Eusko Ikaskuntza
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek
Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza.
Azkenaldiko oztopoen aurrean ere "euskarazko hezkuntza baten alde indartsu eta gogotsu" arituko direla adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki:
- Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa.
- Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasleek zein eragileek erakutsitako konpromisoa.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
EzBerdin Berdinak esperientzia artistikoa biran, Eusko Ikaskuntzaren eskutik
Jon Esnaola Agirre musikariak eta Xabier Etxeberria Mauleon filosofoak jaso dute Eusko Ikaskuntza saria
Esnaolak (Tolosa, 2000) Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2025 jaso du ‘LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez’ lanarengatik. Xabier Etxeberria Mauleonek (Arroitz, 1944), Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria.