Albiste izango dira: Hauteskunde eguna AEBn, goialdeko borraska Valentzian eta Manuel Lekuona saria
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hauteskunde eguna AEBn: Iritsi da AEBko hurrengo presidentea izango dena aukeratzeko bozketa eguna. Ameriketako Estatu Batuetako herritarrek Kamala Harris hautagai demokrataren eta Donald Trump hautagai errepublikanoaren artean aukeratu beharko dute. Gaur egun presidenteorde denak jarraipena eman nahi dio egungo Gobernu demokratari, eta Donald Trump presidente ohia Etxe Zurira itzultzen saiatuko da. Inkestek berdinketa teknikoa iragartzen dute bi hautagaien artean.
- Goialdeko borraskaren ondorioak: Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du goialdeko borraskak (GOIDI ere deitua) gehien kolpatu dituen guneak babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremu izendatzea. Horrez gain, Espainiako Gobernuak premiazko lege-dekretu bat ere onartuko du, kaltetuentzako laguntza ekonomiko, laboral eta fiskalekin. Valentziako Erkidegoaz gain, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Katalunia eta Aragoi dira maila altuetan depresio isolatuagatik kalte gehien jasan duten eremu geografikoak.
- Manuel Lekuona saria: Juan Mari Beltran musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakasleak irabazi du aurtengo Manuel Lekuona saria. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zen, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua izan zitekeen lana (opera omnia) egin duten pertsonei aitorpena egiteko. Beltranen kasuan, euskal musikaren alde 50 urtetik gora egindako lana aitortu diote. 2024ko Manuel Lekuona sariaren banaketa ekitaldia 2025eko udaberrian egingo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".