Homofobia
2019/06/28 - 22:37
Gasteiz ortzadarrez bete da harrotasun eguna ospatzeko
Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna dela eta, Gasteizen manifestazioa egin dute gaur, Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak antolatuta.
2019/06/28 - 22:10
Manifestazioa Iruñean, LGTBI harrotasunaren nazioarteko egunean
Euskal hiriburu guztietan manifestazioakegin dituzte gay eta lesbianen eskubideak aldarrikatzeko. Hona hemen Iruñeko irudiak.
2019/06/28 - 20:00
Eraso homofoboa Bartzelonan: 'Heterosexual bihurtuko zaitut kolpeka!'
Erasoa Bartzelonako McDonaldsen jatetxe batean gertatu zen atzo. Zeraman janzkera aurpegiratu zion gizon batek gazteari (@paleo_20-ren irudiak).
2019/06/28 - 16:01
New Yorkeko Stonewall tabernan hasi zen sexu liberazioaren mugimendua 1969an
Poliziak homosexualen kontrako sarekada egin zuen Stonewall tabernan. Ohikoak ziren halako sarekadak, baina lehenengo aldiz, agenteei aurre egin zieten taberna barruan zeudenek.
2019/06/08 - 20:15
Bost gazte atxilotu dituzte Londresen lesbiana bikote bati erasotzeagatik
Melania Geymonat eta Chris bere bikotekidea autobusean zihoazen, gazteek errieta egin dietenean. Biktimek kolpeak jasan dituzte aurpegian, eta poltsa bat eta telefono bat lapurtu dizkiete.
2019/05/25 - 17:06
Homosexualak gustura Taiwanen, ezkontzeko aukera onartu dietelako
Homofobiaren ondorio gogorrak pairatu dituzten homosexualek aurrerapausoa txalotu dute.
2019/05/24 - 18:15
Ezkontza homosexuala legeztatzea ospatu dute Taiwanen
Gaur Taipein 154 bikote ezkondu dira ofizialki, duela astebe sexu bereko bikoteen arteko ezkontza legeztatu zutenetik.
2019/05/17 - 12:18
Taiwan, sexu bereko pertsonen ezkontzak baimentzen dituen lehen herrialdea Asian
Neurriak aurrera ateratzeko babes nahikoa lortu du, aldeko 66 boto eta kontrako 27 jasota. Alderdi Demokratiko Aurrerakoiaren diputatuek gehiengo zabalarekin onartu dute legea.
2019/05/07 - 20:22
Ezkutuko telefono batek kirol arloko indarkeriaren biktimak artatuko ditu
688655099 zenbakira whatsapp mezuak bidaltzea nahikoa izango da "kontsulta, zalantza eta salaketa" guztiak artatzeko.
2019/04/21 - 21:22
Gasteizko apezpikuak ostegunean egindako adierazpen polemikoak argitu nahi izan ditu
Juan Carlos Elizalderen esanetan, elizak “sexu-orientazio guztiak" errespetatzen ditu. Era berean, “bere gorputza gehiago estimatu nahi duen edozein pertsonak eska dezake laguntza”.
2019/04/19 - 18:45
Lumagorri HATek Gasteizko gotzainari: 'Homosexualitatea ez da osatzen, homofobia bai'
Psikologoarengana joatea aholkatu dio Lumagorri taldeak Elizalderi, Cadena Ser-en egindako adierazpenen harira. Homosexualek zauriak osatzeko laguntza behar dutela esan zuen atzo Gasteizko gotzainak.
2019/04/02 - 16:24
Alcalako apezpikutzak homosexualitatea 'sendatzea' eskaintzen du
Apezpikutzak esan du laguntza eskaintzea beste asmorik ez dutela. Madrilgo gobernuak ikerketa ireki du.
2019/04/02 - 14:48
Homosexual izateari uzteko ikastaroak ematen ditu Alcala de Henaresko Apezpikutzak
Ustez terapeuta batek ematen du ikastaroa, baina eldiario.es-ek frogatu du ez dituela Psikologia ikasketak, Biologiakoak baizik, eta irakasleak berak onartu du saio ilegalak direla.
2019/03/13 - 15:16
Jipoi basatia eman zioten Leonen 23 urteko mutil bati igande goizaldean
Irain homofoboak tarteko, irudietan lagun talde batek mutilari lepoan labankadak nola ematen dizkion ikusten da. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.
2019/02/23 - 14:43
Polizien sexu-dibertsitatea azaleratzeko bilkura egingo dute Bilbon lehen aldiz
Gay, lesbianak edo transexualak diren poliziek euren errealitatearen berri eman nahi dute.
2019/02/16 - 14:25
Vatikanoko elizgizonen % 80 homosexualak direla dio 'Sodoma' izeneko liburu batek
Liburua otsailaren 21ean kaleratuko da, hain zuzen, Eliza Katolikoaren historian egingo den pederastiaren gaineko lehen kongresua hasten den egunean.
2019/02/05 - 17:52
Barne Ministerioak Hazte Oir elkarteari onura publikoaren deklarazioa kendu dio
Elkartearen kanpaina polemiko transfobikoak beste aukera batzuk gutxiesten dituela eta errespetu falta bat suposatzen duela uste du Barne Ministerioak.
2019/01/11 - 14:59
Gaur 40 urte despenalizatu zen homosexualitatea
Lehen garaipentzat dute lorpen hura eta urrats asko egin arren, oraindik asko dagoela egiteke esan digute une hura gertutik bizi izan zuetenek.
2018/12/02 - 19:42
Pintaketa homofoboak egin dituzte Barañaingo LTGBI+eko muralean
Nafarroako Gaztedi Sozialistek salatu dutenez, "hirugarren aldia da mural horretan LTGBI+ kolektiboaren aurkako mezuak eta zakil marrazkiak agertzen direla".
2018/10/13 - 23:01
Ondarroak Ekairi omenaldia egin dio, oroitarri bat jarrita
“Oraindik asko dago egiteko, ikaragarri, batez ere profesionalek”, ziurtatu du Elaxar Lersundi Ekairen aitak.