Hondamendi naturalak
2024/10/08 - 19:12
Milton urakanak intentsitatea galdu du Floridara bidean, baina ez da baztertzen berriro indartzea
Miltonen intentsitatea 5. kategoriatik 4.era jaitsi da azken orduetan Saffir-Simpson eskalan, baina eragingo dituen haizeak, 250 kilometro ordukoak, "oso arriskutsuak" izaten jarraitzen dute.
2024/09/07 - 17:12
Yagi, Asiako aurtengo tifoirik boteretsuena, Vietnamera iritsi da, eta kalte handiak eragin ditu
Filipinetatik eta Txinatik igarotzean, gutxienez 26 desagertu eta 65.000 desplazatu utzi ditu. Vietnamen 50.000 pertsona ebakuatu eta lau aireportu itxi dituzte, hiriburukoa barne.
2024/08/30 - 13:28
Shanshan tifoiak gutxienez lau hildako eta kalte ugari eragin ditu Japonian
Ozeano Bareko denboraldiko hamargarren tifoia da eta "oso indartsu" gisa katalogatu dute. Japoniako iparralderantz egiten ari den bidean euri jasak, uholdeak, haize urakanak eta olatu handiak eragiten ari da.
2024/08/05 - 18:59
Debby urakanak Floridako kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin
1. kategoriako urakanak ia 240.000 pertsona argirik gabe utzi ditu. Meteorologoek ohartarazi dute ekaitzak uholde katastrofikoak eragin ditzakeela Floridan, Hego Carolinan eta Georgian.
2024/07/13 - 11:37
Nepalgo euriteek gutxienez 11 hildako eta 60 desagertu baino gehiago utzi dituzte
Luizi batek bi autobus bultzatu ditu ibaira, eta bidaiariak desagertuta daude. 100 pertsona baino gehiago hil dira montzoi denboraldia hasi zenetik euriarekin lotutako hondamendien eraginez.
2024/07/08 - 21:16
Beryl urakanak Texasko kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin
1. kategoriako urakanak 2 milioi pertsona baino gehiago argirik gabe utzi ditu. Gutxienez bi pertsona hil dira Texasen ekaitzaren ondorioz.
2024/07/07 - 11:52
Laba goria eta bost kilometroko errauts-hodeiak botatzen ari da Etna sumendia azken egunotan
Siziliako hiriburua eta hainbat herri errautsez estali dira. Babes Zibilak alerta maila gorria ezarri zuen duela bi egun Siziliako beste sumendi batean, Stromboli sumendian.
2024/07/04 - 10:32
Albiste izango dira: Bilboko Aireportuko sahararra, hauteskundeak Erresuma Batuan eta sanferminak EITBn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/03 - 11:56
Beryl urakanak gutxienez zazpi hildako eragin ditu Karibetik igarotzean
Urakanaren erdigunea Mexikoko Yucatan penintsularantz doa. Berylek "aurrekari kezkagarria" jartzen du, Atlantikoan ez delako inoiz intentsitate goreneko zikloirik sortu urteko sasoi honetan.
2024/07/03 - 10:23
Dagoeneko zazpi pertsona hil dira Kariben, 5. kategoriako Beryl urakana dela eta
Atlantikoan ekainean inoiz izan den urakan indartsuena da. Luiziak, etxeen suntsipena eta energia-eten ugari eragin ditu, bai eta komunikazio arazoak ere. Datozen orduotan Jamaikako kostaldera iritsiko da.
2024/07/03 - 09:38
Albiste izango dira: Lehendakaria ez da Voxekin elkartuko, Beryl urakana, eta Getxo Jazz jaialdiaren hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/18 - 10:55
Gutxienez bost hildako eta 15 desagertu Txinan, euriteen ondorioz
Azken egunetako euriteek uholdeak eta luiziak eragin dituzte Txinako Meizhou hirian. Gutxienez hamahiru pertsona eraikinetan harrapatuta daude, irten ezinik.
2024/06/05 - 20:22
Bost urte baino gutxiagoan gainditu liteke Parisko Akordioaren tenperatura-muga
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, 2024 eta 2028 urteen artean baliteke munduko tenperaturek batez beste 1,5 graduko igoera pilatzea.
2024/05/27 - 14:13
Erlojuaren aurkako erreskate-lanak, lur-jausi batek azpian harrapatu duen Papua Ginea Berriko herrian
NBEk adierazi du bilaketa eta erreskate lana zaila izaten ari dela lur-eremuaren ezegonkortasunagatik eta irisgarritasun arazoengatik, eta "egunak" iraun dezakeela. Gobernuaren azken balantzearen arabera, 2.000 izan litezke azpian harrapatutako herritarrak.
2024/05/26 - 14:24
670 baino gehiago izan litezke Papua Ginea Berriko lur-jausian hildakoak, NBEren arabera
150 etxe baino gehiago geratu dira 6-8 metroko lur eta haitz geruza baten azpian, 4.000 pertsonatik gora bizi diren herrixkan.
2024/05/24 - 21:28
Lur-jausi batek ehunka pertsona lurperatu ditu Papua Ginea Berriko herrixka batean
Lur-jausi erraldoi batek herrixka bateko dozenaka etxe lurperatu ditu herrialdearen iparraldean. Ez dago zenbaki ofizialik, baina uste dute ehunka pertsona egon daitezkeela lurperatuta.
2024/05/23 - 11:15
Tornadoek bost hildako eta 35 zauritu utzi dituzte Iowan
Gutxienez bost pertsona hil eta 35 zauritu dira asteartetik Iowako estatua astindu duten ekaitz bortitzen eta tornadoen ondorioz. Ia 40 000 etxe eta saltoki argindarrik gabe daude eta txikizioa handia da inguruan.
2024/05/12 - 18:59
Gutxienez 37 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Indonesia mendebaldean
Montzoiak eragindako euriteek bat egin dute Merapi sumendiaren labarekin, eta horrek okertu egin du egoera. Larrialdietarako zerbitzuek eman dituzten azken datuen arabera, 37 dira hildakoak eta hainbat pertsona desagertuta daude.
2024/04/29 - 11:04
Zenbait tornadok txikizioa eragin dute Oklahoman eta, gutxienez, lau hildako utzi dituzte
Kevin Stitt estatuko gobernadoreak "hondamendi" egoera deklaratu du Oklahomako hamabi konderritan, eragindako suntsipen maila kalkulatzen jarraitzen duten bitartean.
2024/04/18 - 14:54
Indonesiak maila gorenera igo du alerta, Ruang sumendiaren erupzioagatik
Hondamendiak kudeatzeko agentziak sei kilometroko erradioan "berehala" ebakuatzeko eskatu du, eta tsunami arriskua dagoela ohartarazi du.