Homofobia
2018/06/18 - 19:54
Transexualitatea ez da buruko eritasuna, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera
Ia hiru hamarkadetan lehen aldiz eguneratu dute Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena. Gainera, bideo-jokoen gehiegizko erabilera jokabide desordenen artean sartu dute.
2018/06/10 - 16:38
Borroka bikoitza dute transexualek: legeak eta gizartea kontzientziatu
Kolektibo txikien borrokek askotan ahalegin handiagoak eskatzen dituzte. Guk bi kasu gertutik ezagutu ditugu.
2018/06/05 - 22:50
Europar baten ezkontide homosexualak EB osoan bizitzeko eskubidea du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi du batasuneko herritar homosexual baten ezkontideak eskubidea duela bertako edozein herrialdetan bizitzeko bere herritartasuna edozein izanda ere.
2018/05/16 - 15:05
'LGTBIfobia ez da desagertu', ohartarazi du Berdinduk
70 herrialde baino gehiagotan "genero joera, nortasun eta adierazpenen aurkako lege zapaltzaileak" jasotzen dituzte, Eusko Jaurlaritzako zerbitzuak salatu duenez.
2018/05/05 - 22:33
17 urteko Madrilgo adingabe transexual baten heriotza salatu dute
"Gazteak pairatutako presio sozialari, erakundeek emandako tratu txarrei edota jazarpenari" leporatu die heriotza Mostoles Feminista elkarteak.
2018/03/22 - 21:45
Eloseguik esandakoa zuzendu edo izendapena baliogabetzea eskatu du Legebiltzarrak
Horrela, homosexualitatearen inguruan egindako adierazpen polemikoak “zuzentzeko” eskatu dio Gasteizko Ganberak Maria Eloseguiri, PPren aurkako boto bakarrarekin.
2018/02/22 - 12:42
Kongresuak PPren LGTBI proposamena ezetsi du, kolektiboarentzat 'iraingarria' delako
Diputatuek Ekai, otsailaren 15ean bere buruaz beste egin zuen nerabe transexuala, izan dute gogoan euren hitzaldietan.
2018/02/17 - 21:31
Jendetza bildu da Ondarroako plazan, Ekairen familiari babesa adierazteko
Triste dago Ondarroako herria, negar malkotan, 16 urteko Ekai gazte transexualaren heriotza dela-eta.
2018/02/17 - 20:39
Ekai gogoratzeko elkarretaratzea egin dute Ondarroan ehunka lagunek
Udalak hiru eguneko dolua deitu du heriotza salatzeko, eta ostadar bandera jarri du masta erdian.
2018/02/12 - 20:27
75 europarlamentarik atzera egin dezala eskatu diote Maria Elosegi epaileari
Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile aukeratu zuten Elosegi. Erabaki horrek hautsak harrotu zituen, epaile donostiarrak adierazpen homofoboak egin izan dituelako.
2017/11/26 - 14:55
Homosexualitatea 'sendatzeko' electroshock-terapia eskaintzen dute Txinan
Gazte batek bere istorioa kontatu digu: 16 urte zituela, 'konbertsio terapia' jasotzera behartu zuen amak.
2017/09/12 - 20:54
Eraso homofobo bat salatu dute Gasteizen
Erasoa Andre Maria Zuriaren jaietan gertatu zen. Biktimari hainbat kolpe eman zizkioten aurpegian.
2017/09/05 - 22:09
Gasteizko gotzaingoak katekista homosexual bat kargutik kendu du
Alfonso Ruiz de Arkautek apaiz izan nahi du, baina ez diote utzi. Bere esanetan, homosexuala delako jarri diote betoa. Gotzaingoak halakorik ukatu du.
2017/09/05 - 20:31
Gasteizko gotzaingoak katekista homosexual bat kargutik kendu du
Alfonso Ruiz de Arkautek apaiz izan nahi du, baina ez diote utzi. Bere esanetan, homosexuala delako jarri diote betoa. Gotzaingoak halakorik ukatu du.
2017/08/23 - 16:25
Bi atxilotu, 3 adingabe marokoarri eraso egiteagatik, bilkura baten ostean
Adingabeek 13 eta 17 urte artean dituzte eta makil handi batekin jipotu zituzten, Kataluniako atentatuak direla eta egindako protesta baten ondoren.
2017/07/24 - 12:18
Hazte Oir autobus transfobikoarekin eta hegazkin txiki batekin itzuliko da
Autobus polemikoa Madrileko kaleetan barrena ibiliko da irailean eta hegazkin txiki batek Estatuko hondartza guztiak zeharkatuko ditu abuztuan.
2017/07/21 - 20:26
Martxan jartzeko baimena eman diote Hazte Oir taldeko autobus transfoboari
Madrilgo Probintzia Auzitegiak ez du delitu zantzurik aurkitu, eta, ondorioz, kautelazko neurri gisa ezarri zioten zirkulatzeko debekua kentzea erabaki du.
2017/07/01 - 16:02
Munduko LGTBI hiriburua da Madril asteburu honetan
Milioka lagun espero dira gaur arraltsaldean hiriko zentroa zeharkatuko duen jai giroko manifestazioan, eta segurtasun neurriak ere tamainan hartu dira.
2017/06/30 - 12:29
Homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du Alemaniako Parlamentuak
SPD, Die Linke (Ezkerra) eta Berdeak alderdietako diputatuek aldeko botoa eman dute. Angela Merkelek, ostera, boto askatasuna eman die bere diputatuei.
2017/06/29 - 00:56
Ekitaldi eta mobilizazio ugari LGTBI kolektiboaren eskubideen alde
Hego Euskal Herriko hiriburuetan gaur izan dira mobilizazio nagusiak, eta Baionan larunbaterako utzi dute.