Hondamendi naturalak
2022/08/28 - 18:23
1000 lagun baino gehiago hil dira eta milaka etxetik ihes egitera behartuta daude uholdeengatik, Pakistanen
Kalte materialak 3.000 milioi euro ingurukoak dira. Ia 950.000 etxebizitza kaltetu dira, 720.000 abere baino gehiago hil, eta 3.500 errepide km-tan kalteak daude, eta 150 zubi erabili ezinda geratu dira.
2022/08/25 - 10:59
Ma On ekaitz tropikalak gutxienez hiru hildako eta lau zauritu utzi ditu Filipinetan
Euriteek eta 180 km/h-ko abiadurara iritsi diren haize-boladek, ia 12.000 familiari eta 47.000 pertsona baino gehiagori eragin die. Horretaz gain, 10.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.
2022/08/08 - 15:12
Zanbranako sutea ''egonkortu'' dute, eta fokuak ''murriztu'' dituzte
Zanbranan (Araba) igandean piztu zen sutea "egonkortuta" dago, eta bere foko guztiak "murriztuta". Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute.
2022/08/03 - 19:23
Hauek dira EAEn hartu ahalko diren neurriak lehorte kasuetan
Jaurlaritzak lehorteetarako lehen plan berezia aurkeztu du asteazken honetan. Dena dela, argitu du biztanleen % 90ek bermatuta izango dutela ur hornikuntza "epe ertainean", euri gutxi egin arren.
2022/07/24 - 19:24
Alerta gorena ezarri dute Japoniako mendebaldean Sakurajima sumendiaren erupzioagatik
Japoniako Meteorologia Agentziak alerta maila 3tik 5era igo du, eta eremua ebakuatzeko eta erori daitezkeen harriekin kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei.
2022/07/15 - 10:35
Gutxienez hiru adingabe hil eta bi zauritu dira Kolonbian, mendi-hegal bat behera etorri ostean
Luizia gertatu zenean, 22 haur zeuden lurperatu zuten ikastetxearen barruan. Antioquiako agintarien arabera, 17 adingabe onik erreskatatu dituzte.
2022/07/02 - 15:37
Gutxienez 5 pertsona hil eta 44 zauritu dira Iranen, hainbat lurrikararen ondorioz
Richter eskalan 6,1 graduko indarra izan duten bi lurrikarak Hormozgango probintzia astindu dute, eta kalte larriak eragin dituzte. Agintariek uste dute hondakinen azpian harrapatuta geratu diren pertsona guztiak erreskatatu dituztela.
2022/07/01 - 11:12
Gutxienez 150 etxebizitza kaltetu dira Perun gertatutako lur-irristatze baten ondorioz
Lur-irristatze batek gutxienez 150 etxebizitzari eragin die Chavin de Huantar barrutian, Huari probintzian, Peruko Angela eskualdean. Oraingoz, pertsona bat hil dela jakinarazi dute.
2022/06/30 - 11:56
Venezuela normaltasunera itzultzen hasi da zikloi tropikala ahuldu ostean
Venezuelak normaltasuna eta klaseak berreskuratuko ditu gaur, bart goizaldean iritsi zen "zikloi tropikala" ahuldu ostean. Hala ere, Nicolas Madurok esan du "prebentzio neurriak bere horretan" jarraituko dutela.
2022/06/29 - 10:39
Venezuela zikloi tropikal baten etorrerarako prestatzen ari da
Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteorde exekutiboak azaldu duenez, zikloia ekialdetik sartuko da herrialdera, eta mendebalderantz egingo du, Sucre, Anzoategi, Nueva Esparta, Miranda, La Guaira, Aragua, Carabobo, Falcon, Zulia eta Caracas estatuak "zuzenean" kolpatuz.
2022/06/24 - 02:08
Laguntza iristen hasia da Afganistango lurrikarak eragindako milaka kaltetuentzat
Asteazken honetan, 6,1 graduko lurrikara batek Afganistango ekialdea astindu eta mila pertsona baino gehiago hil zituen, eta beste 1.500 inguru zauritu. NBEk ohartarazi duenez, "15 milioi dolar beharko dira gutxienez" hiru hilabetez biztanleriaren beharrak artatzeko.
2022/06/22 - 20:40
1.000 pertsona baino gehiago hil dira Afganistanen, Richter eskalan 6,1eko indarra izan duen lurrikaran
Astinduak Khost hiritik gertu izan du epizentroa, Pakistango mugatik hurbil. Afganistango agintariek ohartarazi dute biktimen kopurua handiagoa izan daitekeela.
2022/06/21 - 15:56
Kiskalita dauden eremuak berreskuratzeko ''berehala'' hasiko direla lanean adierazi du Chivitek
Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du kiskalitako tokietan hondamen-eremutzat hartzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari, eta San Joan bezperako ospakizunei begira surik ez egitea edo botatzea eskatu du.
2022/06/21 - 13:14
Remirez: ''Ziur aski San Joan suak ez dira oraingo larrialdi egoerarekin bateragarriak''
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan du Exekutiboa suteak eragin ditzaketen ekintzei buruzko arau batean lanean ari dela, tartean, nekazaritza lanez gain, San Joan suak.
2022/06/21 - 12:30
Remirez: "Egoerak hobera egin du astelehenekoarekin eta asteburukoarekin alderatuta"
Foru Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, egoera zailena Galipentzuberriko eta Galipentzu Zaharreko fokuetan dago.
2022/06/21 - 11:30
Galipentzuko fokua egonkortzeko fasean sartu da
Gaua Galipentzuko suteari begira eman dute Nafarroan. Garrek mendian aurrera egin dute eta herria hustu dute, baina egoerak hobera egin du.
2022/06/20 - 18:10
13 herritako 900 bizilagunek etxetik kanpo pasatu behar izan dute gaua
Adibidez, San Martin Unxetik aterarazi zituzten 200 lagun daude Tafallan, 33k kiroldegian eman dute gaua, beste dozenakak Tafallako hoteletan. Ezer hartzeko astirik gabe utzi zuten etxea, soinean zeramatena baino ez. Udaltzaingoak esan die etxeak salbu direla, baina urduri daude bizilagunak.
2022/06/17 - 14:14
Yellowstone Parke Nazionala itxita dago uholde handiengatik
Yellowstoneko agintariek "historikotzat" jo dituzte uholdeak. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldean inoiz gertatu ez den fenomenoa da. Urak errepide zatiak eta etxebizitzak ere eraman ditu aurretik.
2022/06/01 - 11:08
Gutxienez hamaika hildako eta 21 desagertu Mexikon, Agatha urakanaren ondorioz
Zenbait herri inkomunikatuta daude luizien eta ibaien ur-goraldien eraginez. Hori dela eta, armadako eta suhiltzaileetako kideak kaltetutako herrietako bizilagunei laguntzen ari dira.
2022/05/26 - 16:40
7 gradu inguruko lurrikara batek Peru astindu du
Lurrikara 200 kilometroko sakoneran gertatu da (124 km), EMSCk jakinarazi duenez.