Hondamendi naturalen biktimak
2023/08/26 - 11:25
Hondamendiaren kaosa gobernatzen
Gaur 40 urte dira Euskadi urpetu zela. Tragedia gorabehera, ahalik eta hoztasun gehienaz aritu zirenekin mintzatu gara. Ricardo Olabegoyak, Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko zuzendaria zenak, orduan bizitakoak kontatu dizkigu.
2023/08/23 - 16:59
Aitor Galbarriatu lankideak txosnetan aurkitu ditu 40 urte galduta egondako uholdeen argazkiak
18 urte zituen artean Aitorrek, eta egun batez hondamendiaren irudiak hartzen ibili zen. Duela 40 urte ateratako argazki haiek oparitu egin zituen, eta haien pista galdua zuen. Kasualitatez Bilboko Areatzan aurkitu ditu berriro egunotan.
2023/08/22 - 22:51
Gutxienez 27 migratzaile hil dira Greziako suteetan
Greziako Gobernuak hemezortziren heriotza konfirmatu du. Alarm Phone GKEak jakinarazi du beste 250 migratzaile daudela suak inguratuta Evros ibaiaren inguruan, Turkia eta Greziaren arteko mugan.
2023/08/21 - 21:42
800 pertsona baino gehiago desagertuta daude oraindik Hawaiiko Maui uhartean piztutako suteen ondorioz
Gainera, 115 hildako zenbatu dituzte, Estatu Batuetan azken mendean hildako gehien utzi dituen sute oldearen balantzean.
2023/08/18 - 11:45
6,1 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Lurikararen epizentroa Meta departamentuan izan da, eta 5,6ko erreplika bat izan du. Emakume bat hil da izututa balkoira atera eta handik behera erorita.
2023/08/17 - 12:33
110 dira dagoeneko Hawaiiko suteen ondorioz hildako pertsonak
Azken datuen arabera, ehundik gora hildako eta 1.000 desagertu inguru utzi ditu artxipelagoa astindu duen suteek, baina miaketa-operazioak aurrera egin ahala zifra horiek areagotzea espero da.
2023/08/16 - 11:15
Hawaiiko suteetan hildakoen kopurua 106ra igo da azken orduetan
Ehunka pertsona desagertuta daude oraindik, eta uharteko leku askotan ez dago argindarrik edo mugikorrik haiekin harremanetan jartzeko. Hori dela eta, senideak eta lagunak sare sozialetan mobilizatzen hasi dira, haiek aurkitzeko.
2023/08/16 - 10:04
106 dira dagoeneko Mauiko suteetan hildakoak
Hawaiiko agintarien arabera, hildakoen kopurua bikoiztu egin daiteke. AEBko presidenteak uhartea "lehenbailehen" bisitatuko duela agindu du.
2023/08/14 - 23:28
96 dira jada Hawaiiko suteen ondorioz hildakoak, eta lehentasuna ehunka desagertuak bilatzea da
Tragedia hau Hawaiiko historia garaikideko hondamendi natural hilgarriena bihurtu da jada, eta mende batean baino gehiagoan Estatu Batuetan heriotza gehien eragin dituen sute oldea da.
2023/08/14 - 22:43
96 hildako zenbatu dituzte jada Mauin, eta kalteak konpontzea 6.000 milioitik gora kostatuko da
Kaltedunek uste dute haizetearen erdian, argindar kableen txinpartek piztu zutela sua. Hawaiiko Fiskaltzak ikerketa iragarri du larrialdien kudeaketaz.
2023/08/13 - 22:43
Hawaiin Lahainako hiria itxi dute eta auto ilara luzeak sortu dira, herritarrak etxera itzuli nahian daude eta
Hawaiin dagoeneko 93 dira suteen ondorioz hildakoak eta bertako gobernadorearen esanetan, gehiago izango dira egunak aurrera joan ahala. Estatu Batuetako azken mendeko hondamendi naturalik hilgarriena da.
2023/08/13 - 12:55
Hawaiiko baso-suteek 93 hildako utzi dituzte dagoeneko, eta AEBko azken mendeko hilgarrienak dira
Hawaiiko gobernadoreak esan du hildakoen kopuruak gora egiten jarraituko duela. Oraindik hainbat gune aktibo daude uhartean, eta suhiltzaileek lanean jarraitzen dute suteak itzaltzeko.

2023/07/19 - 10:48
Gutxienez 15 hildako Kolonbiako Quetame udalerrian izandako lur-jausietan
Kolonbiako Quetame herrian izandako lokatz eta ur-olde baten ondorioz 15 pertsona hil dira, sei zauritu eta zenbait desagertu. Gainera, arazo larriak daude errepideetan eta hornidura elektrikoan.
2023/07/16 - 19:50
Gutxienez 37 hildako Hego Korean izandako uholdeengatik
Gutxienez beste 10 pertsona desagertuta daude, eta 7.800dik gora euren etxeetatik irtenarazi dituzte. Oro har, 220 errepide inguru itxi dituzte, eta trenbide-zerbitzua etenda dago herrialde osoan.

2023/07/10 - 12:27
Euriteek hildako bat eta hamar bat desagertu utzi dituzte Japoniako hego-mendebaldean
Asteburutik Japonia hego-mendebaldea astintzen ari diren euriteen ondorioz, agintariek alerta meteorologiko gorena ezarri behar izan dute herrialdean.

2023/07/07 - 14:22
Atzoko txingorrak Arabako Lautadan, Mendialdean eta Añanan ere izan zuen eragina
Arabako Foru Aldundiko langileak Arabako puntu desberdinak bisitatuko dituzte gau izandako txingor-prezipitazioek ortuetan, bideetan eta azpiegituretan izan zuten eragina ezagutzeko.

2023/07/07 - 12:25
Autoetan harrapatuta zeuden hainbat pertsona erreskatatu behar izan dituzte Zaragozan, uholdeen eraginez
Zaragozan, ordubetean baino gutxiagoan, 54,2 litro ur bota ditu metro koadroko. Hiriko hainbat errepide urak estalita ditu eta pertsona asko ibilgailuetan harrapatuta geratu dira.
2023/06/26 - 12:13
Tornado suntsitzailea Indianan
50 segundo eskaseko iraupenarekin, tornado erraldoiak parean aurkitu duen guztia eraman du. Zorionez, kalte materialak baino ez dira izan.
2023/05/19 - 12:58
Dagoeneko 14 pertsona hil dira Italia iparraldeko uholdeetan
Ekaitzak direla eta, Emilia-Romagna eskualdeko Ravenna probintziako Piangipane eta Santerno herriak ebakuatzeko agindu du.
2023/05/18 - 14:46
Bederatzi hildako eta kalte material izugarriak eragin dituzte Italiako uholdeek
Emilia Romañako presindenteak azaldu duenez, sei hilabetetako euriak egin ditu 36 ordutan. Hainbat udalerri ur azpian daude eta datozen orduetan egoerak okerrera egin dezakela aurreikusten dute; izan ere, ia ibai guztiek larrialdi-egoera maila gainditzen dute oraindik.