Hotz boladak
2015/01/19 - 10:44
Eguraldiak hobera egingo du datozen orduetan
EAEko errepide sare nagusia eta bigarren mailakoa zabalik dago, baina kontuz gidatzeko gomendatu du Segurtasun Sailak
2014/12/30 - 12:20
Bost lagun hil dira Frantzian asteburuko hotz-boladaren ondorioz
Etxerik gabeko pertsonak dira denak. Hiru hipotermiak jota zendu dira, eta beste biak, berotzeko piztu zuten suaren ondorioz.
2014/11/20 - 09:59
Zazpi hildako AEBetan hotzaldi polar handi baten ondorioz
New Yorkeko gobernadoreak Aintzira Handietan eta Kanada inguruan bizi diren herritarrei etxetik ez irteteko gomendioa egin die ekaitza pasa bitartean.
2014/02/01 - 17:48
Nola egin aurre elurteei?
Elurra ari duenean oso garrantzitsua da Euskalmeten iragarpenen berri izatea. Halaber, burua, aurpegia eta eskuak ondo babestu behar dira eta, ahal dela, kanpoan egiten diren kirolak murriztu.
2014/01/22 - 11:13
Elur ekaitzak 4.400 hegaldi bertan behera utzi ditu AEBetan
Amerikako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko kostaldean elurteak eskolak eta bulegoak itxi ditu. Era berean, denboraleak zirkulazio arazoak eta aireportuetan kaosa eragin ditu.
2014/01/03 - 13:48
AEBetako heren bat elurretan murgilduta utzi du 'Hercules' ekaitzak
Denboraleak 9 hildako utzi ditu dagoeneko, eta larrialdi egoera eraman du herrialdeko ipar-ekialdeko hainbat estatutara. Milaka hegaldi bertan behera geratu dira eta eskola asko itxi dituzte.
2013/04/05 - 18:32
Udaberriak elurra ekarri du EAEra eta Nafarroara
Atzotik neguko plana aktibatuta dago, baina momentura arte, errepideak kontrolatzeko gunean giro lasaia dago. Elurra ez da maila baxuetara iritsi, baina beherantz egiten jarraituko du.
2013/03/14 - 21:42
Hotz eta elur denboralearen azken astinduak
Ekaitza baretzen hasi dela eta, abisu horia ezarri dute. 09:00ak arte egongo da indarrean.
2013/02/23 - 02:07
Elurra itsas mailan eta izotza utziko dizkigu gaur hotz denboraleak
Abisu horia dago indarrean, elurragatik, baina alerta laranja izango dugu 18:00etatik aurrera. Kanpoan jarduerarik ez egiteko eta autoa ez hartzeko gomendioa egin du Jaurlaritzak.
2013/01/24 - 16:27
Elurra ezustean harrapatu ditu Nafarroako bizilagunak
Pirinieoetan ez zuten halako jasarik espero, eta arazo anitz sortu ditu elurrak. Iruñean, berriz, gaurko elurtzak eragina izan du garraioetan, eta atzerapenak izan dira aireportuan.
2013/01/13 - 21:22
Hotz frontea eta elurra Euskadira heldu dira
Elur maila 1000 metroraino igoko da bihar, baina euria dator. Kantauri aldean abisu horia ezarri da euri ugari espero baita. 24 ordutan, 60 litro botako du metro karratuko.