Suteak Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Remirez: "Egoerak hobera egin du astelehenekoarekin eta asteburukoarekin alderatuta"

Foru Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, egoera zailena Galipentzuberriko eta Galipentzu Zaharreko fokuetan dago.
Suteak Nafarroan
Suteak itzaltzeko lanak Nafarroan.

Nafarroan larunbatean piztutako suteek azken urteetan ikusi gabeko kalteak utzi dituzte. Javier Remirez Foru Gobernuko bozeramaileak astearte honetan iragarri duenez, egoerak hobera egin du astelehenekoarekin eta asteburukoarekin alderatuta.

Remirezek Garesetik emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, "pozez eta zuhurtziaz esan behar dut suteen bilakaera ona izaten ari dela, atzokoarekin eta asteburukoarekin alderatzen badugu".

Foru Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, egoera zailena bi foku garrantzitsutan dago orain. Lehena Garesen dago, eta han egoera kontrolpean dago, nahiz eta bertan jarduten jarraitzen duten. Bigarren puntua, eta une honetan kezka handien sortzen duena Galipentzuberriko eta Galipentzu Zaharreko guneetan dago; "bertan zentratuko dira gaur lanak".

Gainera, Remirezek suei aurre egiteko baliabide guztiak mantentzen ari direla baieztatu du. Halaber, iragarri du atzo arratsaldeko azken orduan bizilagunak euren etxeetara itzuli ahal izateko baimena eman zutela. Hala ere, oraindik zortzi herrigunetako biztanlek jarraitzen dute beren etxeetara itzuli ezinik.

Halaber, esan du bilakaera meteorologikoaren zain daudela. "Ostegunera arte ez da prezipitazio handirik espero, eta horrek oso zuhurrak izatera behartzen gaitu gaur eta bihar", adierazi du. Beraz, Foru Komunitateko Babes Zibileko eta Larrialdietako Lurralde Planaren 2. mailak indarrean jarraitzen duela iragarri du.

Kaltetutako hektareen lehen balorazioari dagokionez, Remirezek azaldu du suteak egonkortuta geratu diren eremuetan lanean ari direla, hala nola Nafarroako hegoaldean.

Suteen arrazoiei buruz, "arazo konplexu bati erantzuten dioten faktore asko" daudela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X