Hondamendi naturalen biktimak
2024/10/30 - 14:22
Zupiria: ''Bi helikoptero jarri ditugu Valentziako Erkidegoko agintarien esku''
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren babesa helarazi die kaltetutako autonomia-erkidegoei eta bi helikoptero bidaliko ditu Valentziara, erreskate lanetan laguntzeko.
2024/10/10 - 11:35
Milton urakanak 10 hildako eta 3,4 milioi etxe eta enpresa baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu Floridan
Orduko ia 200 kilometroko haize ufadekin iritsi da urakana Floridara, han 00:30 zirenean. Gutxienez "bira azkarreko" 38 tornado eragin ditu urakanak, eta ezustean harrapatu ditu Floridako biztanleak, urakanetara ohituta egon arren, ez ustekabeko fenomeno horietara.
2024/10/09 - 22:02
Hainbat tornadok Florida zeharkatu dute, Milton urakana iritsi baino ordu batzuk lehenago
AEBko Urakanen Zentro Nazionalak tornadoak direla eta abisua zabaldu du Florida hegoaldean. Milton urakanaren erasoaren arriskupean dauden herritarrei —batik bat mendebaldeko kostaldean bizi direnei— ihes egiteko eskatu die, tokiko agintariek hala eskatuz gero.
2024/10/08 - 19:12
Milton urakanak intentsitatea galdu du Floridara bidean, baina ez da baztertzen berriro indartzea
Miltonen intentsitatea 5. kategoriatik 4.era jaitsi da azken orduetan Saffir-Simpson eskalan, baina eragingo dituen haizeak, 250 kilometro ordukoak, "oso arriskutsuak" izaten jarraitzen dute.
2024/10/05 - 14:28
20 pertsonatik gora hil dira Bosnia-Herzegovinan izandako uholdeen eta lur-jausien ondorioz
Jablanica udalerriaren zati bat urpean eta isolatuta geratu da. Bertako hedabideen arabera, dozenaka pertsona desagertu dira euriteen ondorioz.
2024/09/28 - 12:28
Helene urakanak 60 hildako baino gehiago utzi ditu AEBn eta Mexikon
Gutxienez 45 pertsona hil dira eta 3,2 milioi baino gehiago argindarrik gabe geratu dira AEBko bost estatutan Helene urakanak eragindako eurite, haizete eta uholde handien ondorioz. Mexikon gutxienez 16 pertsona hil dira.
2024/09/07 - 17:12
Yagi, Asiako aurtengo tifoirik boteretsuena, Vietnamera iritsi da, eta kalte handiak eragin ditu
Filipinetatik eta Txinatik igarotzean, gutxienez 26 desagertu eta 65.000 desplazatu utzi ditu. Vietnamen 50.000 pertsona ebakuatu eta lau aireportu itxi dituzte, hiriburukoa barne.
2024/08/30 - 13:28
Shanshan tifoiak gutxienez lau hildako eta kalte ugari eragin ditu Japonian
Ozeano Bareko denboraldiko hamargarren tifoia da eta "oso indartsu" gisa katalogatu dute. Japoniako iparralderantz egiten ari den bidean euri jasak, uholdeak, haize urakanak eta olatu handiak eragiten ari da.
2024/07/20 - 11:06
Gutxienez hamaika pertsona hil dira Txinan, autobide bateko zubia behera etorrita
Shangluo hiriaren ibaiak gainezka egin du bat-batean, eta, horren ondorioz, azpiegitura erori egin da. Uretara eroritako ibilgailuetako bost aurkitu arren, gainerakoen bila jarraitzen dute erreskate taldeek.
2024/07/13 - 11:37
Nepalgo euriteek gutxienez 11 hildako eta 60 desagertu baino gehiago utzi dituzte
Luizi batek bi autobus bultzatu ditu ibaira, eta bidaiariak desagertuta daude. 100 pertsona baino gehiago hil dira montzoi denboraldia hasi zenetik euriarekin lotutako hondamendien eraginez.
2024/07/08 - 21:16
Beryl urakanak Texasko kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin
1. kategoriako urakanak 2 milioi pertsona baino gehiago argirik gabe utzi ditu. Gutxienez bi pertsona hil dira Texasen ekaitzaren ondorioz.
2024/07/04 - 13:56
Beryl urakanak 400.000 jamaikar baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu
4. mailako Beryl urakanaren haize bortitzek uharteko azpiegituran eta Kingston hiriburuko Norman Manley nazioarteko aireportuan ere kalteak eragin dituzte. Beryl Mexikoko Karibe aldera doa orain.
2024/07/04 - 10:32
Albiste izango dira: Bilboko Aireportuko sahararra, hauteskundeak Erresuma Batuan eta sanferminak EITBn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/03 - 11:56
Beryl urakanak gutxienez zazpi hildako eragin ditu Karibetik igarotzean
Urakanaren erdigunea Mexikoko Yucatan penintsularantz doa. Berylek "aurrekari kezkagarria" jartzen du, Atlantikoan ez delako inoiz intentsitate goreneko zikloirik sortu urteko sasoi honetan.
2024/07/03 - 10:23
Dagoeneko zazpi pertsona hil dira Kariben, 5. kategoriako Beryl urakana dela eta
Atlantikoan ekainean inoiz izan den urakan indartsuena da. Luiziak, etxeen suntsipena eta energia-eten ugari eragin ditu, bai eta komunikazio arazoak ere. Datozen orduotan Jamaikako kostaldera iritsiko da.
2024/07/03 - 09:38
Albiste izango dira: Lehendakaria ez da Voxekin elkartuko, Beryl urakana, eta Getxo Jazz jaialdiaren hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/02 - 13:07
Beryl urakana 5. kategoriara iritsi da Karibe itsasoan
Aurten, Atlantikoan inoiz baina urakan gehiago espero dituzte, adituen arabera. 13 urakan egon daitezke; horietatik, zazpi urakan kategoria handiagokoak izan daitezke.
2024/06/18 - 10:55
Gutxienez bost hildako eta 15 desagertu Txinan, euriteen ondorioz
Azken egunetako euriteek uholdeak eta luiziak eragin dituzte Txinako Meizhou hirian. Gutxienez hamahiru pertsona eraikinetan harrapatuta daude, irten ezinik.
2024/05/27 - 14:13
Erlojuaren aurkako erreskate-lanak, lur-jausi batek azpian harrapatu duen Papua Ginea Berriko herrian
NBEk adierazi du bilaketa eta erreskate lana zaila izaten ari dela lur-eremuaren ezegonkortasunagatik eta irisgarritasun arazoengatik, eta "egunak" iraun dezakeela. Gobernuaren azken balantzearen arabera, 2.000 izan litezke azpian harrapatutako herritarrak.
2024/05/27 - 12:06
Papua Ginea Berriko agintariek uste dute 2.000 pertsona baino gehiago hil direla lur-jausian
Nazio Batuen Erakundeak 670 biktima izan daitezkeela uste duen arren, tokiko agintariek uste dute kopurua askoz ere handiagoa izan daitekeela, eta laguntza eskatu diote nazioarteko komunitateari.