaiak 80.000 erabiltzaileri eragingo die EAEn
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur ebatzitako zoru klausulen inguruko epaiak 80.000 erabiltzaileri eragingo die Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), ADICAE Banku, Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Espainiako Elkarteak zabaldutako datuen arabera. Gainera, ADICAE elkarteak banketxeek kobratu dizkien gehiegizko kopuruak erreklamatzera animatu ditu kaltetuak.
Hipotekan zoru klausula zuten bezeroei kobratutako gainkostuaren zenbateko guztia itzuli beharko diete Espainiako banketxeek, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur ebatzi duenez.
David Solis ADICAE Euskadi elkarteko arduradunak erreklamazioak jartzera animatu ditu kaltetuak, "diru kantitate handiak direlako". Horren esanetan, banketxeek informazioa ezkutatu dutenez zaila da kaltetuen gutxi gorabeherako estimazioa egitea, baina 80.000 inguru direla uste du.
Solisen hitzetan, banketxeek beren borondatez dirua itzultzen ez badute, auzitegietara joko dute.