Hondarribiko aireportua
2018/09/12 - 15:24
Bidaiarien kopuruak gora egin du Foronda, Hondarribia eta Loiuko aireportuetan
Guztira, 559.205 bidaiari igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko aireportuetatik abuztuan.
2018/04/26 - 14:14
10 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren 2. egunean
Grebak ez du Noaingo, Hondarribiko eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Maiatzaren 3an eta 4an 24 orduko greba egingo dute berriro Vueling konpainiako pilotuek.
2018/04/25 - 12:03
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez
Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.
2018/04/13 - 12:23
Vuelingeko pilotuek greba deitu dute apirilaren 25-26rako eta maiatzaren 3-4rako
Bilboko Aireportuko konpainiarik garrantzitsuena da (trafikoaren % 37). Hondarribia eta Iruñeko aireportuetatik ere hegaldiak eskaintzen ditu Vuelingek.
2018/01/16 - 12:21
Khat izeneko estupefazientearen 30 kilo atzeman dituzte Hondarribiko aireportuan
Nairobitik zetorren bidaiari baten maletetan aurkitu dute droga. Europan orain arte oso gutxi zabaldu da aipatu hori.
2017/08/29 - 22:53
Hondarribiko pista laburtuan, hainbat desbideratze eta atzerapen salatuta
Afodesaren esanetan, azken bi asteotan zortzi hegaldi desbideratu dituzte; beste bi, bertan behera utzi; eta 24, atzeratu.
2017/07/20 - 22:25
Vueling konpainiak Hondarribian jarraituko du, pista laburragoa izan arren
Aireportuan pista 300 metro laburtzeko lanak egiten ari dira. Vueling Hondarribian gera dadin, Aenak eta Ortzibia erakundeak pistan marrak edo ildaskak egingo dituzte errazago geldi daitezen.
2017/07/20 - 18:55
Vuelingek Hondarribian hegaldiak eskaintzen segituko du, lanak egin artean
Hondarribiko aireportuko pista egokitu egin behar dute, hegazkinak lurreratzea eta aireratzea segurua izango dela bermatzeko.
2017/07/02 - 12:35
Hondarribia eta Londres arteko hegaldiak abian dira
Bigarren urtez jarraian, Hondarribiko aireportutik bi hegaldi abiatuko dira astero: asteazkenetan eta igandetan.
2017/01/27 - 21:56
Tapiak uste du Hondarribiko aireportuak jarduerari eutsiko diola
Sailburuaren esanetan, aireportuko pistak baldintza guztiak betetzen ditu eta, ondorioz, hegazkinen joan-etorria bermatzeko moduan dago.
2017/01/11 - 14:49
Bidaiarien kopuruak gora egin du euskal aireportuetan
Hazkunde handiena Forondak izan du (% 228), baina Bilbokoak izan du bidaiari gehien: 4,5 milioi erabiltzaile.
2016/12/12 - 16:49
Bidaiari kopuruak gora egin du azaroan EAEko aireportuetan
Hondarribian igo da gehien, % 17,7 egin baitu gora bidaiari kopuruak, iazko azaroko datuekin alderatuta.
2016/11/03 - 16:20
Hondarribiko aireportua ez murrizteko irtenbide teknikoak mahaiean
AENA eta Sustapen Ministerioa euskal erakundeekin bildu dira Hondarribiko aireportuaren etorkizuna aztertzeko.Pista ez murrizteko irtenbide teknikoak jarri ditu mahai gainean Ortzibiak
2016/10/30 - 11:04
Desbideratzeak sortu ditu lainoak Loiu eta Hondarribiko aireportuetan
Bilbora heldu behar ziren zortzi hegaldi beste aireportu batzuetara desbideratu behar izan dituzte lainoagatik, eta Hondarribiko aireportuak ere lainoaren eraginak jasan ditu.
2016/10/14 - 22:40
Hondarribiko pista 300 metro mozteak hegaldiei eragingo die
Aireportuko pista 300 metro murriztu behar dute. Hori egin ondoren, bere zerbitzua errentagarria izango ez dela uste du aire-konpainiak.
2016/10/14 - 15:46
Hegaldiak eskaintzeari utziko dio Vuelingek Hondarribiko aireportuan
Aireportuko pista 300 metro murriztu behar dute. Hori egin ondoren, bere zerbitzua errentagarria izango ez dela uste du aire-konpainiak. "Gipuzkoa ezin da isolatuta geratu", esan du Aldundiak.
2016/07/26 - 15:38
Hondarribiko aireportuko pistak 300 metro gutxiago izan beharko ditu
Europako Segurtasun Agentziaren ebazpenak agintzen du lurra hartzeko pistak 300 metro gutxiago izan beharko dituela, orain 1.754 ditu. Ana Oregi Sailburuak bilera eskatu dio Sustapen ministerioari.
2016/07/26 - 13:50
Londres-Donostia linea abian da Hondarribiko aireportuan
Goizean heldu da lehen hegaldia Ingalaterrako hiriburutik. Markel Olano ahaldun nagusia eta Ana Oregi sailburua, besteak beste, bertan izan dira.
2016/07/26 - 13:40
Hondarribia-Londres lotura, abian
Donostiako aireportuak astean bi egunetan (astearte eta ostegun) eskainiko ditu Erresuma Batuko hiriburura joateko hegaldiak.
2016/07/25 - 19:34
Donostiako aireportuaren ahalmena mugatuko du Europak
Pista 300 bat metro motzago egin beharko dute, Europatik ezarritako segurtasun neurriak direla eta, eta horrek eragingo du hainbat hegazkinek instalazioa ez erabiltzea.