Hondamendi naturalak
2022/06/21 - 15:56
Kiskalita dauden eremuak berreskuratzeko ''berehala'' hasiko direla lanean adierazi du Chivitek
Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du kiskalitako tokietan hondamen-eremutzat hartzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari, eta San Joan bezperako ospakizunei begira surik ez egitea edo botatzea eskatu du.
2022/06/21 - 13:14
Remirez: ''Ziur aski San Joan suak ez dira oraingo larrialdi egoerarekin bateragarriak''
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan du Exekutiboa suteak eragin ditzaketen ekintzei buruzko arau batean lanean ari dela, tartean, nekazaritza lanez gain, San Joan suak.
2022/06/21 - 12:30
Remirez: "Egoerak hobera egin du astelehenekoarekin eta asteburukoarekin alderatuta"
Foru Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, egoera zailena Galipentzuberriko eta Galipentzu Zaharreko fokuetan dago.
2022/06/21 - 11:30
Galipentzuko fokua egonkortzeko fasean sartu da
Gaua Galipentzuko suteari begira eman dute Nafarroan. Garrek mendian aurrera egin dute eta herria hustu dute, baina egoerak hobera egin du.
2022/06/20 - 18:10
13 herritako 900 bizilagunek etxetik kanpo pasatu behar izan dute gaua
Adibidez, San Martin Unxetik aterarazi zituzten 200 lagun daude Tafallan, 33k kiroldegian eman dute gaua, beste dozenakak Tafallako hoteletan. Ezer hartzeko astirik gabe utzi zuten etxea, soinean zeramatena baino ez. Udaltzaingoak esan die etxeak salbu direla, baina urduri daude bizilagunak.
2022/06/17 - 14:14
Yellowstone Parke Nazionala itxita dago uholde handiengatik
Yellowstoneko agintariek "historikotzat" jo dituzte uholdeak. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldean inoiz gertatu ez den fenomenoa da. Urak errepide zatiak eta etxebizitzak ere eraman ditu aurretik.
2022/06/01 - 11:08
Gutxienez hamaika hildako eta 21 desagertu Mexikon, Agatha urakanaren ondorioz
Zenbait herri inkomunikatuta daude luizien eta ibaien ur-goraldien eraginez. Hori dela eta, armadako eta suhiltzaileetako kideak kaltetutako herrietako bizilagunei laguntzen ari dira.
2022/05/26 - 16:40
7 gradu inguruko lurrikara batek Peru astindu du
Lurrikara 200 kilometroko sakoneran gertatu da (124 km), EMSCk jakinarazi duenez.
2022/05/06 - 21:16
Leherketa handia Habanako Saratoga hotelean, Kuban
Leherketa batek gutxienez lau hildako eta 13 desageru utzi ditu Habanako (Kuba) Saratoga hotelean, Kubako presidentetzak baieztatu duenez.
2022/04/29 - 12:50
Gutxienez hamabi emakume hil dira Sumatran, urrezko meategi batean izandako lur-jausian
Emakume talde bat urre aleen bila ari zela luizia izan da meatzean eta azpian harrapatu ditu. Orain arte, Gobernuak ez du gertakariari buruzko adierazpen ofizialik egin, baina nabarmendu behar da legez kanpoko urrezko meatze asko daudela herrialdean.
2022/04/15 - 13:08
Gutxienez 341 pertsona hil dira Hegoafrikan, uholdeen ondorioz
Hegoafrikako KwaZulu-Natal probintziako uholdeek 341 hildako eragin dituzte, baina biktimen kopuruak oraindik gora egingo duela aurreikusten dute. Ingurua hondamendi eremu izendatu du Gobernuak.
2022/04/13 - 13:30
Gutxienez 56 pertsona hil dira Filipinetan, Megi ekaitz tropikalaren ondorioz
Erreskate taldeek 47 gorpu berreskuratu dituzte Baybay hirian, Leyte probintzian, Manilatik 599 kilometro hego-ekialdera, eta 27 pertsona desagertuta daudela jakinarazi dute.
2022/04/12 - 14:21
Gutxienez 23 pertsona hil dira Filipinetan, Megi ekaitz tropikalaren ondorioz
Gutxienez 23 pertsona hil dira eta beste 45.000 kaltetu daude Megi ekaitzaren ondorioz Filipinetan. Megi 2022an herrialdea astintzen duen lehen ekaitz handia da.
2022/03/17 - 13:36
Gutxienez lau hildako eragin ditu Fukushimako lurrikarak
Ezarritako tsunami-alerta bertan behera utzi dute. Fukushimako zentral nuklearrean suteen aurkako alarma faltsu bat piztu da, eta hozte-sisteman kalteak eragin ditu lurrikarak. Arazo horiek jada konpondu dituzte.
2022/03/16 - 17:47
Lurrikara handi batek Fukushima astindu du, eta 2011ko hondamendia ekarri du gogora
Dardara 7,3 mailakoa izan da Richter eskalan, eta tsunami arriskuagatik alerta ezarri behar izan dute.
2022/03/16 - 09:38
Gutxienez 15 pertsona desagertu dira Perun izandako lur-irristatze batean
Erreskate taldeak desagertuta dauden 15 pertsona inguru bilatzen ari dira, luizi batek dozenaka etxe suntsitu ondoren Pataz probintziako urruneko herri batean, Peruko La Libertad eskualdean.
2022/02/16 - 14:12
Azken ehun urteetan bezainbeste igoko da itsasoaren maila 2050era arte
"Aurretik egindako ikerketak berresten ditu txosten honek, eta aspalditik genekien zerbait baieztatzen du: itsasoaren maila oso agudo ari da hazten, eta arriskuan jartzen ari da mundu guztiko herrialdeak", esan du Bill Nelson NASAko kudeatzaileak.
2022/02/09 - 09:30
Gutxienez 15 pertsona hil dira Kolonbian, lur-jausi baten ondorioz
Orain arte, 15 pertsona hil dira, tartean hiru adingabe, Pereiran izandako luizian eta gutxienez 34 zauritu. Erreskate taldeak lanean ari dira tokian bertan, biktima gehiagoren bila.
2022/02/08 - 09:38
Gutxienez 20 pertsona hil dira Madagaskarren, Batsirai zikloiaren ondorioz
Ekaitzak 235 km/h-ko haize boladak eragin ditu eta olatu handiek herrixka osoak suntsitu dituzte. Agintariek uste dute 55.000 pertsona inguru etxerik gabe geratu direla.
2022/01/18 - 19:53
Tonga "aurrekaririk gabeko hondamendi" batean murgildurik dago tsunamiaren ostean
Hunga Tonga Hunga Ha'apai sumendiaren erupzioak 15 metroko olatuak eragin zituen. Gutxienez hiru pertsona hil dira. Edateko uraren eskasia arazo larrienetako bat da.