Hipotekak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako zoru klausula guztiak baliogabe utzi ditu epaile batek

Bankuak gardenak ez diren guztiak bertan behera uztera zigortu ditu, eta baita 2013ko maiatzaren 9tik ordaindutakoa kontsumitzaileei itzultzera ere.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Madrileko epaile batek baliogabetu egin ditu zoru klausula guztiak

Madrilgo Merkataritza-gaietarako 11. Epaitegiak Espainiako zoru klausula guztiak baliogabe utzi ditu. Hala, bankuak gardenak ez diren guztiak bertan behera uztera zigortu ditu, eta baita 2013ko maiatzaren 9tik ordaindutakoa kontsumitzaileei itzultzera ere.

Egun hartan, Auzitegi Gorenak zoru klausulak baliogabe utzi zituen, baina bezeroa behar bezala informatu ez duten kasuetan soilik.

2010ean hasi zen auzia duela hamar hilabete geratu zen epaiaren zain. Adicaek 101 banku auzitara eraman zituen 15.000 kalteturen izenean. Bat-egite prozesuen ondoren bankuak 40 dira orain.

Hala ere, bankuekin sinatutako mailegu kontratuak indarrean daudela azaldu du Carmen Gonzalez epaileak, nahiz eta zoru klausulak eten.

Gainera, klausulek kontratuko betebeharren eta eskubideen arteko oreka ez errespetatzea ebaztea nahi zuen Adicaek, baina sententziak ez ditu mailegu edo kredituen baldintzak aldatuko.

Auzitegi Gorenaren epaia

2013ko maiatzeko sententzian, klausulak “legezkoak dira auzian gardentasuna badago, eta bezeroa kontratuan arriskuak eta interes-tasak identifikatzeko kapaz den kasuetan”, ebatzi zuen Gorenak.

Hala, bezeroari informazio argia eman ez zaion kasuetan zoru klausulak baliogabe utzi zituen Gorenak. Interes-tasaren beherakaden edota kontratua interes finkoko mailegu bihurtzen denean (Euribor) kontsumitzaileei azaldu behar zaiela adierazi zuen Gorenak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X