Hondamendi naturalak
2024/11/04 - 17:39
''100 hildako sartzeko gorputegi bat genuen, baina ez zen nahikoa, eta orain 400 sartzeko bat dugu''
Javier Marcos Estatu espainiarreko Larrialdietako Unitate Militarreko jeneral nagusiak esan du hildakoek "espazio duina eta arreta duina" behar dutela. "Horixe da, hain zuzen ere, Valentziako agintariekin batera egiten ari garena", adierazi du Marcosek.
2024/11/04 - 17:04
Feijook ''larrialdi nazionala'' deklaratzea eskatu du, krisialdia Espainiako Gobernuak kudea dezan
"Lehen egunetik egin dugun bezala, larrialdi nazionala deklaratzea eskatzen jarraitzen dugu. Hala erabakitzen bada, gure babesa izango du premiazko laguntza sorta bat onartzeko", adierazi du Feijook. Horrek aginte operatiboa Valentziako Generalitateak ez, Barne Ministerioak hartzea ekarriko luke.
2024/11/04 - 16:36
Feijook gaitzetsi egin ditu Paiportako istiluak, eta fokua ez desbideratzea aholkatu die Sanchezi eta PSOEri
PPko presidenteak Felipe VI.aren eta Letizia erreginaren papera nabarmendu du. Feijooren arabera, politikari guztiei dagokie "maila berean egotea", "herritarren haserrea ez baita marjinala, ezta itxurazkoa ere", baizik eta "oso erreala eta ulergarria".
2024/11/04 - 12:44
Uholdeak Bartzelonan eta atzerapenak Prat aireportuan, euriteen ondorioz
Gainera, Renfek bertan behera utzi du Kataluniako aldirietako eta distantzia erdiko zerbitzua. Kataluniako Generalitateak alerta mezuak bidali ditu Bartzelona, Garraf eta Baix Llobregat eskualdeetako telefono mugikorretara.
2024/11/04 - 11:29
Bonaireko merkataritza-guneko aparkalekuan lanean jarraitzen dute, baina ez dute gorpurik aurkitu oraingoz
Ikuskatu dituzten lehen autoetan ez dute hildakorik aurkitu, baina asko izan daitezkeela uste dute. Oraingoz, lehen solairuko ura atera dute.
2024/11/03 - 13:10
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako suhiltzaileak abiatu dira Valentziara berreskuratze-lanetan laguntzeko
Guztira ia 70 suhiltzaile eta 21 ibilgailu eramango dituzte, eta 100dik gora hustubide-ponpa, garajeetan eta estoldetan pilatutako ura ateratzeko.
2024/11/03 - 10:28
Boluntarioen sarrera galarazi dute Valentziako 11 herritan, euriteak espero direlako
Alerta horia ezarri du Aemetek, eta Aldaia, Alaquas, Picanya, Sedavi, Paiporta, Benetusser, Alfafar, Massanassa, Catarroja, Albal eta Beniparrell herriei eragiten die. Hala ere, milaka boluntario neurria urratu eta udalerri horietara joaten saiatzen ari dira.
2024/11/02 - 13:53
Valentzian desagertutakoak bilatzeko lanek ez dute etenik
Larrialdietako zerbitzuak goialdeko borraskaren ondorioz desagertutako lagunen bila jarraitzen dute. Garajeetan eta aparkalekuetan dauden autoak miatzen ari dira.
2024/11/02 - 12:01
Sanchezek 5.000 militar gehiago eta beste 5.000 polizia eta guardia zibil bidaliko ditu Valentziara
"Guztia ematea" eskatu du, baina "elkarrekin, elkar hartuta", eta aitortu du ematen ari diren erantzuna ez dela "nahikoa" izaten ari. Gainera, hildakoen kopurua 211ra igo du. Larri kaltetutako eremuak asteartean izendatuko dituzte.
2024/11/02 - 11:20
Milaka boluntario elkartu dira Valentzian garbiketa lanetan parte hartzeko
Arteen eta Zientzien Hirian zuten hitzordua. Lehenengo 2.500 boluntarioak lanean daude jada. Generalitateak datozen egunetan bertaratzeko eskatu die gainerako boluntarioei. Hildakoen balantzea 211ra igo da.
2024/11/02 - 11:19
Biktimen bila jarraitzen dute aparkaleku eta garajeetan
Goialdeko borraska gertatu eta bost egunera, erreskate taldeek bilaketa lanekin jarraitzen dute aparkaleku eta garajeetan. Catarroja herriko irudiak dira horren erakusle.
2024/11/02 - 10:32
2500 boluntario antolatu dira goizetik, Valentziako gune kaltetuenetan laguntzeko
Arteen eta Zientzien Hirian bildu dira laguntzeko prest azaldu diren milaka boluntario. Ilara luzeak ikusi ditugu bertan eta 50 autobus antolatu dituzten arren, berehala bete dira.
2024/11/01 - 09:22
Espainia astintzen ari den goialdeko borraskak jarraipena izango du Santu Guztien zubian ere
Espainiako Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, goialdeko borraskak eguraldi makurra eragingo du ostiral honetan, batez ere, Huelvako probintzian, eta alerta maila gorena (gorria) ezarri du bertan. Halaber, Castello, Tarragona, Mallorca eta Menorcan alerta laranja aktibatu du.
2024/10/31 - 17:18
Goi geruzetako depresioaren arriskua Castellora lekualdatu da gaur
AEMETek Castelloko kostaldean eta iparraldeko barnealdean ezarritako alarma gorria 14:00etan amaitu da eta alerta laranja aktibatu da. Generalitateak ohartarazpena bidali die herritarrei telefono mugikorretara, autorik hartu ez dezaten.
2024/10/31 - 14:46
120 errepide daude itxita uholde eta urak eragindako kalteengatik
Besteak beste, Valentzian, Castellon, Cuencan, Cadizen, Malagan, Granadan, Zaragozan eta Teruelen daude arazoak. DGTk Valentziako errepideetan ez ibiltzeko gomendioa eman du. Gainera, Domu Santuko zubian ere ez mugitzeko deia egin du Trafiko Zuzendaritzak.
2024/10/30 - 23:48
Gutxienez 95 hildako Espainia ekialdean izandako uholdeetan
Borraskak gogor jo ditu Valentziako Erkidegoa eta Gaztela-Mantxa. AEMETek alarma gorria ezarri zuen, baina ehunka pertsona ustekabean harrapatu dituzte euriteek eta uhaldiek. Urak ibilgailuak eraman ditu eta errepideak suntsitu ditu.
2024/10/30 - 22:33
AEMETek alarma gorria ezarri eta 12 ordura igo zuen alerta maila Valentziako Erkidegoko presidenteak
Zenbait alderdi erantzukizunak eskatzen hasi zaizkio, hondamendiaren kudeaketa politikoagatik.
2024/10/30 - 20:49
Gutxienez 40 pertsona hil dira Paiportan, goialdeko depresioak gehien zigortutako herrian
Paiporta herria, Maribel Albalat alkateak adierazi duenez, ez dago euria egiten duenerako prest, orain arte ez baitu uholderik jasan eta, horrexegatik, etxebizitza asko eraiki dira beheko solairuetan.
2024/10/30 - 19:56
Mugikorretako alerta lehendabizikoz Andaluzian, Jerez de la Fronterako goialdeko depresioagatik
Eurite handiak izan daitezkeelako muturreko arriskuagatik abisu gorria ezarri dute gaur 23:59ak arte Jerez de la Fronteran eta Cadizko landazabalean. Agintariek kontu handiz ibiltzeko eta ahal izanez gero etxetik ez irteteko eskatu diete herritarrei.
2024/10/30 - 18:05
Valentziako tragedia, airetik ikusita
Aireko irudiek argi eta garbi erakusten dute atzo Valentzian gertatutako tragediaren tamaina: urpean geratutako zelaiak, uholdeek eramandako autoz betetako errepideak, dozenaka auto kaleetan pilatuta...