Azaroko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidaiari kopuruak gora egin du azaroan EAEko aireportuetan

Hondarribian igo da gehien, % 17,7 egin baitu gora bidaiari kopuruak, iazko azaroko datuekin alderatuta.
Bilboko aireportua. Argazkia: EFE
Bilboko aireportua. Argazkia: EFE

Bidaiari kopuruak gora egin du 2016ko azaroan Euskal Autonomia Erkidegoko aireportuetan. Donostiako terminalean 22.679 bidaiari izan ziren azaroan, iaz baino % 17,7 gehiago, Aenak ohar batean adierazi duenez.

Urteari dagokionez, 247.549 bidaiari izan ditu Hondarribiko azpiegiturak urtarriletik azarora arte, 2015eko azaroan baino % 4 gehiago.

Bilbon, berriz, 342.396 bidaiari zenbatu dituzte, 2015eko azaroan baino % 11,5 gehiago.

Bertako loturak 218.767 izan ziren, % 14,4 gehiago; nazioarteko hegaldiak, ostera, 122.781, 2015eko azaroan baino %8,1 gehiago. Urteko balantze orokorrean 4.273.119 bidaiari bildu dituzte, 2015eko garai berberean baino % 7,3 gehiago.

Bestalde, Forondako aireportuan, Gasteizen, merkantzien garraioak % 7 egin du gora, 4.696 tonara iritsi arte. Bidaiariak, berriz, 842 izan dira azaroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X